2025-01-13
HomeMaiatzaren Lehena 2014Debaldeako eta Buruntza Goierriko LABek Maiatzaren Lehenean kalera irtetearen garrantzia azpimarratu du

Debaldeako eta Buruntza Goierriko LABek Maiatzaren Lehenean kalera irtetearen garrantzia azpimarratu du

Debaldeako eta Buruntza Goierriko LABek bizi dugun egoera larriaren aurrean eredu propio baten beharra dugula aldarrikatzeko Maiatzaren Lehenean kalera irten dadila eskatu dio langilegoari. Pairatzen ditugun politiken ondorioak Debaldeko eskualdean eta Goierri ez direla salbuespena ere salatu dute sindikatuko ordezkariek.

LANGILEOK ERABAKI
EUSKAL HERRIAK ERABAKI DEZAN
Debaldeako LABen irakurketa

Estatuetatik inposatzen ari diren agenda ultraneoliberalak ez dauka etenik. Eredu ekonomiko eta sozial basatia inposatzeko erabakia hartuta daukate eta, horretarako krisiaren gestio guztiz antidemokratikoa egiten ari dira. Krisia iruzur handi bat da: honen aitzakiarekin langilegoaren kontrako neurri guztiak justifikatzen dituzte. Lan harreman eredua deuseztatu nahi dute eta mende bat atzera eraman nahi gaituzte lan harremanei dagokionean.

Gasteiz eta Iruñeko gobernuek Madriletik datozen neurri guztiak zuzenean aplikatzen dituzte, elite ekonomiko txiki baten mesedetan. Nahiz ta publikoki erreformen kontrako adierazpenak egin, irabaziak pribatizatzen dituzte eta galerak jendarteratu, aberatsen eta txiroen arteko desberdintasun sozial eta ekonomikoak areagotuz.

Politika honen ondorioak, Euskal Herri osoan begibistan ditugu, eta gure eskualdea ez da salbuespena;

-Irakaskuntzan gero eta matrikulazio gehiago daude eta gero eta irakasle gutxiago kontratatzen dira. Ordezkapenak ez dira lehen egunetik betetzen eta gure seme-alaben gelak gero eta beteago daude.

-Osakidetzan ere murrizketen ondorioak erraz ikusi ditzakegu: Arrasateko ospital berriaren proiektua aurkeztu zutenean eskualdeko osasun zerbitzuetan hobekuntza nabarmenak izango genituela iragarri zuten, baina emaitza oso bestelakoa izan da; ez dute ematen lehen ematen ez zen zerbitzu gehigarririk eta dagoen langile kopurua lehen baino txikiagoa da.

-Industria mailan zer esanik ez. Enpresen itxierak(Fagor, Cegasa…), langileen kaleratzeak, soldaten jaitsierak…eta hau gutxi balitz herrialde mailako hitzarmenak desagertarazi nahi dituzte, milaka eta milaka langile patronalaren atzaparretan utziz eta lan harremanak erabat desarautuz.

-2008tik gaur eguneraino langabeziaren tasa bikoiztu egin da eskualdean.

Euskal Herriko langileok hemen bizi eta lan egiten badugu, bertan erabaki behar dugu: lan harremanak, eredu ekonomikoa, politika industrial eta sozialak… Gure bizitzetan eragiten duten erabaki guztietan parte hartzeko eskubidea daukagu, bai langile moduan, bai eta herri moduan ere.

Gaurko egoera larriari buelta emateko burujabetza ekonomikoa, soziala eta politikoa aldarrikatzen dugu, España markari eta gaurko poiltikei loturik ez jarraitzeko. Bestelako Euskal Herri bat ezinbestekoa eta posiblea da, inposaketen gainetik beste eredu berri bat eraikitzera goaz, Maiatzaren Lehenean danok Eibarrera!

 

DEIALDIAK

DEBALDEA
MANIFESTAZIOA 12etan Unzagatik.
13:00etan ekitaldi politiko-sindikala Untzagan.
15:00etan bazkaria Untzagan.

Bazkari herrikoiaren tiketak egoitzetan salgai: 943 79 74 08 eta 943 82 04 89 telefonoetan.

BURUNTZA GOIERRI
Ordizia: 12:00etan Plazatik manifestazioa.
Tolosa: 12:00etan manifestazioa Triangulotik hasi eta Plaza Berrira
Hernani: 12:00etan manifestazioa Gudarien Plazatik Tilosetara

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Dei egiten dugu bihar Sarek Bilbon deitu duen mobilizazioan parte hartzera

Euskal Herriak gatazkaren konponbide bidezko eta demokratikoa behar duela uste dugu LABen. Honekin lotuta, preso, iheslari eta deportatuek behingoz etxean egon behar dutela ere uste dugu, horixe baita bakerantz eta elkarbizitza bidezko eta demokratikorantz aurrera egiteko bidea.

Baskonia-Alavesek bermatu behar du bere obretan ari diren langileak lanetik etxera osasuntsu eta bizirik bueltatzea

LAB, ESK, STEILAS, EHNE-etxalde eta HIRU sindikatuok elkarretaratzea egin dugu gaur Gasteizen, Baskonia-Alavesen dendaren aurrean, urteko lehen lan heriotza salatzeko. Urtarrilaren 7an, Baskonia-Alavesen obra batzuetan lanean ari zen I.R.T. 54 urteko langilea hil zen, lurrak mugitzeko makina batek harrapatuta. Construcciones Urrutiak azpikontratatuta, Excavaciones Mendiola enpresarentzat ari zen lanean.

2024ko azken lan heriotza salatu dugu Zornotzan

LAB, ESK, STEILAS, EHNE-etxalde eta HIRU sindikatuok kontzentrazioa egin dugu Zornotzako Boroa enpresa-parkean, Forest Trafic enpresaren aurrean. Abenduaren 30ean I.P.C. 41 urteko langilea hil zen enpresan. Langilea inbentario-lanak egiten ari zen biltegian orga jasotzaile batekin, eta garraiatzen ari zen zamaren zati bat gainera erori zitzaion.