2026-10-15
InicioNotasZerbitzu PublikoakLABek ez du onartuko Tolosaldean osasun arreta espezializatua pribatizatzea

LABek ez du onartuko Tolosaldean osasun arreta espezializatua pribatizatzea

LABen irakurketa

Gaurkoan, Gasteizko Gobernuaren Osasun Sailak oso urrats arriskutsua eman du Tolosaldeko osasun arreta espezializatua guztiz pribatizatzeko bere asmoetan, izan ere, eskualde honetako herritarren osasunaren zaintza espezializatuaz guztiz arduratzeko Asuncion Klinika pribatuarekin urte baterako ituna sinatu baitu, hau da, aurrerantzean Tolosaldeko herritarren espezialisten kontsulta zein interbentzio guztiak klinika pribatu honek egingo ditu urtebetez.

LABek Tolosaldean Osasun Sailak burutu berri duen urrats hau Estatuko hainbat erkidegotan dagoeneko ezarri duten osasun zaintzaren eredu pribatua berton ere gauzatzea dakar. Eredu honek langileen lan baldintzen okertzeaz gain osasunaren zaintzaren kalitatearen kaltea ere badakar (ez langileen erruz, baizik eta honelako kliniketako enpresek asistentzia irizpideak baino irizpide merkantilistak erabiltzen dituztelako jarduna negoziotzat bideragarri izateko) osasuna eskubidea den kuestionatzeraino ere; hala, eredu honek onura klinikaren jabeei baino ez dakarkie, herritar zein langileen kaltetan.

Kasu honetan esan eta salatu ere egin behar da Osasun Sailak erabili duen gardentasun eza. Izan ere Sailak emandako informazioa hori besterik ez da izan, aldez aurretik Sailak alde bakarrez hartutako erabakien informazioa, erabaki aldaezin eta eztabaidaezinak. Jokabide honen arrazoia zera da: Osasun Sailaren arduradunek ondotxo dakite eskualdean erabaki hau inortxok ere ez duela gogo onez hartuko, ez herritarrak, ez plataforma, ez plataforman gauden sindikatuak ezta arduradun instituzionalak, eta hala guztiei bizkar emanez euren erabakiarekin modu ezin antidemokratikoagoaz aurrera egin dute.

LABek Osasunaren zaintzaren zerbitzu publikoaren aldeko apustua egiten du, hala, Tolosaldean ospitale publikoa behar dela defendatzen dugu, era berean egun dauden langile guztiak eta gehiago ere beharrezkoak direla defendatzen dugu eta norabide honetan bultzatuko dugu.

Azkenik esan afera honetan kontuan izan beharreko aldagai asko egonik LABen irakurketa, proposamen eta interbentzio zehatza zein izango den laster jakinaraziko dugula.

Tolosan, 2011ko azaroaren 4an

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Ayuda a hacer realidad el documental ‘Enigma’ que trata de explicar cómo han sobrevivido hasta ahora las naciones sin estado de la península ibérica

Euskal Herria, Galiza y los Països Catalans han unido sus fuerzas para explicar cómo han sobrevivido sin Estado. Este es el objetivo del proyecto...

Nos hemos movilizado en los hospitales para exigir a Osakidetza propuestas que den respuesta a nuestras reivindicaciones y a las necesidades de la plantilla

El primer borrador de acuerdo remitido por Osakidetza a los sindicatos no incluye mejoras salariales y ello mientras el Gobierno Vasco ultima los presupuestos para el año 2027, norma que determinará las partidas destinadas a sanidad pública.