Etiquetak Lan osasuna idazkaritza
Etiketak: lan osasuna idazkaritza
Langile bat hil da Bermeon bihotzekoak jota, lanean ari zen bitartean
Coviran denda batean gertatu da lan istripu hilgarria; urteko 32. lan heriotza, zehazki. Horietako 11 ez traumatikoak izan dira.
Aldamiotik erorita, berriro ere
Joan zen maiatzaren 30ean Garesen istripu larria izan zuen langilea ostegunean hil zela jakin berri dugu. 31 langile hil dira Euskal Herrian, 6 Nafarroan, 2022an lan istripuz dagoeneko. Horietatik 7 altueretatik erorita.
Mutualiaren eta Osakidetzaren arteko akordioak langileriaren konfidentzialtasunerako eskubidea urratzen du
Euskal gehiengo sindikalak deituta, elkarretaratzea egin dugu Bilbon, Mutualiaren egoitzaren aurrean, akordio horrek patronalaren interesen alde egin eta mediku historialetan izan dezakeen eragina salatzeko.
Langileok ezin ditugu laneko heriotzak normaltzat hartu, ezta hauetara ohitu ere
Mobilizazioa egin dugu Iruñean, CEN patronalaren egoitzaren aurrean, Nafarroan gertatutako azken laneko heriotza salatzeko. Izan ere, apirilaren 12an Iruñeko Arrosadia auzoko obra batean Construcciones Mariezkurrenako 52 urtetako langilea hil zen, paleak jasotzeko makina bat garbitzen ari zela, honen beso mugikorra gainera etorri eta jo eta bertan hil zuen. Urte hasieratik, gutxienez 20 langile hil dira Euskal Herrian eta 2021ean, 68 izan ziren laneko heriotzak, gutxienez.
Norbaitek sinets dezake kasualitatea edo zorte txarraren aurrean gaudenik?
2021. urteko lan istripu hilgarrien txostena aurkeztu genuen asteartean, eta, handik gutxira, beste bi lan heriotzen berri izan genuen; urteko 18 eta 19. lan istripu hilgarria Euskal Herrian, lan munduan bizi dugun errealitatearen isla. Aurretik, joan den astean, arrantzale bat hil zen Santoñako uretan, eta horixe salatu dugu asteazken honetan Hondarribiko Kofradian.
Lan heriotzak eta gaixotasun profesionalak %10 baino gehiago handitu dira 2021ean
LAB, ELA, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRU sindikatuok agerraldia egin dugu Bilbon eta Iruñean, 2021eko Hego Euskal Herriko lan istripuei buruzko txostena aurkezteko. Bada, lan istripuek eta laneko gaixotasunek gora egin dute lurralde guztietan: EAEn %10,2 eta Nafarroan %16,7, 2020an erregistratutako datuekin alderatuta.
Urte hasieratik 17 langile hil dira Euskal Herrian, horietatik 3 istripu...
Zamudion dagoen Ingemat enpresako langile bat hil da heriotz ez traumatiko batean, Santoñan bihotzekoak jota hildako arrantzalearen lan heriotzaren egun berean. Frogatuta dago lan-baldintzak, presioak eta estresa funtsezko faktoreak direla istripu kardiobaskularretan, eta horiek bihurtu direla lan-istripuen kausa nagusia.
Enpresetan prebentzioa benetan betetzen dela bermatzeko eskatu diogu Nafarroako Gobernuari
Enpresaburuek prebentzio arloan egiten duten jardunbide txarra eta borondaterik eza salatu dugu.
Hondarribiko ontzi bateko arrantzale bat zendu da Santoñan, bihotzekoak jota
Beste lan heriotz baten berri izan dugu, urteko 16. lan istripu hilgarria; 51 urteko arrantzale bat hil egin da, kasu honetan.