Sindikatuok Osakidetzako mahai sektorialetik altxatu gara

Gutxietsita sentitu gara. Izan ere, gai-zerrendako lehen puntua aztertzen ari ginenean, eta sindikatuoi entzun ere egin ez zitzaigunean, Osakidetzak prentsa-ohar bat bidali die komunikabideei eta langile guztiei ere, une horretan egiten ari zen bileraren balorazioa eginez, eta oraindik planteatu ere egin ez zitzaizkigun edukiak publiko eginez.

Bi greba egun deitu ditugu Gipuzkoako helduen egoitzetan, abenduaren 10 eta...

Pandemiaren eraginez bizi dugun krisiak modu gordinean utzi ditu agerian helduen egoitzetako gabeziak, berriak ez direnak. Langileak euren osasuna lanean uzten ari dira, modu prekarioan lan egiten dute, eta ordainetan sektoreko arduradun Gipuzkoako Foru Aldundiak ez du egoera aldatzeko inongo asmorik erakutsi. Hala, bizi dugun muturreko momentu honi aurre egiteko, bi lehentasun aldarrikatuko ditugu mobilizazioetan: herrialdeko hitzarmena eta langileen kopurua zehazten duten katalogoa egungo egoerara egokitzea.

Zaintza arloaren funtsezko eginkizuna aldarrikatu du Pikete Feministak, greba eguneko mobilizazio...

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako zaintza arloko langileek greba eguna dute, urtarrilaren 26aren etorrerarekin. Sektore feminizatu eta, ondorioz, prekarizatua da; eta horixe salatu dugu Pikete Feministaren bitartez, goizean goizetik, Bilboko udaletxearen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean eta barruan. Hala, eskuorriak banatzen eta informatzen ibili gara. Izan ere, egungo testuinguruak inflexio-puntua izan behar du langileek eta erabiltzaileek beste gizarte eta zaintza zerbitzuen eredu bateranzko bidea egiteko.

Itunpeko irakaskuntzan lanuzte eta mobilizazio berriak iragarri dituzte hurrengo asteetarako

Patronalari inolako murrizketarik gabeko eta aplikazio bermea izango duen EAEko hitzarmen berria negoziatzera eser daitezen eskatzeko sindikatuek, pasa den irailaren 26ko greba arrakastatsuari jarraipena emanez, lanuzteak deitu...

Sindikatuok greba egingo dugu, apirilaren 22an, EAEKo sektore publiko osoan

LAB, ELA, CCOO, SATSE, STEILAS eta ESK sindikatuok enplegu publikoa sortzearen, eta aldi baterako enplegua zein behin behinekotasuna pairatzen duten langileen enplegua finkatzearen alde proposatutako mobilizazio dinamika bateratuan parte hartze aktiboa izatera dei egiten diegu sektore publikoko langile guztiei.

Haurreskolak Partzuergoaren aurrekontua handitzea, doakotasuna eta EAEko Hezkuntza Sailean integratzea eskatzen...

LAB Sindikatuak salatu nahi du eremu pribatuko 0-3ko eskolentzat Jaurlaritzak ikasturterako diru languntzak argitaratu dituela, oraindik ere Haurreskolak Partzuergoko aurrekontua zehaztu gabe dagoenean.

Pikete Feministak instituzioak interpelatu ditu, zaintza lanak behingoz aitortu ditzaten

EAEko gizarte zerbitzuetan grebara deitu dugu martxoaren 4aren etorrerarekin. Zaintza lanak aitortzea aldarrikatuko dugu goizean goizetik, funtsezkoak diren sektore feminizatu hauetan dagoen prekarietatea salatzeaz gain, sistema publiko unibertsal, doako eta komunitario baten alde. Hain zuzen ere, Pikete Feministak Bilbo, Gasteiz eta Donostiako kaleak hartu ditu, eta instituzioak interpelatu ditu.

Jaurlaritzak beste lau urtez murrizketei, inposizioari eta propagandari eutsiko die langile...

Atzo, Eusko Jaurlaritzaren menpeko langileon baldintzak arautzen dituen Mahai Orokorraren bilera egin zen Lakuan. Aurreko urteetakoekin alderatuta, nabaritu dugun aldaketa bakarra aurpegiak izan dira, bilera dinamikaren ezaugarria ez-negoziazioarena eta formalismo hutsa izan baitira.

Azken erasoaren aurrean, Ekialdebusen segurtasuna bermatzea eskatzen diogu Gipuzkoako Foru Aldundiari

Aurreko larunbatean eraso berri bat izan zen Ekialdebuseko autobus batean. Kasu honetan, gidariari egin zioten eraso.