2026-08-02
HomeEkintza SindikalaMetro Bilbaok I-SEC enpresarekin egindako kontratua salatzen du LABek

Metro Bilbaok I-SEC enpresarekin egindako kontratua salatzen du LABek

Metro Bilbaoko zuzendaritzak eta langile-batzordeak Bilbo Palestina Herri Ekimenaren eta Bilbo- Nodo BDZ-Bizkaiaren (Israeli Boikot, Desinbertsioak eta Zigorrak) jaso zuen. Salatzen zuten Metro Bilbaok I-SEC AviaciĂłn Security enpresa israeldarra kontratatu duela Lutxana eta Plentzia arteko linea-zatiaren eta instalazioen segurtasunerako, eta eskatzen zioten kontratu hori eteteko.

LAB sindikatuaren Metro Bilbaoko atal sindikalaren iritziz, metroak eta sektore publiko osoak egiten dituzten kontratazioetan gutxieneko etika-mugak ezarri eta bete behar dira, eta horietako bat Palestinako herritarren genozidioa babestu eta laguntzen duten enpresak ez kontratatzea litzateke.

Gainera, egiaztatuta dago I-SEC enpresak salaketa eta zigor ugari jaso dituela, Lan-ikuskaritzan eta Gizarte-segurantzan, askotariko arrazoiengatik: askatasun sindikala urratzea, langileen atseden-denborak ez errespetatzea, ordu estren kopurua gainditzea, kontratatutako zerbitzuak ez betetzea, 172.000 euroko isuna kotizazioak ez ordaintzeagatik… Azken finean, gizarte-segurantzari iruzur egiteagatik, eta langileen eta sindikatuen eskubideak ez errespetatzeagatik ezaguna da.

Hori guztia oso kezkagarria da LABen atal sindikalarentzat, besteak beste, horrelako enpresa bat kontratatzeak Metro Bilbaoren irudiari eta zerbitzuaren kalitateari kalte egingo diela uste duelako eta, ondorioz, Metro Bilbaoko langileentzat, bereziki geltokietan, eta bezeroentzat ondorio larriak ere ekar ditzakeelako.

Horregatik guztiarengatik, LAB sindikatuaren Metro Bilbaoko sailak bat egiten du Bilbo Palestina Herri Ekimenak eta Nodo BDZ-Bizkaiak egindako salaketarekin eta I-SECekin kontratu-harremana eteteko deialdiarekin, eta apirilaren 30ean Metro Bilbaoren egoitza nagusiaren aurrean 19:30ean deituta dagoen elkarretaratzean parte hartzeko deia egiten du.

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Helegiteak aurkeztu dizkiegu 1.200 milioitik gorako kostu estimatua duten anbulantzien makro-esleipenei, eta pribatizazioaren aldeko apustua salatzen dugu

Sindikatuak errekurtso berezi bat jarri du Osasun Sailaren pleguen aurka, Oinarrizko Bizi Euskarriko eta Garraio Programatu eta Hitzartuko zerbitzuei dagokienez. Bestalde, salatu du Alberto MartĂ­nez sailburuak Osasun Planaren ildoak alde batera uzten dituela, gizartearen eskaerari entzungor egiten diola eta beste autonomia-erkidego batzuetan osasun-zerbitzuen kudeaketa publikoa berreskuratzeko izandako esperientzia arrakastatsuak ere baztertzen dituela, lan-arloko ez-betetzeengatik ezagunak diren enpresa piratak saritzen jarraitzeko.

Patronalak Bizkaiko Arrain Kontserben eta Gazituen hitzarmenerako proposamen bat aurkeztu du, eta LABek langileen erabakipean jarriko du

Proposamenean jasotzen diren aurrerapenak urte eta erdi baino gehiagoko negoziazioaren emaitza dira, eta, batez ere, langileen egindako borrokaren eta greben ondorio dira.

Hezkuntza Sailak udal haur eskolei finantzaketa kentzeko aldebakarrez hartutako erabakiaren aurrean, bertako langileak babesten dituen akordioa lortu du LABek

Andoaingo, Usurbilgo, Oiartzungo, Ordiziako, Aretxabaletako eta Gaubeako langileek bertako haur hezitzaile izaten jarraitzeko akordioa sinatu du LABek; ez da kaleratzerik egingo, eta karrerako funtzionarioek tokiko administrazioan haien izaerari eutsiko diote jubilatu bitarte.