2026-08-23
InicioServicios PrivadosFerrocarrilesMetro Bilbaoko enpresa-batzordeak oso ontzat jo du lanuzteen erantzuna

Metro Bilbaoko enpresa-batzordeak oso ontzat jo du lanuzteen erantzuna

Metro Bilbaoko Enpresa-batzordeak oso ontzat jo du gaurko, azaroak 30, 5:45 / 7:45 artean, deituta zegoen lanuzteak izandako erantzuna. Izan ere, % 81k egin du bat deialdiarekin, zuzendaritzak hitzarmena, lantaldeari buruzko hainbat akordio urratzen dituela, mantentze-lanen berregituratzea, Gabon gaueko zerbitzua, gidarien txandak eta abar ere betetzen ez dituela salatu nahi dute horrela.
Enpresa-batzordeak azpimarratun nahi du gidarien ia % 100 gelditu dira (gutxieneko zerbitzuetakoak kenduta, jakina). Bestalde, tailerretako eta bulegoetako jendeak ez zuen lanuzterik egiterik, lanorduetatik kanpo geratzen zaienez gero.

5:45 / 7:45 artean lan egin ohi duten 152 pertsonetatik 55i esleitu die gutxieneko zerbitzua empresak. Lanuztea egiteko aukera zuten 97etatik, Batzordeen zenbaketaren arabera, 79k egin du bat deialdiarekin, % 81eko jarraipenarekin.

Enpresa-batzordeak salatzen du, berriro ere, gutxieneko zerbitzuak gehiegizkoak direla, eta Jaurlaritzak ezarritako % 30eko zerbitzuak betetzeko langileen % 50 jarri dituela lanean. Horrez gain, zuzendaritzaren iritziz, pertsona batek gutxieneko zerbitzuak eta lanuztea egin ditzake egun berean. Gutxieneko zerbitzuarekin ari denari tren gehiago ateratzeko proposatu eta uko egiten badio, lanuztea egiten duela dio.

Enpresa-batzordeak gogoratzen du Kontseilari Ordezkariak ez diola astelehenean, azaroak 28, eskatutako bilerarako erantzunik eman. Horrek, gure ustez, esan nahi du Iñaki Pregok ez duela gurekin mahai baten inguruan jesarri nahi, ez eta langileen ordezkariekin irtenbiderik bilatu nahi.

Beste gai batzuetara igaroz, Enpresa-batzordeak gogorarazi nahi du ostiralean, abenduak 2, langileen batzarrak deituta daudela abenduaren 13, 15, 21 eta 22rako lanuzte-deialdien proposamena berresteko., Orduan erabakiko dituzte ordutegiak.

Azkenean, sentitzen dugu gure mobilizazioekin jendari egiten diogun kaltea. Eskertzen dugu gure jarrera ulertzea. Helarazi gogo txarra egoera horren benetako arduradunei helbide honetan: info@metrobilbao.net, mezua José Ignacio Prego Kontseilari Ordezkariari zuzenduta.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Las y los trabajadores de las gasolineras Moeve de Gipuzkoa iniciarán el tercer ciclo de huelga en defensa de la mejora de las condiciones...

Las y los 150 trabajadores de las 16 gasolineras que Moeve tiene en Gipuzkoa realizarán una nueva fase de huelgas desde las 22:00 horas...

LAB y ELA denunciamos el traslado de menores de Bilbo a Güeñes sin valoración psicosocial

Los sindicatos criticamos que la Diputación Foral de Bizkaia y la Fundación Eudes han decidido el cambio de centro con menos de un mes...

Trabajadoras y trabajadores de Euskotren denuncian la colocación de publicidad de corridas de toros en el tranvía de Bilbo

Se han movilizado en la plaza Arriaga. El comité de empresa de Euskotren muestra su preocupación y su rechazo a la instalación de publicidad relacionada...