2026-10-15
InicioServicios PrivadosInformáticaGFI NORTEko langilegoak irabazi egin du

GFI NORTEko langilegoak irabazi egin du

GFI Norte aholkularitza informatikoko zuzendaritzak soldatei ezarri nahi zien eraispenari uko egin dio eta atzerapenak ordainduko dizkie langileoi hurrengo bi hilabetetan. 

GFI NORTEko LABen ATAL SINDIKALAren BALORAZIOA
«GFI NORTEko langilego osoa zoriondu nahi dugu, eurena baita garaipen hau»

«GFI NORTE aholkularitza informatikoko enpresak hiru urte baino gehiago darama hitzarmena bete ez dadin saiatzen. 2011. urtean soldata eraispenaren bitartez saiatu zen igoerak ez betetzen, eta arbitraia pasa eta gero ukatu egin zioten eraispena bere egoera ekonomiko ezinhobea zelako.

Urte honen hasieran, GFI NORTEko zuzendaritza soldataren eraispen bat ezarri nahi izan zuen berriz ere. Prozesu guztiaren barnean LABeko atal sindikala buru-belarri egon da gure lankideen eskubideen defentsan. Borrokan eta elkarrizketan oinarritutako estrategiaren barruan, gure lanaren emaitzak ezinhobeak izan dira.

Enpresaren zuzendaritzak eraispenari uko egin dio eta atzerapenak ordainduko dizkigu langileoi hurrengo bi hilabetetan. GFI NORTEko langilego osoa zoriondu nahi dugu, eurena baita garaipen hau.

Hemendik aurrera lan asko geratzen zaigu. Enpresak ez du etsiko gure eskubideen murrizketetan eta soilik borroka eta kemenak defendatuko gaitu euren aurrean. Eraispenaren prozesuan bilatu dute gure adostasuna kaleratzeen baldintzetan. Guk argi eta garbi daukagu gure betebeharra lana mantentzea dela, eta ez dugu etsiko honen inguruan. Argi daukagu enpresak beste bide batzuetatik bilatuko duela euren interesen defentsa.

Esan beharra dago badakigula enpresaren asmoa lana prekarizatzea dela, soldata eta eskubide murriztuko langileekin. Hau Euskal Herri osoan gertatzen ari den eraso bortitzaren barruan kokatu beharko genuke, patronalak aginduta eta gobernuekin adostuta. Guk proposatu genien igoeraren eztabaidan dirua lan baldintzak mantentzearekin aldatzea. Euren ezezkoak esaten digu euren planak prekaritatea eta eskubide murrizketetan oinarrituta daudela.

Azkenik, GFI NORTEko LABeko atal sindikalak lasaitasun eta optimismo mezu bat bidali nahi die lankide guztiei. Gure esku dago gertatuko dena gure aldekoa izatea eta jakin badakigu indarra eta batasunarekin dena posible dela.

Bilbon, 2012ko irailak 27
GFI NORTEko LABen ATAL SINDIKALA
»

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Nos hemos movilizado en los hospitales para exigir a Osakidetza propuestas que den respuesta a nuestras reivindicaciones y a las necesidades de la plantilla

El primer borrador de acuerdo remitido por Osakidetza a los sindicatos no incluye mejoras salariales y ello mientras el Gobierno Vasco ultima los presupuestos para el año 2027, norma que determinará las partidas destinadas a sanidad pública.

Damos a conocer 14 fallecimientos laborales más que estaban escondidos en los datos oficiales

Los nuevos datos han hecho que el contador de este 2026 alcance ya los 60 accidentes mortales, en la línea de los terribles datos...

La Dirección de Empleo Pública ha dejado de lado la negociación del convenio: 16 años sin convenio y sin calendario

Hoy, 13 de octubre, se ha celebrado la mesa sectorial entre la representación del personal del Gobierno Vasco y sus Organismos Autónomos y la Dirección de Función Pública. Desde LAB consideramos muy grave la actitud mostrada en ella por el nuevo director de Relaciones Laborales.