2026-10-09
HomeEkintza SindikalaEz da aukera bat Enplegu Publikoaren Legearen moldaketaren eztabaidan orain arte bezala...

Ez da aukera bat Enplegu Publikoaren Legearen moldaketaren eztabaidan orain arte bezala jarraitzea

Euskararen normalizazioan aurrera egiteko aste erabakigarri honetan, EAJri exijitzen diogu negoziazioari bide emateko eta euskal gehiengo sindikalaren aldarrikapenak lege moldaketan txertatzeko.

Eusko Legebiltzarrean eztabaidagai dagoen Enplegu Publikoaren Legea aste erabakigarrian sartu da. Ostegunean erabakiko dute alderdiek lege moldaketei bide emango dieten edo ez.

Garrantzia handiko inflexio puntu baten aurrean gaude, eta lege moldaketarik ez onartzea ez da aukera bat guretzat, inola ere ez. Izan ere, ezin dugu ahaztu azken asteotan euskararen normalizazioan atzerapausoak eragiten ari diren erabakiak hartzen hasiak direla tokiko administrazioak. Era berean, aurkako epai berriak ezagutzen jarraitzen dugu; Eibarreko Udaleko edo Kabiako lanpostuetan hizkuntza eskakizunak murriztu dituztenak, esaterako.

Oldarraldia sustatu duten CCOOk, UGTk eta PSEk ez dute nahi legea aldatzerik, ez bada okerrera. Nahikoa dute egungo legeak indarrean jarraitzearekin eta epaitegiek ezarri duten ikuspegi murriztailearekin.

Parlamentuko eztabaidaren aurrean, beraz, LABek EAJri exijitzen dio negoziazioari bide emateko eta bere lege proposamenean onartzeko sarbidean lanpostu publiko guztietan derrigorrezkoa izango dela euskararen eskakizuna, hori gaztelaniaren pare jarrita, hizkuntza eskakizunen salbuespenak administrazio bakoitzaren hizkuntza plangintzari lotuz eta salbuetsitakoak ere era progresiboan euskalduntzeko bidea eginez.

Era berean, Enplegu Publikoaren Lege moldaketak erabakiko duenaz gaindi, ezinbestekoa da bertako negoziazio kolektiboko markoak babestea eta lan hitzarmenetan euskararen normalizazioan eta lanpostuen hizkuntza eskakizunetan erabaki, adostasun eta akordioak egikaritzea, izan Jaurlaritzaren zein diputazioen menpeko edozein lan hitzarmenetan zein tokiko erakundeen negoziazio markoetan, Udalhitzen barne.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Eskatzen dugu Avanza autobusetako gidariek zerbitzu bereziak egiteagatik dagokien ordaina jaso dezatela

Sindikatuari, noski, oso ondo iruditzen zaio garraio-zerbitzua hobetu nahi izatea eta herritarren eta bidaiarien joan-etorriak erraztea. Gidariak eurak dira zerbitzuak behar bezala funtzionatu dezan eta eta erabiltzaileen beharrei erantzun diezaien nahi duten lehenak. Hala ere, uste dute ez dela bidezkoa neurri berri bakoitza beti jende berberaren ahalegina baliatuz ezartzea.

Intersindikalak salatu du Correosen langile falta dagoela eta azaroaren 29ko hauteskunde deialdiaren aurrean langileen profesionaltasuna zalantzan jartzen dela

Intersindikala osatzen dugun erakunde sindikalok (LAB, CIG, ESK, Intersindikal Canaria, ELA eta CNT) oso kezkatuta gaude datorren azaroaren 29rako deitutako hauteskundeen eta Correosek gaur egun pairatzen duen langile faltaren egoeraren aurrean.

LABek eta ELAk bilera eskatu diogu Maria Txibiteri, Nafarroan 1.500 euroko gutxieneko soldata propioaren alde posizionatu eta ekimen politikoa abian jartzeko

CEN patronalak CCOO eta UGTrekin akordio interprofesionala negoziatzeari uko egin ondoren, eta Parlamentuak lege-proposamena hartu ez ondoren, Nafarroako Gobernuari bide politikoa berreskuratzea eskatuko diogu...