2026-02-02
HomeZerbitzu PribatuakSalgaien GarraioaNANUKeko akordioaren inguruko LABen balorazioa

NANUKeko akordioaren inguruko LABen balorazioa

Pasa den astelehenean, azaroak 4 NANUKeko zuzendaritza eta enpresa batzordeak (LAB 4 eta ELA 1) akordio baten bidez, enpresako hitzarmena sinatu zen. 4 puntutako akordioa horien artean LABek puntu bat azpimarratzen du: Enpresa hitzarmenaren lorpena.

NANUKeko gerentea den ASETRAVIko (garraio merkantzien patronala) presidenteari, aurre eginez grebalariek lortu egin dute Espainiar langileen ereformari uko egitea. Gogoratu behar dugu, pasa den uztailean CCOOk, UGTk eta ASETRAVIk berak erreformari babesa eman ziotela, Bizkaiko garraio merkantzien hitzarmena sinatuz.

Langileek borrokarekin, duintasunarekin eta erabakimenez beren eskubideak babesten duen hitzaamena lortu dute. Hau da Herri hau aldatzeko jarraitu behar den bidea. Espainiarrak diren legern aurrean Lan Harremanen Euskal Esparrua aldeko apustua berresten dugu.

Langileek jasan dituzten mehatxuei eta presioei eutsi izana goripoatzen du LABek. Ezinezkoa zirudiena lortu egin dute borroka eta langileen eskubideen defentsaren bitartez.

63 greba egun eta gero LABek egiten duen balorazioa positibotzat joko genuke, baina horrek ez du esan nahi dena ondo dagoenik. Gogoratu behar dugu langile bat kaleratua izan zela greba hasi eta gero eta langileek beren berronarpena eskatzen zutela. Azkenean beste kontratu berri bat lortu da garraioko beste enpresa batean.

Borroka hau bere eskubideak urratu eta zapalduta dituztenentzako adibide bezala baliogarria da. Langile guztiak animatzen ditugu beraien eskubideak defendatzera NANUKeko langileen adibidea hartuta. NANUKeko langileak zoriontzea bakarrik geratzen zaigu.

GORA LANGILEON BORROKA! 

LAB sarean
{module[111]}

       

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Tubos Reunidoseko enplegu suntsiketa oro gaitzesten du eta enpresari zein erakundeei erantzukizunak eskatzen dizkie

LABek erabat gaitzesten du Tubos Reunidoseko zuzendaritzak Amurrioko eta Trapagarango lantegietan iragarritako EEEa. Ez dugu onartzen egoera koiuntural baten eta erabaki estrategiko okerren kostua langileei...

Euskaraz lan egiteko eta bizitzeko eskubidea bermatzeko exijitu du LABek administrazio publikoen aurrean

Hego Euskal Herriko administrazio publikoetan euskarak gaztelaniak dituen eskubide berberak izan ditzan aldarrikatu du LABek Bilboko, Donostiako eta Gasteizko administrazio publiko nagusien aurrean. Iruñean...

Estaños Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako Estaños Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...