2026-02-03
HomeZerbitzu PublikoakEnplegu PublikoaEnplegu Publikoaren Legearen aurreproiektua erretiratzea exijitzen du LAB sindikatuak

Enplegu Publikoaren Legearen aurreproiektua erretiratzea exijitzen du LAB sindikatuak

Gaur euskal funtzio publikoaren kontseiluan Enplegu Publikoaren Legearen aurreproiektuaren gaineko irizpena bozkatu da, eta horren kontrako bozka eman dugu LAB, ELA eta CCOO sindikatuok (UGT abstentzioaren aldeko hautua egin du) eta Gipuzkoako nahiz Bizkaiko Foru Aldundiek. LABek Enplegu Publikoaren aurreproiektua berehala erretiratze exijitzen diogu Eusko Jaurlaritzari.
Horretarako legeak esaten duen hitzez hitzekotasuna eta esaten ez duena kontuan hartu dugu:

Estatuaren funtzio publikoaren legea garatu dute, besterik ez. Lehenik eta behin, ez dute ezertan kontuan hartu ezta gure errealitate sozioekonomikoa ezta Euskal Herriko indar koerlazioa, ez politikoa ezta sindikatuen artekoa ere. Bigarrenik, lege honen inspirazioa ondokoa da: ongizate-estatuarekin amaitzea, inposaketa eta murrizketen bidez. Politika horiek administrazio eta zerbitzu publikoetako enplegatu publikoen lan baldintzak kaxkartuko dituzte.

Zerbitzu publikoak suntsitzen ari dira, zerbitzu horiek pribatizatuz gutxi batzuk negozioa egin dezaten. Negoziazio kolektiboa hutsaren hurrengoa bihurtu dute, eta lan-harremanen eredua aldebakartasunez inposatzen digute.

Legearen inspirazioa politika neoliberala da, eta politika horrek ekarri ditu herritarrok pairatzen ari garen murrizketak eta estatutik zein Gasteizko zein Iruñeako gobernuek ezarri nahi dizkiguten enplegatu publikoon lan-baldintzen kaxkartzea. Zerbitzu publikoak nahita suntsitzen ari dira, geroxeago zerbitzuok pribatizatuz gutxi batzuek negozioa egin dezaten. Bide batez, lege-proiektuak ahalbideratuko du lan-baldintzak administrazioak aldebakarrez zehaztu ahal izatea.

Orain PSE, PNV eta PPk esaten dutenean euskal esparruan ezin dela injerentziarik onartu, argi dago horretarako bide bakarra dela enplegu publikoa eta euskal administrazioak antolatzeko eskumenk Euskal Herrian izatea; Euskal Herriko erakundeek, eragile sozialek eta langileon ordezkariok gaitasuna izan behar dugu enplegu publikoa, funtzio publikoa eta zerbitzuen prestazioa arautu ahal izateko.

Hauteskunde kanpainia luze honetan, batzuek PPren neurriei aurre egin behar dietela esaten badute ere, zera erantzun behar diegu: ken ditzatela beraiek aplikatzen ari diren murrizketak eta 2011 aurrekontuetan jaso dituzten zerbitzu publikoen eta gure lan-baldintzen aurkako neurriak.

LAB sindikatuaren aburuz Gobernu honek ez dauka inolako zilegitasunik izaera honetako proiektua aurkezteko, arauak ez baitie erantzuten zerbitzu publikoak garatzeko benetako arazoei. Enplegu publikoaren legearen proiektua pauso berri bat da sektore publikoaren ereispenari begira, eta Euskal Herriaren aurka Madrilen hartzen ari diren erabakiak indarrean jarri ahal izateko.

LAB sindikatuak deia luzatu nahi dio enplegatu publiko orori eraso berri hau ezerezean uzteko borrokaren bidez, eta alderdi politikoei halako erasorik bete ez dadin jardun dezaten eskatzen diegu.

Euskal Herrian, 212ko apirilaren 26an

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

[IRITZIA]: Erantzuna Amaia Antxustegiri: ratioak betetzen dira… baina hori ez da zaintzea

Jarraian duzue Itsasne Nuñez Bilboko idazkaria eta Juankar Vizan Soziokomunitario sektoreko Bizkaiko arduradunaren iritzi-artikulua. Amaia Antxustegik Bizkaiko Batzar Nagusietan egin dituen azken adierazpenek, etxebizitza komunitarioetan...

LABek Tubos Reunidoseko enplegu suntsiketa oro gaitzesten du eta enpresari zein erakundeei erantzukizunak eskatzen dizkie

LABek erabat gaitzesten du Tubos Reunidoseko zuzendaritzak Amurrioko eta Trapagarango lantegietan iragarritako EEEa. Ez dugu onartzen egoera koiuntural baten eta erabaki estrategiko okerren kostua langileei...

Euskaraz lan egiteko eta bizitzeko eskubidea bermatzeko exijitu du LABek administrazio publikoen aurrean

Hego Euskal Herriko administrazio publikoetan euskarak gaztelaniak dituen eskubide berberak izan ditzan aldarrikatu du LABek Bilboko, Donostiako eta Gasteizko administrazio publiko nagusien aurrean. Iruñean...