2026-08-07
HomeUncategorizedZerbitu publikoen kontrako erasoaldia salatu du gaur LAB sindikatuak Hego Euskal Herriko...

Zerbitu publikoen kontrako erasoaldia salatu du gaur LAB sindikatuak Hego Euskal Herriko hiriburu eta ikastetxeetan

Azken egun eta asteotan Zerbitzu publikoen kontrako erasoaldiaren ondorio ugari pairatzen ari gara (pagaren afera, murrizketak, aurrekontuen eragina etab.). Gertakari hauek salatzeko LAB sindikatuak elkarretaratzeak egin ditu Hego Euskal Herriko lau hiriburuetako Gobernu Delegaritzen aurrean. inposatzen zaizkigun neurrietan Estatuaren eta PPren Gobernuaren erantzukizuna eta markoaren agorpena azpimarratu da. Halaber, LOMCE hezkuntza erreforma salatzeko elkarretaratze ezberdinak egin ditu sindikatuak ikastetxeetan.

Salaketa eta mobilizazio dinamikari jarraina emanez, bihar, Bizkaiko Foru Aldundiak bere aurrekontuetan zerbitzu sozialen aurka hartutako neurriak salatzeko mobilizazioa burutuko du LABek Bilbon 10:30etan Udaletxetik abiatuta.

{flickr-album}Type=Photoset, User=82813482@N05, Photoset=72157632282765717, Cols=4{/flickr-album}

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Konecta BTO telemarketin enpresako langileek lanuzteak egingo dituzte abuztuaren 11n eta 17an ezkutuko EEEaren kontra

Enpresaren bezero nagusi diren Vocentori eta Iberdrolari erantzukizuna exijituko diete. Gueñesen kokatuta dagoen Konekta BTO telemarketin enpresako langileek salatzen dute enpresa ezkutuko Enplegu Erregulazio Espediente...

Lan baldintzek hil egiten dute

Gaur jakin dugu, atzo, Azkoitian gertatutako lan istripu traumatiko batean, 44 urteko J.A.A.T. basogintzako langilea hil zela, lanean ari zela enbor bat gainera erori...

Navarrabiomed kalera atera da bere lana ezagutarazteko eta Nafarroako Osasun Sistema Publikoaren ikerketa ahalmena indartuko duen hitzarmen duin bat exijitzeko

Fundazio publikoko Langileen Batzordeak borondatea eskatzen du hitzarmen propiorik gabeko 40 urte luzeko epealdiari amaiera emateko. Behin eta berriz aldarrikatu du ezinbestekoa dela ikerketa...