2026-10-30
HomeZerbitzu PublikoakOsasungintza2011KO OSAKIDETZAKO LAN ESKAINTZA PUBLIKOA

2011KO OSAKIDETZAKO LAN ESKAINTZA PUBLIKOA

TEMARIOAK


LABeko EPE temarioekin zalantzarik edo arazorik duena jar dadila gurekin harremanetan lab.cruces@osakidetza.net posta elektronikoan edota 94 6006118 telefonoan.

Gure weborrian temarioak eskegitzearen hasierako ideia bertan behera utzi behar izan dugu, arazo teknikoak direla medio. Ondorioz, atzerapenez ibili gara temarioak eskuragarri izan ditzazuen eta CD euskarrian (temarioak soilik, ez testarik) jasotzeko aukera izango da.

ESKURAGARRI DAUDEN TEMARIOAK

  • ZERBITZUETAKO LANGILE, ZELARIA eta ADMINISTRARI LAGUNTZAILEAK
NOIZTIK: Urtarrilak 24
NON: Osakidetzako LAB sindikatuaren bulegoetan eta eskualdeetako LABen egoitzetan
  • ERIZAIN LAGUNTZAILE eta ERIZAIN
NOIZTIK: Otsailak 7
NON: Osakidetzako LAB sindikatuaren bulegoetan eta eskualdeetako LABen egoitzetan

OPOSAKETEN INGURUKO INFORMAZIOA
 

  • ABENDUAREN 1ean ARGITARATUTAKO KATEGORIETAN IZENA EMATEKO EPEA ABENDUAREN 2an IREKI ZEN.
  • DEIALDI GUZTIEN ETA INSKRIPZIOA ZELAN EGIN GAINEKO INFORMAZIO OSOA OSAKIDETZAREN WEB ORRIALDEAN DAGO, EPE 2011 ATALAREN BARRUAN.
  • LABeK EZ DU ANTOLATUKO EPE PRESTATZEKO INOLAKO IKASTARORIK.

 
EPE ETA KONTRATAZIO BERRI BATERAKO LAB sindikatuak egindako PROPOSAMENA berresten dugu. Izan ere, Osakidetzak inposaturiko eredua ez dugu inolaz ere ontzat ematen eta jende guztiari adi egoteko deia egiten diogu, 90eko EPE haratan burutu zuten (PSE eta UGT kargu ezberdinen inplikazioarekin) IRUZURRIK berriro gerta ez dadin.

Jarrai iezaguzu Facebook-en eta Twitter-en

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Osakidetzako langileek irmoki erantzun diote greba deialdiari, eta kaleak bete dituzte lehenengo greba egunean

Eguerdiko manifestazioek milaka pertsona bildu dituzte, osasun zerbitzuko kategoria guztietako beharginak eta osasungintza publikoa babesteko herri plataformetako kideak eta herritarrak barne.

Osakidetzako grebaren baitan Osasun Sailean eserialdia egin dugu

Bilboko egoitzan ekimena egin dugu goizean, eta Alberto Martinez sailburuari eskutitza helarazi ahal izan diote haren idazkariaren bitartez. Greba eguna oso arrakastatsua izaten ari da....

Nafarroako administrazioko langile guztiek 60 urterekin erretiroa hartu ahal izatea eskatu dugu

Gaur goizean LAB sindikatuak elkarretaratzea egin du Nafarroako Jauregiaren aurrean, urtarriletik aurrera langileok enegarren eskubide-igalera pairatuko dugula salatzeko: erretiro adin arrunta 67 urtera atzeratzea....