LAB SINDIKATUA

2018/09/19 :: 23:02

Azken Eguneraketa:2018/09/19 :: 10:49

HIZKUNTZA
Hemen zaude: ARLOAK EMAKUMEAK

Emakumeak

Burujabetza eta indarkeria matxista izango dute hizpide, Iruñean

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak formazio jardunaldi feminista bat egingo du Iruñean, irailaren 28 eta 29an. Burujabetza prozesuak eta indarkeria matxista izango dituzte hizpide. Guatemala, Mexiko eta Kurdistan zein Euskal Herritik etorriko dira hizlariak euren esperientziak elkarbanatzera. Irailaren 23a baino lehen eman behar da izena.

Bat egin dugu Jaizkibel konpainiarekin

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Irailaren 8an emakume horien lana goraipatzera deitzen dugu langile klasea, desfilean nahiz espaloian txaloka, atera dadila kalera Jaizkibel Konpainiarekin bat egitera.

[IRITZIA] "Arantza eta loreak indarkeria matxistaren aurkako udaberrian"

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak mugimendu feministaren baitan zabaltzen ari diren indarkeria sexistaren aurreko erantzun moldeen analisi kolektibo bat egiteko premia ikusten du. Horri buruz gogoeta egin du iritzi artikulu honetan.

Emakumeon Mundu Martxak Uharteko erailketa sexista salatzera deitu du gaurko ere

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxatik gogor salatu dute Uharteko erailketa, eta, atzoko mobilizazioekin egin bezala, gaurko iragarritakoetarako deia ere luzatu dute. Hain zuzen ere, mobilizazioak izango dira gaur, osteguna, abuztuak 30, Bilbon (Arriaga, 20:00), Gasteizen (Andre Mari Zuria, 20:00) eta Donostian (Bulebarra, 19:30).

Argentinako emakumeei elkartasuna adierazi diegu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Apirilean eta maiatzean zehar, Argentinako Nazio Kongresuan hamalau asteetara arte abortuaren despenalizazioa jasoko lukeen legea eztabaidatu zuten, eta, aste honetan, Senatuak lege berri hori atzera bota du.

Oso positibotzat jotzen dugu martxoaren 8ko Greba Feministaren gutxieneko zerbitzuen epaia

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Justizia Auzitegi Nagusiak 2018ko uztailaren 18ko 354/2018 sententzia eman du, martxoaren 8ko grebaren gutxieneko zerbitzuen harira.

Alarde publikoarekin

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Hogei urte pasa dira soldaduz jantzitako emakume batzuk Irungo alardeko konpainia ezberdinen filetan sartzen saiatu zirenetik. Helburua: emakume irundar gisa euren herriko alardean parte hartzea; emakumeok ere, jaietako protagonistak izatea..

Indarkeria sexista lehen mailako arazo politikotzat har dezaten exijitu du Emakumeon Mundu Martxak

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Sophia Losche 28 urteko emakumea eta migratzaileen aldeko aktibista alemaniarra zenaren gorpua aurkitu dute Asparrenako gasolindegi baten ondoan. Berri hau Manada kasuko epaituak kalera aterako direla jakin dugun egun berean gertatu da.

Soldata arrakalarekin amaitzeko borondaterik ez dagoela ondorioztatu dugu lantokiei zuzendutako galdetegiarekin

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

LABek ikerketa bat egin du Hego Euskal Herriko administrazio eta enpresa pribatuetako gizon eta emakumeen arteko soldata-arrakalari buruz. Ia 300 lantokiri egindako galdetegiaren erantzunekin, txosten bat osatu du sindikatuak, eta komunikabideei aurkeztu diegu. Honez gain, soldata-arrakalari aurre egiteko neurriak aurkeztu dituzte LABeko Batzorde Exekutiboko kide Arantxa Vazquezek eta Idazkaritza Feministako idazkari Eli Etxeberriak. 

Emakume eta gizonen arteko soldata-arrakalari aurre egiteko proposamenak aurkeztu ditugu Nafarroako Parlamentuan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

LABek agerraldia egin du gaur Nafarroako Parlamentuan, “emakumeen kalitatezko enplegua sustatzea eta soldata arrakala murriztea xede duten proposamenak bilduko dituen txostena” osatuko duen Batzorde Berezian.

Emakumeon Mundu Martxak bat egin du Gure Esku Dagoren giza katearekin

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Hiriburu bakoitzean kilometro bat izango du Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak, ekainaren 10ean.

Ez dago aurrerapausorik soldata arrakalan; generoagatiko soldata diskriminazioa %33,7an mantentzen da Hego Euskal Herrian

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Hego Euskal Herriko emakumezko langile batek gizonezko batek baino 7.700 euro gutxiago irabazten du batazbesteko, INEk argitutako 2016ko Soldata-Egituraren Inkestaren arabera.

Emakumeok lanean osasuna galtzen dugula ikusgarri egiteko ekimena martxan jarriko dugu Emakumeon Osasunaren nazioarteko egunean

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Gaurtik ekainaren 30 arte testigantzak, bizipenak, salaketak eta iritziak jasotzeko emakumeonosasuna@lab.eus korreoa irekiko dugu.

Emakumeon Mundu Martxak babesa erakutsi die pentsiodunei

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak bat egin du larunbaterako pentsiodunek deitutako mobilizazioekin. Elkarretaratze bat egin dute gaur Bilbon, Eusko Jaurlaritzaren aurrean, eta bertan eman dute euren atxikimenduaren berri.

Urrian izango da Emakumeon Mundu Martxaren Nazioarteko Topaketa, Bilbon

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

“Batu indarrak, urrutira goaz! Gure gorputzen eta lurraldeen burujabetzara!”, hori da Emakumeon Mundu Martxaren XI. Nazioarteko Topaketei harrera egiteko hautatu duten lema. Urriaren 22tik 28ra bitartean, Bilbon izango da Nazioarteko Topaketa. Aste osoan zehar, 40 herrialdetako 130 emakumek baino gehiagok hartuko dute parte, herrialdeetako ordezkariak batzuk, eta antolakunde aliatuak besteak. Agerraldiua egin dute gaur, xehetasunak emateko.

Mobilizaziora deitu dugu azken erailketa sexista salatzeko

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Maiatzaren 9an, Euskal Herriko herri eta hirietan mobilizatzera deitu du Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak.

"Ez dago gizonik aita izateagatik lana galdu duenik"

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Bilbon gaur egindako agerraldiaren helburua Texajax enpresa emakume bat diskriminatzeagatik zigortu duela jakinarazi eta epaiaren inguruko balorazioa egitea izan da. Lantokietan ematen den emakumeen kontrako diskriminazioa salatu eta borrokatzera deitu dugu. 

"Jende pilo bat etorri zait esaten eurei ere gauza bera gertatu zitzaiela"

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Zornotzako Abrasivos Texajax enpresak emakumeak diskriminatzen dituela salatu genuen apirilean, Bilboko epaitegien aurrean, amatasun baimena hartu zuen langile batek jarritako salaketa dela eta. Bada, prozesuaren berri eman dute Euskal Telebistako Ur Handitan saioan, langilearen beraren lekukotasuna ardatz.

Sistema kapitalista, arrazista eta heteropatriarkal honek kondenatu nahi dituen emakume guztiei gure elkartasuna adierazi nahi diegu #gukSinistenDizuegu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Amorrua, nazka, tristura, beldurra, harridura, sinesgogortasuna, haserrea, gorrotoa... une hauetan ezin dugu besterik sentitu. Ez dugu justizia honetan sinesten. Ez dugu justizia hau nahi. Ez da bidezkoa. Patriarkala da.

Page 1 of 11

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.