2026-10-12
HomeEkintza SindikalaLABek kritikatu du Pradalesek aipamenik egin ez izana gutxieneko soldata ezartzeko eskumenari...

LABek kritikatu du Pradalesek aipamenik egin ez izana gutxieneko soldata ezartzeko eskumenari Sanchezekin izan duen bileran

Imanol Pradales Eusko Jaurlaritzako lehendakariak eta Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak bilera izan dute gaur, eskumenen transferentziaz hitz egiteko. LABen ustez, Pradales lehendakariak dagozkion eginkizunak alde batera utzi ditu, ez baitu gutxieneko soldataren gaia mahai gainean jarri. 

Joan den asteko Greba Orokorra argia izan zen. Milaka pertsonak, 100.000 pertsonak baino gehiagok eguerdian eta 60.000k arratsaldean, Hego Euskal Herrian Espainiako Estatukoa baino gutxieneko soldata handiagoa ezartzeko eskatu zuten, elikadurak, etxebizitzak eta oinarrizko hornigaiek gure lurraldean duten kostuari aurre egin ahal izateko. Are orain, AEBek eta Israelek Ekialde Hurbilean abiatu duten gerraren ondorioz prezioak are gehiago igotzen ari direnean. 

Greba Orokorraren egunean, Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak adierazi zuen Jaurlaritzak Espainiako Estatukoa baino gutxieneko soldata handiagoa ezartzeko eskumena lortu nahi duela. Bada, Pradales lehendakaria bera da eskaera hori Espainiako Gobernuari egin behar diona, are gehiago Confebaskek negoziazio kolektiboaren bidea irekitzeko behin eta berriz emandako ezezkoa ikusita. Gaur, ordea, horretarako aukera galdu du. 

Langile askoren galdera honakoa da: lehendakariak zergatik ez du gai hau agendan sartzen Madrilekin negoziatzen duenean? Pradales oso aktibo azaltzen da patronalari interesatzen zaizkion eskumenen erreklamazioan, baina ez du ardura hori bera erakusten langile klasearentzat erabakigarria den gai honetan. Pradalesen gobernuaren gabezia da autogobernuaren garapen asimetriko hori: eskuzabala patronalarekin eta zikoitza langileekin. 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Nafarroako ikuskizunetako teknikari eta laguntzaileek greba arrakastatsutzat jo dute eta hitzarmen duina eskatzen dute

Nafarroako ikuskizun eta ekitaldietako teknikariek eta laguntzaileek larunbatean deitutako grebak jarraipen zabala izan du sektoreko langileen artean eta ondorioz hainbat kultur jarduera bertan behera geratu dira. Horien artean, Gayarre Antzokian aurreikusitako ikuskizuna, Baluarteko areto nagusian programatutako dantza emanaldia eta Civivox Pompelon eskainitako emanaldi bat daude. Gainera, Baluarteko hitzaldiak soinurik eta argirik gabe egin dira.

Gaur, urriak 12, ez daukagu ospatzeko ezer

LAB sindikatuak planto egin ohi die inposatutako jai egunei, Euskal Herriarentzat lan egutegi propio baten aldarria egiteaz gain. Hala, urriaren 12an, delako “Hispanitate Egunaren”...

Eskatzen dugu Avanza autobusetako gidariek zerbitzu bereziak egiteagatik dagokien ordaina jaso dezatela

Sindikatuari, noski, oso ondo iruditzen zaio garraio-zerbitzua hobetu nahi izatea eta herritarren eta bidaiarien joan-etorriak erraztea. Gidariak eurak dira zerbitzuak behar bezala funtzionatu dezan eta eta erabiltzaileen beharrei erantzun diezaien nahi duten lehenak. Hala ere, uste dute ez dela bidezkoa neurri berri bakoitza beti jende berberaren ahalegina baliatuz ezartzea.