2026-10-08
HomeEkintza SindikalaHirugarren greba zikloari ekingo diote Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek lan baldintzak hobetzearen...

Hirugarren greba zikloari ekingo diote Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek lan baldintzak hobetzearen alde abuztuaren 28tik 30era

Abuztuaren 28ko 22:00etatik abuztuaren 30eko 22:00etara egingo dute greba Moevek Gipuzkoan dituen 16 gasolindegietako 150 langileek. Enpresa batzordea LABeko 5 ordezkarik eta ELAko 3k osatzen dute.

Langileek hainbat hilabete daramatzate enpresaren barne ituna negoziatzen eta enpresak langileen lan-baldintzak duintzeko behar adina aurrerapauso eman ez dituenez, bi greba ziklo egin dituzte, uztailaren 30tik abuztuaren 2ra lehena eta bigarrena abuztuaren 14tik 16ra. Greba ziklo horien jarraipena ia erabatekoa izan da eta, honek indartu egiten ditu langileen aldarrikapenak enpresaren aurrean.

Ordea, enpresak entzungor egin die langileen aldarrikapenei eta, beraz, hirugarren greba zikloa iragarri dute langileek. Oraingoan, arestian esan bezala, abuztuaren hondarretan.

Datozen egunotan jakinaraziko dute greba egunetako mobilizazio nagusiak non eta noiz egingo dituzten.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Euskal Herrian azaroaren 11rako greba orokorra deitzea proposatuko dio bihar bere Nazio Biltzarrari

Eragile sindikal eta sozialekin deialdi bateratuaren alde egindako lanaren ondorioz eta Espainiako Estatuko Maizterren Konfederazioarekin harremanetan egon eta gero, azaroaren 11n etxebizitza eskubidearen eta soldata duinen aldeko greba orokorra antolatzeko erabakia proposatuko dio LABek bere Nazio Biltzarrari bihar arratsaldean.

FVEMi aitzakiak amaitu zaizkio, LABek eta gainerako sindikatuok plataforma bateratua aurkeztu dugu Bizkaiko metalgintzaren hitzarmenean

Gaur Bizkaiko metalgintzaren hitzarmenaren negoziazio-mahaiaren bederatzigarren bilera egin da. Bilera honetan, LABek, negoziazio-mahaian ordezkaritza dugun gainerako sindikatuekin batera, hitzarmenerako plataforma bateratua aurkeztu dugu. Horrekin,...

Osakidetzako langileek elkarretaratzeak egin dituzte lehen arretako zentroetan beren aldarrikapenei erantzungo dieten proposamen zehatzak eskatzeko

Irailaren 30ean egindako bileran, Osakidetzako zuzendaritzak mahai sektorialeko sindikatuoi bidalitako proposamena aurkeztu zigun. Lan Baldintzak Arautzen dituen Akordioaren lehen zirriborroa bat da eta dokumentuak...