Etiquetak Papergintza
Etiketak: papergintza
Oso ontzat jo dugu Solidus San Andresen lortutako hitzarmena, baina ELAk...
Bederatzi hilabetez negoziatzen aritu ondoren, eta bere interes korporatiboei lehentasuna emanez ELA sindikatuak paraturiko oztopoak gorabehera, Solidus San Andres-eko Enpresa Batzorde osoak heldu diren urteetarako hitzarmen kolektibo berri bat sinatu du gaur. Hitzarmen horretan, bertzeak bertze, KPIaren igoerari lotutako soldata-igoera gehitu da. LAB sindikatua pozik dago lorturiko hitzarmen on horrekin, baina deitoratzen ditu jarritako trabak eta sortutako liskarrak.
Gipuzkoako papergintzako hitzarmena sinatu dugu, langileek defendatutako aldarri nagusiak lortuta #LortuDugu
Hitzarmen honetan guretzat aldarrikapen nagusia zena lortu dugu: errelebo kontratua. Era berean, lorpen garrantzitsuenen artean daude soldata igoerak KPI-aren gainetik langileen erosmen ahalmena bermatzeko, ultraktibitatea eta berdintasunean eta baimenetan aurrerapausoak.
Aurreakordioa sinatu dugu Gipuzkoako Papergintzan #LortuDugu
Hitzarmenean negoziaketak hasi eta 7 hilabetera sinatu da aurreakordioa; langileentzat onura handiak ekarriko ditu.
Langileentzako onuragarria den proposamen baten aurrean gaude Gipuzkoako papergintzan
Gaur, uztailaren 11n, Gipuzkoako papergintzako hitzarmenaren negoziazio-mahaiaren bileran aurrerapauso handiak ikusi ditugu. Sektorean 1.000 langile inguru daude lanean eta hauen lan baldintzak hobetuko dituen hitzarmena berritzeko negoziaketetan gaude urte hasieratik. 7 hilabete geroago, LABentzat langileentzako onuragarria den proposamen baten aurrean gaudela uste dugu.
Gipuzkoako papergintzan soldatak igo beharko ditu Adegik #LortuDugu
sektoreko langileek %1,25eko soldata igoera edukitzeko eskubidea dutela, bere egin baititu aurkeztu genituen argudioak.
Gipuzkoako papergintza sektoreko epaiketa irabazi dugu #LortuDugu
Donostiako Sozialeko 1. Epaitegiak arrazoia eman digu Gipuzkoako Papergintzako Sektore Hitzarmenaren soldata igoeraren auzian.
Hitzarmenean akordioa lortu eta gero, Aldi Baterako EEEa aurkeztu du enpresak...
Voith-ek Aldi Baterako EEE bat mahai gainean jarri du, 76 langileri eragiten diena eta apiriletik abendura arte luzatuko duena eskarien jatsiera bat dela...
Sei greba egunetako lehena, bihar, Tolosako Voith Paper-en
Bihar, martxoaren 4an, iragarritako sei greba egunetako lehena egingo dute Tolosako Voith Paper-en. Mobilizazioa egingo dute 07:00etatik 10:00etara enpresa atarian, Tolosako Apatta poligono...
Gipuzkoako papergintzako hitzarmena sinatu dugu
Gaur, uztailaren 17an, Gipuzkoako papergintzako langileen esana betez, hitzarmena sinatu dugu. Azkenik, CCOO-k ere hitzarmena sinatu du baina ELAk, berriz,...