2026-09-18
HomeEkintza SindikalaGipuzkoako papergintzan soldatak igo beharko ditu Adegik #LortuDugu

Gipuzkoako papergintzan soldatak igo beharko ditu Adegik #LortuDugu

Gaurkoan jakin ahal izan dugunez, Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusiak ebatzi du berresten duela Donostiako Sozialeko 1. Epaitegian irabazi genuen epaiketa: Gipuzkoako Papergintzako Sektore Hitzarmenean, 2021 urterako hitzartu zen soldata igoera aplikatzerakoan, Adegi patronalak, KPI negatiboa zenez, ez zuen %1,25ko soldata igoera aplikatu nahi izan: KPIa -%0,5koa izan zela argudiatuta %0,75eko igoera aplikatu nahi zuen. Gipuzkoako Papergintza sektorean adostu zena, KPIaren igoeraz gain, %1,25ko soldata igoera izan zen. 

Hitzarmenean ordezkaritza dugun sindikatuetako bik, LABek eta CCOOk, epaitegira jo genuen Adegiren erabakiarekin ados ez geundelako. Orain berretsi den epaiak argi uzten du papergintzako langileek %1,25eko soldata igoera edukitzeko eskubidea dutela, bere egin baititu aurkeztu genituen argudioak. 

Oinarrizko produktuetan gertatzen ari den garestitze izugarriak ezinbesteko egiten du ekintza sindikalean, negoziazio kolektiboan nahiz epaitegietan aberastasunaren banaketaren alde egitea eta langileen eros ahalmenaren alde borrokatzea.  LABek horretan jardungo du. 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Osasun Departamentuaren aurrekontuaren igoera osasun arreta hobetzeko erabil dadila exijitzen dugu

Nafarroako Gobernuak osasun arloko aurrekontua % 10 handituko duela iragarri du, eta horrek agerian uzten du premia ekonomiko larria dagoela Osasunbideak eta, oro har, osasun sistema publikoak dituzten arazoak konpontzeko. Gero eta handiagoa den eskariari erantzutea, itxaron-zerrendak arintzea eta Oinarrizko Osasun Laguntzaren egoera gero eta kezkagarriagoari aurre egitea, horiexek dira aurrekontuaren igoera hori justifikatuko luketen erronkak. Eta ā€œjustifikatuko luketenā€ diogu; izan ere, gure sindikatuan askotan kritikatu dugu aurrekontua erabili dela sistemari adabakiak jartzeko, behar diren neurriak ezartzera bideratu beharrean.

Lanbide Heziketako ratio eta bikoizketen kudeaketak nabarmen utzi du Gimeno

Hezkuntza departamentuak 2025ean sinatutako Hezkuntza Itunean zein foru dekretuetan ezarritako gehienezko ratioak urratzen ditu. Kasu batzuetan, egiten den jarduera dela eta, ikasleak eta irakasleak arriskuan ere jartzen ditu.

Erandioko ā€˜Los Ochos’ eraikinetako bizilagunek eta LAB sindikatuak manifestazioa deitu dute irailaren 24an eta adierazi dute beren etxeak defendatzeko prest daudela

Alokairuan dauden 120 familia baino gehiago beren etxebizitzetatik kanporatuak izateko arriskuan daude Mosaic putre funtsak erosi dituenetik eta urte luzez haien bizitzak hantxe eraiki...