Etiquetak Lan osasuna idazkaritza

Etiketak: lan osasuna idazkaritza

Euskal Herrian lan osasunean atzera egiten ari garela salatu dugu

“Lan osasun eskubidea egunero urratzen da, argazkia gordina da”, adierazi du Garbiñe Aranburu koordinatzaile orokorrak sindikatuak 2022ko lan istripuei buruz osatu duen txostena aurkezteko asmoz gaur goizean egindako agerraldian. Iaz 69 pertsona hil ziren lanean Euskal Herrian, eta laneko gaixotasunen ondoriozko heriotzak 276 inguru izan direla kalkulatu dute.

Lan ikuskaritzak Hermanos Echevarria Idoeta, S.A. enpresa prebentzio-neurrien faltagatik zigortzea #LortuDugu

Lan ikuskaritzak bi zigor larri eta prestazioen % 30eko errekargua jarri dizkio Berriatuan kokatuta dagoen Hermanos Echevarria Idoeta, S.A. kontserba-enpresari, prebentzio neurririk ezagatik eta bertako langile batek izan zuen istripuagatik. Joan den 2022ko maiatzean, kontserba-enpresako langile batek istripua izan zuen karga-jasogailu batekin, eta ondorioz, lesio handiak izan zituen eta oraindik sendatzen ari da.

“In itinere” istripuak ere saihesten ahal dira

2023 urte honek utzi du gaurgero Euskal Herrian istripuz gertaturiko bigarren lan-heriotza —Nafarroa Garaiko lehena—. 58 urteko A.A. langilea, Irurtzunen bizi zena, gaur goizean hil da Iruñerriko Mankomunitateko (SCPSA) bere lanpostura joatean. Ezer baino lehen, LAB sindikatutik gure dolua eta elkartasuna erakutsi nahi diegu hildakoaren senide, adiskide eta lankideei.

Dagoeneko 69 langile hil dira lan istripuz Euskal Herrian aurten, 2021eko...

Joan den abenduaren 7an, 56 urteko langile bat hil zen Arabako Iruraiz Gauna udalerriko Arrieta auzoan, txalet batean eraikuntza-lanak egiten ari zela, lan istripu ez-traumatikoan.

Euskal Herrian 2022an hildako 68. langilea zendu da Berriobeitin, eta iazko...

Berriobeitiko (Nafarroa) Saint Gobain Abrasivos enpresan 56 urteko langile bat hil da gaur; bere lanpostura sartzera zihoala ondoezik sentitu eta bertan hil da.

Eibarko epaitegiak berretsi du AUTLAN EMDk langileak gaixotu dituela #LortuDugu

Hori da LABek urteetan salatu duena, eta urriaren 14ko epaiak arrazoia eman digu honekin.

Garraiolari baten istripua eta heriotza salatzeko mobilizatu gara Gasteizen

Gehiengo sindikalarekin batera elkarretaratzea egin dugu gaur garraiolari baten lan-istripua salatzeko. Joan den astean, garraiolari bat hil zen arrazoi ez traumatikoengatik, Araian (Araba). "Lan-istripu gehiagorik ez, prekaritateak hil egiten du" leloarekin, kontzentrazioa egin dugu Gasteiz erdigunean, Posta kaleko 9. zenbakian, Arabako enpresen SEA elkartearen egoitzatik hurbil, garraiolariaren heriotza salatzeko. Aurten, gutxienez 62 dira Euskal Herrian hildako langileak, eta horietatik 9, garraiolariak.

Langile bat hil da karretilaz harrapatuta Olaztin, urteko 55. lan heriotza

Eguerdian Olaztiko Camentos Portland Valderribas enpresan langile bat hil da lan istripu batean. 55 urteko langilea zamak eramateko karretila baten harrapatu du momentuz ezagutzen ez diren baldintzetan. 2022ko 55. hildakoa Euskal Herrian eta Nafarroako 12.a, odol isuriak ez du etenik.

Larrialdi egoeran gaude: 52 lan-heriotza urte hasieratik, 5 abuztuan

Laneko heriotzek ez dute etenik. Euskal Herrian, gutxienez 52 langile hil dira urte hasieratik eta horietatik 5 abuztuan. 5 egunik behin langile bat hil da. Abuztuaren 22an hil zen azkena, eta gaur salatu dugu heriotza hau Donostian, Construcciones Amenabarren egoitzaren aurrean, enpresa honek Markinan duen harrobi batean izan baitzen hil baitzen langilea.