Etiquetak Euskal Herria

Etiketak: Euskal Herria

Langile migranteak aintzat hartu eta langile borrokaren eta antolakuntzaren beharra azpimarratu...

Ekitaldia egin dugu Gasteizen, 1976ko martxoaren 3ko langile hilketen 47. urteurrenean, sarraskia gertatu zen elizaren ondoan. Bertan parte hartu du Garbiñe Aranburu koordinatzaile orokorrak, eta adierazi du “langile borroka markatu duen eguna” izan zela hura, “Euskal Herrira lan eta bizi baldintza duinen bila etorritako langile migratuen borroka, justizia sozialaren aldeko borroka. Eta, borroka feministari ere ekarpena, ezinbestekoa eta erabakigarria izan zelako emakumeek jokatutako papera”.

Martxoaren 3an Gasteizen egingo dugun manifestazioa aurkeztu dugu

Euskal Herriko gehiengo sindikalak agerraldia egin du, martxoaren 3an, ostirala, 18:00etan hasiko den mobilizazioan parte hartzeko deia egiteko. Aurten, Gasteizko sarraskia deiturikoaren 47 urte betetzen direnean, kalera aterako gara "Bizi-baldintzen suntsiketaren aurka, luchando el presente para asegurar el futuro” lelopean. 18:00etan, omenaldia egingo dugu Martxoak 3 plazan, eta 18:30ean mobilizazioa.

Euskal presoen etxerako bidea oztopatzen duten salbuespen-neurrien kontra mobilizatu gara

2023 urte hasiera honetan, euskal presoek 35 urtez jasan behar izan duten urruntze-politikaren amaieran gaude. Hala ere, salbuespen politikek indarrean jarraitzen dute. Hori dela eta, sindikatuok mobilizazioa egin dugu Bilbon, epaitegien aurrean, "Etxera bidea gertu" lemapean.

Pentsio publikoetan egindako murrizketak atzera botatzeko beharra planteatu dugu

Garbiñe Aranburu LABeko koordinatzaile nagusiak agerraldia egin du gaur goizean, Espainiako eta Frantziako pentsioen erreformei buruz egiten dugun irakurketa azaltzeko. Estatu espainiarrean egindako azken bost erreformen ondorioei buruzko azterketa ere aurkeztu du, pentsioen bideragarritasunari eusteko hainbat neurrirekin batera. Azkenik, otsailaren 8an Lapurdi eta Gipuzkoa arteko mugan egingo duen mobilizazioa iragarri dugu. Hemen lan egin, hemen kotizatu, hemen erabaki. Pentsioen erreformei ez izango da leloa.

Igor Arroyo: “Autonomo faltsuez baliatzen diren enpresak XXI. mendeko piratak dira”

Goizean Radio Popular irratiko Egun On Bizkaia saioan elkarrizketatu dute LAB sindikatuko koordinatzaile orokorra. Egun sindikatuak hainbat arlotan gauzatzen dituen ekimenak izan ditu mintzagai, tartean rider direlakoen afera; izan ere, Bartzelonako epaitegietan autonomo faltsuez baliatzen den plataforma digital baten aurka abiatutako prozesu batean lekuko gisa deklaratzeko deitu dute sindikatua.

LABek politika publikoak aldatzeko eskatu dio Txibiteri, aberastasuna birbanatzeko

Garbiñe Aranburu LABeko koordinatzaile orokorrak eta Imanol Karrera Nafarroako bozeramaileak bilera bat egin dute gaur Iruñean, Nafarroako Jauregian, Maria Txibite Foru Komunitateko lehendakariarekin. Herritarren erdiak bizi duen egoera prekarioaren berri eman diote, eta aberastasuna modu bidezkoan banatzeko aldaketa sakonak egiteko eskatu diote. LABen eta lehendakari honen arteko lehenbiziko bilera publikoak erakundeen arteko harremanen normalizazioa berresten du, eta adeitasunez egin da.

EAEko sektore publikoaren euskalduntzeari 15 urteko epemuga jartzeko adostasuna aurkeztu dugu

Agerraldi bateratu bat egin dugu, Kontseilua eta ELA sindikatuarekin batera, EAEko administrazio publikoaren euskalduntzea arautuko duen dekretuaren inguruko eztabaida abiatu berri den honetan gure proposamena plazaratzeko. Administrazioaren euskalduntzeari epe zehatza jarri diogu, auzi honi determinazio osoz eta atzerapenik gabe erantzuteko garaia dela uste dugulako.

Bat egiten dugu uztailaren 2ko Pirinioetako Bidea ekimenarekin, Euskal Herriaren autodeterminazioa...

2022ko uztailaren 2an, katalan eta euskal herritarrok 300 gailurretik gora argiztatuko ditugu Pirinio osoan zehar.

Euskal presoen eskubideen alde mobilizatu gara Iruñean, Donostian eta Bilbon

Presoak etxean eta bizirik nahi ditugula eta espetxe-politikan aldaketak aldarrikatu ditugu.