2026-02-03
InicioEducaciónHezkuntza ErreformaLAB: «PPk bere ideologia neoliberalaren araberako hezkuntza ezarri nahi du»

LAB: «PPk bere ideologia neoliberalaren araberako hezkuntza ezarri nahi du»

Espainiar Estatuan Hezkuntza erreforma berrirako lege proiektuaren zirriborroaren gainean LAB sindikatuak egiten duen irakurketa.

Espainiar Estatuan Hezkuntza erreforma berrirako lege proiektuaren zirriborroaren gainean LAB sindikatuak egiten duen irakurketa
LAB: «PPk bere ideologia neoliberalaren araberako hezkuntza ezarri nahi du»

«PPk proposatzen duen hezkuntza erreforma berri honekin, bere ideologia neoliberalaren araberako hezkuntza ezarri nahi du, eta aldi berean Estatu ereduaren inguruan beste zentralizazio saiakera. Zalantzarik gabe, aurretik PPk berak eta PSOEk egindako hezkuntza erreformen bide beretik, beste erreforma ideologikoaren aurrean aurkitzen gara. Beste zentralizazio saiakera, lege dekretuz ikasleria sexuz sakabanatzen duen hezkuntza “diferentziatua” -ari bidea eman, ikasleen doktrinamendua, aukera berdintasuna bermatu beharrean ebaluazioak sistema kontrolatze aldera, komunitate eskolarraren parte hartze gutxiagoa, zuzendaritzak eskuduntza gehiago, curriculuma uniformazioaren tresna, ….

Azkeneko 22 urtetan, hau izango da irakaskuntza ez unibertsitarioan ezarriko den 6. hezkuntza lege organikoa. Eta honen atzetik beste batzuk etorriko dira.

LABentzat, une honetan lege proposamen honen gainean irakurketa egitearekin batera, salatzearekin batera, uste dugu azentoa Euskal Herrian jarri behar dugula, aztertzeko eta erabakitzeko hezkuntzarekin zer egin nahi dugun, hezkuntzan ere Euskal Herriak hitza eta eskubidea, alegia.
Zentzu horretan, LABek Hego Euskal Herriko Nafarroako zein EAEko Gobernuei zera eskatzen diegu:
• Madrilek inposatu eta Nafar zein EAEko Gobernuek ezarritako neurrietan atzera egitea, eta etorkizunean etor daitezkeenak, besteak beste lege honen ondorioak, ez aplikatzea.
• Nafar eta EAEko Gobernuek euren kabuz aplikatutako neurriak (ratioetan, ordezkapenetan, plantiletan, hezkuntza proiektutarako diru laguntzetan, curriculumean, soldatetan, …) bertan behera uztea.
• Nafarroan zein EAEn, hezkuntza komunitatearekin hezkuntzaz eztabaida integrala eta zabala irekitzea, hemen erabaki dezagun gure hezkuntza sistema nolakoa izan behar duen, eduki behar duen egitura, etapak, gure eskoletan landu behar den curriculuma, hezkuntza langileon sarbidea, ikastetxeen eskubideak eta betebeharrak, …..

Erreforma hauen aurrean instituzioek badute men egitea edo ariketa soberanista egitea, aipatutako eztabaida integrala eta zabala hori irekitzen, eta eztabaidaren ondorioak abian jartzen, komunitate eskolarrarekin ze nolako hezkuntza sistema nahi dugun horrek ematen duen zilegitasunaz babesturik.

Eta hezkuntza eragileok, murrizketa eta erreforma hauek salatzetik eta borrokatzetik haratago, badugu hezkuntzan ere alternatiba abian jartzeko erantzukizunik, Instituzioekin elkar lanean, edo Instituziorik gabe, baina ezin dugu Espainolen esku utzi Gure hezkuntza sistemaren definizioa eta gauzapena. Beraz, murrrizketa eta erreforma hauek salatu eta borrokatu, baina baita ere elkar lanean Euskal Herriak behar duen hezkuntza sistemarantz alternatiba eraiki.

Euskal Herrian, 2012ko irailaren 14a»

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB ha reclamado ante las administraciones públicas que se garantice el derecho a vivir y trabajar en euskera

Dentro de la dinámica para hacer frente a las agresiones que está sufriendo el euskera en las administraciones públicas y para reivindicar las garantías...

El descenso del desempleo queda en entredicho por el repunte del último mes, que ha dejado al descubierto las carencias estructurales del mercado laboral

En los últimos años, los datos han mostrado que la tasa de desempleo ha descendido en Hego Euskal Herria. Sin embargo, desde el mes...

[OPINIÓN]: Respuesta a Amaia Antxustegi: los ratios se pueden cumplir, pero eso no es cuidar

Artículo de opinión de la secretaria de Bilbo Itsasne Núñez y del responsable del sector Sociocomunitario en Bizkaia Juankar Vizán. Las recientes declaraciones de Amaia...