2026-10-14
HomeZerbitzu PublikoakIrakaskuntzaNafarroako Mahai Sektorialaren funtzionamendua erabat desbideratuta dago

Nafarroako Mahai Sektorialaren funtzionamendua erabat desbideratuta dago

LAB irakaskuntzatik Mahai Sektorialaren funtzionamendua erabat desbideratuta ikusten dugu. Orain arte informazio trukaketa besterik ez da izan bai aurreko Gobernuarekin zein honekin ere.Administraziopeko irakaslegoari dagozkion baldintzak negoziatzeko mahaia izan beharko luke non administrazioa eta sindikatuen arteko iritzi elkartrukatzearen bidez benetako irakaskuntza eredu berria osatuko baitugu.

Horren adibiderik esanguratsuena, urriaren 16an egin zen azkeneko Mahai Sektoriala da. Bertan, LAB baita STEILAS eta ELAk ere, irakaslegoaren ordezkaritzaren gehiengoa, eskatu genuen ingelerarekin plazak ez ateratzea, PAI programaren jarraipena bermatzen duelako eta ez programaren berrikuste batekin.

Hezkuntza komunitatea erabat nahastua dago PAIren moratoria definizio eta estrategia honekin. Garbi galdetu nahi diogu hezkuntza departamentuari zertan ematen da moratoria horren egitasmoa. LABen ustez larria iruditzen zaigu oraingo lekualdatze lehiaketan PAIren garapenari begira hainbat plaza finkatuta geratzen direla perfil horrekin, ondoren programa jarraituko duen ala ez, jakin gabe. Honen ondorioz irakaslegoaren parte haundi bat desplazatua izango da.

Administraziotik sindikatuek egiten dituzten eskaeretan sakontzeko eta onartzeko jarrerarik ez dugu somatzen, horregatik dei egiten diogu gobernu berriari dinamika aldatzeko, guztien artean hezkuntzak behar duen kalitatea bermatzeko.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Ospitaleetan mobilizatu gara Osakidetzari eskatzeko gure aldarrikapenei eta langileen beharrei erantzun diezaiela

Osakidetzak sindikatuei bidalitako akordioaren lehen zirriborroak ez du soldata-hobekuntzarik jasotzen, eta hori Eusko Jaurlaritzak 2027. urterako aurrekontuak ixten dagoen bitartean; azpimarratu behar da arau horrek osasun publikorako partidak zehaztuko dituela. LAB, SATSE, ELA, CCOO eta UGT sindikatuok berresten dugu ezinbestekoa dela mobilizazio dinamikarekin jarraitzea.

Maiatzetik gaur arte izan diren 14 lan heriotza berri azaleratu ditugu, datu ofizialetan ezkutatuta zeudenak

Azaleratutako datu berriek 60 hildakotan kokatu dute 2026ko kontagailua, eta, hala, azken urteetako datu lazgarriak berretsi dira.

Enplegu Publikoko Zuzendaritzak bazter utzi du hitzarmenaren negoziazioa: 16 urte hitzarmenik gabe eta egutegirik ez

Gaur, urriak 13, Eusko Jaurlaritzako eta Organismo Autonomoetako langileen ordezkaritzaren eta Funtzio Publikoko Zuzendaritzaren arteko alorreko mahaia bildu da. LAB sindikatuan oso larritzat jotzen dugu Lan Harremanetako zuzendari berriak bertan azaldu duen jarrera.