2026-02-01
HomeEkintza SindikalaBizkaiko merkataritzako langileek greba egin dute, hitzarmen duin baten defentsan

Bizkaiko merkataritzako langileek greba egin dute, hitzarmen duin baten defentsan

Hilabete honetarako deitutako bi greba egunetatik lehena egin dugu gaur Bizkaiko merkataritzan; hain zuzen ere, larrua eta oinetakoen merkataritza, ehun-merkataritza eta merkataritza orokorreko sektoreetan, langileek ez baitituzte hitzarmenak berritu 2007, 2014 eta 2018tik, hurrenez hurren. 

LAB eta ELA sindikatuok deituta, piketeak egin ditugu goizean, eta, eguerdian, manifestazioa egin dugu Bilbon. “Badakigu merkataritza txikiak zailtasunak dituela, baina ez gaude prest bere irabazi-marjina gure kontura handitzeko. Merkataritza txikiko langileek kate handien eskubide berberak izan behar dituzte, eta sektoreko hitzarmena da hori bermatzeko tresna”, adierazi dute langileek.

Gaurkoan, %75%-%80ko jarraipena izan du grebak, eta, LABeko kide Irati Sienrak jakinarazi duenez, “langileak oso nekatuta eta haserre daude”. Izan ere, “merkataritza oso sektore prekarizatua da, soldata baxuekin eta lanaldi partzialekin”. Sienrak aldarrikatu bezala, “bada garaia hitzarmenak sinatzeko; egoera hau ez dugu nahi gehiago luzatu”Ā·

Hurrengo greba eguna azaroaren 25ean izango da, hilabeteko bigarrena eta azken hilabeteetan egindako zortzigarrena.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EstaƱos Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako EstaƱos Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...

Espainiako Gobernu Ordezkaritzaren aurrean mobilizatu da LAB, milaka herritar etxegabetze arriskuan jarrita Madrilen ā€œezkutu sozialaā€ bertan behera utzi dutela salatzekoĀ 

Langileon aldeko politikak, Madrilek inposatu beharrean, Euskal Herrian hartzearen beharra aldarrikatu du LABek Bilbon; hala nola, etxegabetzeak geldiarazteko neurriak, pentsio justu eta duinak bermatzea...

LABek adierazten du Udalen sektorerako Udalhitz hitzarmeneko negoziazio mahaia deitu gabe eta blokeatuta dagoela azaroaren 7az geroztik

Udalhitzen blokeoa gainditzeko otsailean hasiko den mobilizazio dinamika bati ekingo dio LABek Urte bat igaro da EUDELen zuzendaritzak sektoreko sindikatuoi dei egin zigunetik eta mahai...