2026-06-17
InicioEnseñanzaCentros Iniciativa SocialGreba Gizarte Ekimeneko ikastetxeetan abenduaren 3 eta 4rako

Greba Gizarte Ekimeneko ikastetxeetan abenduaren 3 eta 4rako

Grebara deitu dute gaur ELA, CCOO, STEE-EILAS, LAB eta UGT sindikatuek patronalak hitzarmen berria negoziatzera eser daitezen inolako murrizketarik gabe eta aplikazio bermeekin.

Patronalen eta Eusko Jaurlaritzaren mugimendu ezaren aurrean irailaren 26ko grebari eta azken hilabeteetako lanuzte eta mobilizazioei jarraipena ematen dien bi egunetako greba deitu dute sindikatuek gatazkari txantaje eta murrizketarik gabeko irteera exijitzeko

Irailaren 26ko greba eta urriko lanuzte eta mobilizaziok ez dute ez Kristau Eskola eta AICE-IZEA patronalen ezta Eusko Jaurlaritzaren inolako erantzunik jaso.

Mobilizazioekin batera sindikatuek horrela eskatuta Eusko Jaurlaritzarekin bilera eta Legebiltzarrean agerraldia ere burutu dugu eta aste honetan bertan 6.704 sinadura aurkeztu ditugu Eusko Jaurlaritzaren aurrean. Mobilizazio, azalpen, eskaera eta ekimen hauek ordea oraindik ez dute ez patronalen ezta Eusko Jaurlaritzaren jarreretan aldaketarik eragin eta langileak dira, ikasle eta familiekin batera, egoera honen ondorio larrienak sufritzen ari direnak, izan ere beraien lan-baldintzak airean baitaude eta ikastetxeetako giroa ez da izan beharko lukeena.

Patronalek estatuko hitzarmena aplikatzen jarraitzen dute, soldatetan murrizketak diraute, kontratazio berriak baldintza berri eta okerragoetan egiten dira, hainbat onura sozial ez dira betetzen ari (amatasun eta edoskitzaro baimena, jarraitutasun saria, 58 urterekin irakastorduen murrizketa, urte sabatikoa…). Orain arte ez dute txantaje hauek erretiratzeko inolako asmorik agertu ezta negoziazio mahaia deitu eta murrizketarik gabeko hitzarmen berri bat negoziatzeko borondaterik azaldu.

Eta hau honela izanik, Eusko Jaurlaritzak publikoki hitzarmenen eta ultraaktibitatearen alde hitz egin arren eta ituntze-moduluak EAEko hitzarmenean oinarritu, ez du pausorik eman hitzarmenaren betetzea exijitzeko eta gatazkari behin-betiko irtenbidea emateko bitartekoak jartzeko.

Sindikatuon ustetan, krisia aitzakia murrizketen inposaketa eta lan eskubide eta baldintzen eraso izugarri honen aurrean gure aldarrikapenak erabat oinarrizkoak direla uste dugu eta ondorioz bai Eusko Jaurlaritzak baita patronalek ere aintzat hartu beharrekoak:
• Patronalek alde bakarrez urraturiko hitzarmena betetzea eta langileei zor dietena ordaintzea.
• Hitzarmenaren negoziazioa aurreko hitzarmenetik abiatzea, hau da, inolako murrizketa planteamenturik gabe.
• Lan-erreformaren aurrean ikastetxe bakoitzean EAEko hitzarmenaren edukia beteko dela bermatzea eta hurrengo hitzarmena sinatu bitartean honek balio izatea.

Blokeo egoera honen aurrean, sektoreko sindikatu eta langileoi ez digute mobilizazio beste biderik uzten gure eskubideak eta lan-baldintza defendatzeko.

Horregatik, datorren abenduaren 3 eta 4rako greba deitzen dugu EAEko Itunpeko Gizarte Ekimeneko ikastetxeetan bai Eusko Jaurlaritzak baita Kristau Eskola eta AICE-IZEA patronalek ere gure aldarrikapenak entzun eta gatazka honi konponbidea aurkitzeko pausoak eman ditzaten. Abenduaren 3an ikastetxeetan, herrietan eta eskualdeetan elkarretaratze eta manifestazioak egingo ditugu Bilbo, Donostia eta Gasteizen manifestazio nagusiekin amaituz. Abenduaren 4ean berriz, Gasteizen Lakuako Eusko Jaurlaritzaren egoitzatik abiatu eta Legebiltzarrean bukatuko den manifestazioa burutuko dugu, Eusko Jaurlaritzari erantzukizuna eskatuz eta legebiltzarrean lantzen ari diren aurrekontuetan murrizketak alde batera utzi eta egoera honi ere irtenbidea emango dion baliabideak kontutan har ditzaten.

Bestalde, egoera sozializatu asmoz, datorren azaroaren 26an delegatuen elkarretaratze eta giza-katea burutuko dugu Bilboko Plaza biribilean.

Beraz, langileei berriro ere mobilizaziora dei egiten diegu patronalei, murrizketen pisu nagusia langileoi inposatu nahi izateko beraien estrategia alde batera utzi eta EAEko hitzarmenaren negoziazioari ekin diezaiotela eskatzeko, inolako murrizketa planteamendurik gabe eta beharrezko diren aplikazio bermeekin. Eta Eusko Jaurlaritzari eskatzen diogu langileak sakrifikatu ez dituen eta hezkuntza sistemari eta langileen egoerari egonkortasuna emango dion irteera bidea aurki dezala.
Gure aldarrikapenek erantzunik jaso ezean mobilizazio berriekin erantzutea beste biderik ez digute uzten.

Euskal Herrian, 2013ko azaroaren 21ean

ELA, CCOO, STEE-EILAS, LAB eta UGT
 

LAB sarean
{module[111]}
 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Paro laboral en la Diputación Foral de Bizkaia: más de 600 personas movilizadas por un nuevo acuerdo y convenio y a favor del teletrabajo

Hoy, 17 de junio, las personas trabajadoras de la Diputación Foral de Bizkaia han realizado un paro laboral de dos horas convocados por la Junta de Personal y el Comité de Empresa, con el apoyo de los sindicatos ELA, LAB, UGT y CCOO.

Lanuztea Bizkaiko Foru Aldundian: 600 pertsona baino gehiago mobilizatu gara akordio eta hitzarmen berri baten alde eta telelanaren alde

Gaur, ekainak 17, Bizkaiko Foru Aldundiko langileek bi orduko lanuztea egin dute Langileen Batzordeak eta Enpresa Batzordeak deituta, ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuen babesarekin.

Nos hemos movilizado para defender los convenios propios del comercio de alimentación

Denunciamos que la iniciativa impulsada por la patronal y las grandes cadenas de distribución amenaza las condiciones laborales pactadas en Hego Euskal Herria en...