Etiquetak Gestamp
Etiketak: Gestamp
Borroka da eskubideak lortzeko bidea
Gestamp Taldeko GTS EREaren epaia ezagutu dugu. Epai horretan, berretsi da LABetik hasieratik esan duguna: ez zegoela arrazoirik enpresa ixteko eta langileak kaleratzeko. Horregatik egon ziren langileak borrokan eta greban bi hilabete luzez. EREaren negoziazioa akordiorik gabe amaitu zen, inork ez zuen adostu EREa. Langileek greban eta borrokan jarraitu zuten, eta borrokaren ondorioz, beranduago, Gestampek proposamen bat egin behar izan zien langileei epaitegietara ez jotzearen truke.
Matriceria Deusto eta GTSk kaleratzeak egingo dituztela jakinarazi dute
Gure elkartasuna adierazi nahi diegu multinazional gupidagabe honek kaleratuko dituen eta borroka eredugarria egin duten langileei. Ahal zuten guztia egin dute, eta ez dute instituzioen babesik jaso. LABentzat lotsagarria da Gestampek hartu duen erabakia eta salatu nahi dugu Eusko Jaurlaritzak izan duen jarrera prozesu honetan.
“Gestamp-ek kaleratu egin nahi gaitu eta, gainera, negoziatzea ere eragozten digu”
Gaurko zegoen aurreikusita negoziazio mahaiko laugarren bilera, Bilboko Barcelo-Nervion hotelean. Matriceria Deustoko delegatuak eta LAB eta ELA sindikatuetako aholkulariek osatutako parte soziala bilerara sartzera joan denean, Ertzaintza bertaratutako kide guztiak identifikatzen hasi da.
Matriceria Deusto eta GTS enpresetako langileek greba mugagabea egingo dute, enpleguaren...
GESTAMP taldeak Matriceria Deusto eta GTS enpresak itxi eta 230 langile kaleratzeko asmoa adierazi zuen asteartean. Bada, egoera honen aurrean, bi enpresa-batzordeetako ordezkariek greba mugagabea iragarri dute urriaren 9tik aurrera. Hala jakinarazi dute Bilbon egindako agerraldian.
Ez dugu Gestamp taldean lanpostu suntsiketarik onartuko
Gaur, irailak 29, Gestamp-eko arduradunek taldeko enpresa bi itxi nahi dituztela jakinarazi digute; Zamudioko Matricerias Deusto eta GTS, hain zuzen. Mehatxu honek 230 langile zuzeni eragingo lieke.
Grebari ekin diote Gestamp-GTH-n hitzarmen duinaren alde
Zamudioko Parke Teknologikoan kokatuta dagoen Gestamp-GTHko langileek 15 egunetako greba hasi dute gaur, hitzarmen duinaren alde. Jarraipena oso zabal izan...
Erabateko jarraipena izan dute Gestamp taldeko GTHko lanuzteek, euren lehen egunean
Derioko Parke Teknologikoan dagoen Gestamp taldeko GTH – Gestamp Tool Hardening enpresako langileek, bi ordutako lanuztea egin dute gaur, 12:00etatik...
Lau urtez borrokaturiko hitzarmen kolektiboa sinatu dute Gestamp enpresako langileek...
Akordioak hitzarmenaren ultraktibitatea jasotzen du eta, aldi berean, hitzarmena bera babesten da (gerta ez dadin hitzartutakoa ez aplikatzea), alde batetik, ez aplikatzea komitearekin adostu...