2026-05-03
HomeEkintza Sindikala"Gestamp-ek kaleratu egin nahi gaitu eta, gainera, negoziatzea ere eragozten digu"

“Gestamp-ek kaleratu egin nahi gaitu eta, gainera, negoziatzea ere eragozten digu”

Matriceria Deusto eta GTSko enpresa-batzordeen oharra:

Gaurko zegoen aurreikusita negoziazio mahaiko laugarren bilera, Bilboko Barcelo-Nervion hotelean. Matriceria Deustoko delegatuak eta LAB eta ELA sindikatuetako aholkulariek osatutako parte soziala bilerara sartzera joan denean, Ertzaintza bertaratutako kide guztiak identifikatzen hasi da.

Inolako azalpenik eman gabe eta enpresak emandako izen-zerrenda bat baliatuz, mahai negoziatzaileko akta pribatu batean oinarritua, GESTAMPek hotelera gonbidatu dituen Ertzaintzak, eragotzi egin die sartzea zerrendan agertzen ez ziren parte sozialeko kideei, hauek ordezkariak edo sindikatuen aholkulariak zirelarik. Honek enpresa-batzordea babesgabetasun egoera batean utzi du, negoziatzeko beharrezkoa den berdintasun egoerarik gabe.

Bilera egin behar zen Hotelera sartu ahal izan direnek adierazi dute enpresa fede txarrez ari dela negoziazioan eta ezinezkoa dela kontsulten aldian zehar bilera bat egitea alde sozialeko kide guztiek parte hartu ezin dutela kontuan izanda.

Bilera normaltasunez egitea ezinezkoa zenez, alde soziala hoteletik atera da azkenean kide guztiak sartu ahal zitezen ahalegintzeko. Momentu horretan bereari eutsi dio Ertaintzak eta alde sozialeko kide guztiak ezin zitezkeela sartu berretsi du, inolako azalpenik eman gabe. Momentu horretan, ordezkaritza sindikala eta ondoren Hotelaren aurrean kontzentrazioan zegoen gainontzeko langileak kolpatzen hasi da.

Egoera honen aurrean, agerian geratzen da ezin izan dela bilera egin enpresak hartutako eta Ertzaintzak betetako erabakien ondorioz. Mugimendu hauekin, Ertzaintzak eta Gestamp-ek langileen jarduera sindikala egitea eragotzi dute.

Honi lotuta, esan beharra dago sortu den egoerak ez diola ahalbidetzen parte sozialari baldintza normaletan egotea Matriceria Deusto eta GTS enpresetako bilerak egiteko. Ulertzen dugu gertatutakoa larria dela eta asktasun sindikalaren, negoziaziorako eskubidearen eta euren lanpostuak defendatzeko eskubidearen kontrako erasoa direla.

Orain inoiz baino gehiago, Gestamp zein Eusko Jaurlaritzari exijitzen diogu 230 langile kalean utzi nahi dituzten EEEak bertan behera uztea.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

00:02:45

[ARGAZKI GALERIA]: Birbanaketa politikak eta langileen aldeko neurriak aldarrikatu ditugu Euskal Herri osoan egindako 26 manifestaziotan

Eskualdez eskualde mobilizatu da sindikatua Maiatzaren Lehenean, etxebizitza eskubidearen, kalitatezko zerbitzu publikoen eta soldata nahiz pentsio duinen aldarrikapenak ardatz hartuta.
00:13:27

Garbiñe Aranburu: “Inor atzean ez uztea da faxismoaren eta oldarraldi atzerakoiaren aurrean eman dezakegun erantzunik hoberena”

Langileok eragin da aurtengo leloa. Eragiten ari gara. Gaur berriro Euskal Herri osoan kalean gara, eskualdez eskualde. Aipamen berezia Ipar Euskal Herriko gure kideei. Urteetako lan nekaezinak emaitzak eman ditu, eta intersindikaleko sindikatuekin batera Baionan eta Maulen ere mobilizatu gara.

LABek sinatu du Nafarroako zahar egoitzetako lehen aurreakordioa, sei urteko borroka sindikalaren ostean

LAB sindikatuak Nafarroako zahar egoitzetako hitzarmen kolektiboaren lehen aurreakordioa sinatu du, sei urteko mobilizazio eta antolakuntza sindikala eta gero. Hitzarmenak hobekuntza nabarmenak izango ditu...