2026-10-30
HomeEkintza SozialaKutxabanken enplegu suntsiketa ahalbidetu da

Kutxabanken enplegu suntsiketa ahalbidetu da

Bi asteren ostean amaituko da Kutxabankek “negoziazio“ itxura emanez eszenifikatu duen antzerkia. Bertan, CCOO eta Pixkanakaren laguntzarekin, enplegu suntsiketa ahalbidetu da. Lotsagarri deritzogu sindikatu sinatzaileek enplegu suntsiketa hori honelako argudioekin justifikatzea: “zuhurrak izan behar gara, eta arriskutsua izango litzateke enpresak pertsona asko kontratatzea”.

Honek, Kutxabankeko zuzendaritzak, CCOO eta Pixkanakarekin, enplegua suntsitu, prekarizatu, behinbehinekotasuna mantendu, azpikontratatu eta zerbitzuak kanpora ateratzeko apustua egin duela konfirmatzen du. Guzti hau kostuak murrizteko aitzakiarekin, Kutxabankeko presidente Villalabeitia Jaunari, soldata %73an igo zitzaion bitartean. 

Atzo esan genuen bezala, 300 aurrejubilazio inguru eta 30 kontratu (bi urtetan) baino ez dituzte proposatzen, 200 behin-behineko kontratu dauden bitartean. Honek lanpostu galera dakar, azken lau urteetan suntsitu diren mila postutik gorari gehitu beharrekoa. LABen iritziz ez da onargarria guzti hau benefizioak izana aldarrikatzen duen enpresa batean gertatzea. Hau, kutxabankeko zuzendaritzak, CCOO eta Pixkanakarekin, nagusiki Euskal Herrian errotuta dagoen plantillari eman nahi dioten azken kolpea baino ez da. 

Kutxabanken zuzendaritzatik ematen ari diren urratsak Euskaltelen eman zirenen antza haundia dute. Hartan ere, Kutxabanken bezala, PNVk ezarri zuen zuzendaritza lanpostuak suntsitzen hasi zen gero enpresa pribatizatzen amaitzeko. Hori bai, zuzendaritza aberastu egin zen operazio horrekin, diru mordoa poltsikoratu zuten “bonusen” bidez, eta ziur gaude hantzeko zerbait gertatuko dela Kutxabanken ere.

LABek Kutxabanki exijitzen dio enplegu duina sortu eta gazteria kutxabanken sartzeko apustua egin dezala. Hain zuzen ere, Euskal Herriko gaztedia inoiz baino hobeto formatua dago eta gai da beren hoberena emateko Herri honetako ekonomia eta pertsonen zerbitzura dagoen proiektu sozial eta publiko batean eta erreferente positibo izango dena.

Argi dago, kutxabanken zuzendaritzak eta Sabin-Etxetik politikoki agintzen dutenek, enplegu suntsiketa masiboa zabaldu, pribatizazioaren alde egin, eta interes politikoen eta partidistei soilik begiratzea erabaki dutela. Ez dituzte haintzat hartu ez egunero komisioak, IRPH, zoru klausulak… ordainaraziz zigortzen dituzten bezeroak, ezta egunero beren lana aurrera daramaten entitateko langileak, ezta Euskal Herriaren etorkizun ekonomikoan duen ardura estrategikoa ere.

LABek proposamen hau baztertzen du eta Kutxabanken zuzendaritzari eta arduradun politikoei norabide aldaketa bat exijitu eta gure ustez garrantzitsuak diren erronkei eutsi diezaietela eskatzen du: enpleguaren sorrera eta herri honen zerbitzura dagoen banka publiko eta sozial gisa erreferente izaten jarrai dezala.
  

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Osakidetzako grebaren baitan Osasun Sailean eserialdia egin dugu

Bilboko egoitzan ekimena egin dugu goizean, eta Alberto Martinez sailburuari eskutitza helarazi ahal izan diote haren idazkariaren bitartez. Greba eguna oso arrakastatsua izaten ari da....

Nafarroako administrazioko langile guztiek 60 urterekin erretiroa hartu ahal izatea eskatu dugu

Gaur goizean LAB sindikatuak elkarretaratzea egin du Nafarroako Jauregiaren aurrean, urtarriletik aurrera langileok enegarren eskubide-igalera pairatuko dugula salatzeko: erretiro adin arrunta 67 urtera atzeratzea....

Gipuzkoako esku-hartze sozialean negoziazioari bide eman behar zaiola aldarrikatzeko atera gara kalera

Gipuzkoako Esku Hartze Sozialeko langileek beren aldarrikapenak barnebilduko dituen hitzarmena aldarrikatzeko manifestazioa egin dute Donostian. 10 hilabete pasa dira negoziatzen hasi zirenetik, eta Hedatzen patronalak negoziazioa blokeaturik dauka.