2024-07-27
HomeIrakaskuntzaHezkuntzaIrakaskuntza Sailaren laxotasunak gaixotu eta absentismoa eragiten du

Irakaskuntza Sailaren laxotasunak gaixotu eta absentismoa eragiten du

Hedabideetan, hezkuntza sektorean absentismoa handitu izanaz agertu den artikuluaren harira, LABek adierazi nahi du bertan egiten den datuen interpretazioa gaiztoa dela. LABen ustez, ez daiteke datuen benetako interpretaziorik egin kopuruen taula soil bat aurkeztuz.

Dena den, aldez aurretik, absentismoaren kontzeptua argitu behar dugu. Hitz horretan adieraz daitezke, hainbat arrazoi direla medio, lanpostura ez agertzeak, adibidez, gaixotasunak, baimenak, oporrak,…

Baina legebiltzarrean egin zen galdera eta horri emandako erantzuna ez dagokio kontzeptu horri, hezkuntza sektorean ematen diren Ezintasun Iragankorreko absentismoari baizik. Hartan, aipatu ezintasunak nabarmenki gora egiten ari direla adierazten da, hots, langileak maiztasun handiagoz gaixotzen direla, LABek dioena baieztatuz. Horrek irakurketa sakonagoa eskatzen du gorakadaren zergatia aztertzeko.

LABen ustez, ez daiteke datuen benetako interpretaziorik egin kopuruen taula soil bat aurkeztuz.

Ezintasun Iragankorrak aldi baterako ezintasunak dira, gaixotasun arruntei lotuak, eta horrengatik kudeatzen ditu Gizarte Segurantzak.

LABek azken ikasturtean ezohiko hainbat egoera salatu ditu laneko zioek eragindako bajak onartu direlako, eta kontratatu den Mutualitateak, guri dagokigunez Mutualiak, kudeatu beharko lituzkeela.

Gogoratu nahi dugu, horratx hemeroteka, LABek, besteak beste, 2014-2015. urtean salatu zuela:

• Osasunaren zaintza ez da betetzen behar beste baliabiderik ez dagoelako. LABek hau salatu du laneko ikuskaritzan. 27.000 pertsonetako plantillaz arduratzeko behar beste langilerik ez izateak gabezia dakarkio lanpostuaren eginkizunekin zerikusia duten kalteak zehazterakoan horren garrantzitsua den atal honi.

• Lan istripuak, portzentaje handi batean ez dira ikertzen; hori dela eta, gehienetan, mutualitateak ez dira hauetaz arduratzen eta sistema publikora desbideratzen dira, Ezgaitasun Iragankorrak bailiran erregistratuz.

• Gero eta gutxiago kontratatu dute; horrela, matematikako formula soila erabiliz, gero eta gutxiago kontratatzen bada, eta Ezintasun Iragankorraren kopuruari eusten bazaio, portzentajea handitzen da.

• Laneko gaixotasunak ez dira ezagutzen (karpoko kanalaren kasuan, adibidez, epaian irabazi zen). Horrek esan nahi du mutualitatea ez dela hartaz arduratzen eta zerbitzu publikora igortzen dela.

• Hainbat ikastetxetan jasan ohi den hotzak ondorio jakin batzuk dakartza: gripeak eragin bajak, hotzeriak,… bajok laneko gaixotasuntzat, ez eta laneko istriputzat hartu ez izana. Horren ondorioz, gizarte segurantzak kudeatuko ditu.

• Haurdunaldiko arrisku prestazioa ukatu izanak (Mutualia zigortu zuen epaia tarteko) behartu ditu haurdun dauden emakumeak sistema publikora jo behar izatera eta bajak hartzera; hauek ere sartzen dituzte ezagutarazi duten absentismo kopuruan.

• Kontratazioen galerak lan zama handiagoa eragiten du, dakarren guztiarekin: estresa, gihar eta hezurduraren minak,…. Minak eta arriskuak lanaren antolamendu txar baten ondorioz izanagatik, ez dira osoki islatzen osatugabe dagoen arriskuen ebaluazioan; hura ere epaian onartua.

Hau guztia dela eta, gure iritziz, gure lankideen absentismoa, alde batetik, gaixotasunek eragiten dute, eta bestalde, laneko absentismotzat hartzen ari da Hezkuntza Sailak lan osasun arloan agertzen duen laxokeria.

Agerian geratzen da ere, Mutualiaren eginkizuna honetan guztian. Izan dezagun gogoan, gure diruaz finantzatzen dela eta baliabide honen erabilpen txar horren ondorioz, gizarte segurantzari iruzurra egiten zaiola.

Ikus dezakegunez, Mutualitateei, diru publikoaz, hainbat zerbitzu kontratatzen zaizkie, eta aipatu zerbitzuak, ondoren, zerbitzu publikora desbideratzen dira. LABek uste du garaia heldu dela Mutualitateen gaiaz eta diru publikoen iruzurrezko erabilpenaz mintza gaitezen.

Gure ustez, sistema publikoak gertakizun guztiez, arruntez zein lanbidekoez, arduratzeko premiari buruzko irakurketa sakona eta osoa egiteko beharra aztertu behar da. Erabaki behar da nola eta nora zuzentzen den gure dirua. LABek uste du ez daitekeela datuen benetako interpretazioa egin kopuruen taula soil bat aurkeztuta.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

LAB sindikatuak Guggenheim Urdaibai proiektua bertan behera uzteko eskatzen die Eusko Jaurlaritzari eta Bizkaiko Foru Aldundiari, beste behin eta behingoz

Politika publikoen bultzadak balio behar du eskualderako etorkizun ekosozial justua bermatzeko, eta bertan bizi eta lan egiten duten langileentzat lan baldintza, bizi baldintza eta zerbitzu publiko duinak bermatzeko.

Eusko Jaurlaritzak onartutako langile publikoentzako soldataren igoerak erosahalmenaren galera eta Madrilekiko menpekotasuna dakar, beste behin ere

LABek Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak langile publikoentzat (*) onartu berri duen %2ko soldata igoera salatzen du. Ikasturte honetan hiru greba eta hainbat mobilizazio egin ditugu soldata eta enplegua hemen erabakitzeko, bertan negoziatu eta adosteko. Hauek dira Jaurlaritzak agindutako azken neurriaren aurka azaltzen ditugun argudioak:

Prekaritateak dakarren lan segurtasun ezak hil egiten du

Gipuzkoako Kale Garbiketa sektoreko alderdi sindikal guztiak, ELA sindikatua izan ezik, pasa den uztailarean 10ean, Iruñean, gaueko txandan bere lana egiten zuen bitartean, lan istripuan hildako FCC-ko (Iruñerriko Mankomunitateko azpikontrata) langilearen familia, lagun eta lankideei elkartasuna eta babesa helarazteko, gaur uztailak 24, elkarretaratzea egin dugu Gipuzkoako FCC-ko egoitza nagusiaren parean, Hernaniko Zubiondo poligonoan.