Euskal gehiengo sindikalak bat egin du martxoaren 8ko greba feministarekin

LAB, ELA, STEILAS, ESK, Hiru eta EHNE Bizkaiak Euskal Herriko Mugimendu Feministak gaur iragarri duen greba feministarekin bat egin dugu....

[IRUDI GALERIA] Borroka sindikal feminista aurrera!

Kalera irten gara Euskal Herriko hiriburu eta herrietan, larunbatean Iruñean (17:00, Baluarte) egingo dugun manifestazioaren bezperan, aste honetan gure sindikalismo borrokalariaren kontrako polizia operazioa salatzeko. Borroka sindikal feminista jopuntuan izan dute Nafarroan izandako atxiloketekin; protestetan argi utzi dugu borrokarekin jarraituko dugula, inoiz baino arrazoi gehiago dagoelako mobilizatzeko.

Krisia emakumeon* lan baldintzen eta lanpostuen kontura gainditzea onartezina dela salatu...

Sektore feminizatuetako langileek bizi duten prekaritatea eta enplegu galera borrokatzeko abiatutako dinamika ekintzailearen baitan, beste ekintza bat egin dugu; Donostian, oraingoan.

Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministak Durangon egingo dira, azaroaren 1, 2...

Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministak hortxe daude eta guk momentu historiko hori ez dugu galdu nahi. Izena emateko epea bukatzear...

Garbiñe Aranburu: “Guztia ez da Madrilen erabakitzen; baditugu eskuduntzak zaintza sistema...

Martxoaren 8aren etorrerarekin, Euskal Herriko kaleak hartu ditugu sektore feminizatuen duintasuna eta aitortza aldarrikatzeko. Ipar Euskal Herrian beste sindikatuekin batera mobilizatu gara; Hego Euskal Herrian, mugimendu feministarekin eta emakume* pentsiodunekin batera, besteak beste. LABek ere bere mobilizazio propioa egin du; Gasteizen, hain justu. Bertan, Europa Jauregian egindako emakumeen* batzarraren ostean, manifestazioa egin dugu Andra Mari Zuriaren plazaraino. Plazan bertan, EAJren egoitza aurrean, alderdi jeltzalea interpelatu du Garbiñe Aranburu idazkari nagusiak, gobernu ardurak dituen neurrian: "Guztia ez da Madrilen erabakitzen. Baditugu eskuduntzak bestelako urrats batzuk emateko; baditugu eskuduntzak zerbitzu publikoak hobetzeko; baditugu eskuduntzak zaintza sistema publiko baten norabidean urratsak emateko eta zaintzak negozio izateari uzteko".

Garbiñe Aranburu: “Sindikatuko emakumeak funtsezkoak zarete borroka sindikal eta sozialean”

Zaintzaren eremuan lan egiten duten hainbat emakume langile Altsasun bildu dira, "Bizitza posible egiten dugu, somos esenciales" lelopean, sindikatuak antolatutako topaketen harira. Hain zuzen ere, zaintzarekin lotutako sektoreetako borrokak, erabat feminizatutako sektoreetakoak, lehen lerrora eraman ditugu eta, bildutako guztien artean, langileon funtsezkotasunaren neurriko aldarrikapen sorta adostu dugu.

Sistema kapitalista heteropatriarkal honetan ez dago emakumeontzat justiziarik

Argentinako mugimendu feministak emakumeen eta disidentzien greba plurinazional batera deitu du gaurko, herrialde osoan, bortxaketaz akusatuta zeuden hiru pertsona aske...

Laneko osasuna zentzu integralean ulertu gabe, hilekoaren minagatiko bajaren neurria anekdotikoa...

Oso urrun gaude oraindik lantoki osasungarriak lortzetik eta emakumeon osasunaren berezitasunak kontuan hartzetik.

Neurri feminista ausartak har ditzatela eskatu diegu erakunde zein alderdiei

LABeko emakumeak Gasteizen bildu gara, sindikalgintza berriaz eta feminismoaren garrantziaz hitz egiteko. Topaketaren ostean, kalera irten gara "Egin kontu! Aurrekontu...