2025-12-17
HomeUncategorizedArantza Sarasola: «Nafarroan milaka eta milaka langile grebara ateratzea lortu dugu eta...

Arantza Sarasola: «Nafarroan milaka eta milaka langile grebara ateratzea lortu dugu eta EAEn pultsoari eusten jakin dugu»

LABek deituta zerbitzu publikoen eta burujabetza politiko eta ekonomikoaren aldeko 2 orduko paroak burutu dira gaur Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan. Bilbon egin den elkarretatzean LABeko Zerbitzu Publikoen Federazioko Idazkaria den Arantza Sarasolak hartu du hitza. Sarasolak interbentzioari LABeko kideen militantziaren balioa goraipatuz eman dio hasiera, haiekiko “harrotasuna” sentitu duela adieraziz.


Patxi Lopez, Idoia Mendia, Barcina Roberto Jimenez, Raxoi eta Saez de Santamariarentzako hitzak ere izan ditu, besteak beste, LAB hemen den bitartean Euskal Herrian ez dituztela zerbitzu publikoak suntsituko “argi entzun dezatela” adierazi die. “Euskal Herrian zerbitzu publikoak zabaltzera goaz, Euskal Herrian enplegu publikoa sortzera goaz eta Euskal Herrian gure lan baldintzak hobetzera goaz” gaineratu du Sarasolak.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Langileon Donostia eraikitzera goaz!

Donostiar gehienon lan eta bizi baldintzak etengabe okertzen ari dira eta eraiki hitza da azken aldian gure hirian hitzetik hortzera dabilena. Turismoan oinarritutako postalezko hiria da eraikitzen ari direna, hain zuzen ere, gutxi batzuen interesak hiritarron beharren gainetik jarrita.

Presoen etxeratze bidea ezin da gehiago atzeratu

ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT/LKN, CNT, HIRU, EHNE eta Etxalde sindikatuek elkarretaratzeak egin dituzte gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, “Ezin da gehiago luzatu,...

Zerbitzu publikoetan euskaraz lan egin eta bizi ahal izateko bermeak exijitu ditu LABek Nafarroako Parlamentuaren aurrean

Euskarafoboak diren alderdi eta sindikatuen aurrean, euskaraz lan egitea eta euskaraz artatua izatea eskubide gisa tinko defendatzeko ordua da. Horregatik, Nafarroako administrazio publikoetan euskarak...