Etiquetak Eskubide sozialak
Etiketak: eskubide sozialak
Ostalaritzan guztiontzako lan eskubideak berma daitezela exijitu dugu
Ostalaritza sektorerik prekarizatuenetako bat da, eta ezkutuko ekonomia nahiz aldi baterako enplegua proportzio handian azaltzen dira. Gastronomiagatik eta ostalaritzagatik goratutako postaleko Donostia horren atzean, esplotazio-eredu hori beren gorputzekin eusten duten langileen lan-baldintza lazgarriak daude. Arrazakeria, klasismoa, esplotazioa eta gehiegikeriak daude gero eta bortitzagoa eta baztertzaileagoa den txanpon horren beste aldean. Aski da gehiegikerien nahiz denetariko xantaia eta promesa faltsuen bidez aberasten den patronal espekulatzailearekin.
Eskubideak eta aukerak eskatu ditugu langile migratu guztientzako
Eraikuntzako bi enpresaburu atxilotu dituzte Donostian, lan-esplotaziorako xedez egindako giza salerosketaren delituak eta langile migratzaileen eskubideen aurkako delituak egotzita.
Enplegu prekarioa ari da sortzen, eta Madrilgo lan erreformak ez die...
Enplegua errekuperatzen ari da, horixe da gaurko prentsan titular gehienetan irakurtzen ari garena. Izan ere, Hego Euskal Herrian azaroan baino 2.610 langabetu gutxiago zeuden abendu bukaeran, eta gainera, gazteak eta emakumeak dira enplegua lortu duten gehienak, zerbitzuen sektorean batik bat. Hala ere, titular horrek irakurketa desberdinak dauzka, oraindik 146.871 pertsona baitaude enplegu bat topatu nahian eta ezinean, eta horietatik bi herenek ez du inolako prestaziorik jasotzen.
Argindarraren prezioaren igoera salatu dugu, eta egunotako mobilizazioetan parte hartzeko deia...
Ekintza baten bitartez, Donostiako Antigua auzoan Iberdrolak duen bezeroen arretarako bulego bat okupatu eta bertako argindarra herritarren esku jarri dugu. Oligopolio elektrikoak langileon pobretze energetikoan duen erantzukizuna salatu dugu.
Etxebizitza eskubidearen defentsan herri harresia antolatu eta mobilizazioetan parte hartzera dei...
Larunbatean, hilaren 22an, Donostian egingo den manifestazioan parte hartzera dei egiten dugu.
Donostiako Eusko Jaurlaritzaren pisuan izandako heriotza gizarte zerbitzu urrien eta arrazakeria...
LAB sindikatutik, Donostiako Eusko Jaurlaritzaren pisuan izandako heriotza gizarte zerbitzu urrien eta arrazakeria instituzionalaren ondorio dela salatu eta bertako langileei eta bazterketa sozialaren aurka egiten duten funtsezko lanari gure aitortza eta babes osoa adierazi nahi diegu.
Nafarroako gazte langileak miseriaren atarian jarri dituen prekaritatea salatu dugu, Ernairekin...
LAB sindikatuko eta Ernai gazte antolakundeko hainbat kidek kartel handiak jarri dituzte gaur IruƱerriko garraio publikoaren zenbait geltokitan Nafarroako gazte langileek pairatzen duten prekaritatea...
Arrazakeria globalaren aurka, ekintza sindikala
Martxoaren 21a Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurkako Nazioarteko Eguna da. Bada, egun horren harira, LABek Euskal Herri anitz baten aldeko apustua egiten duela berretsi nahi du, eskubide osoko subjektu eta subjektu langiletzat aitortuko gaituena, lan eta bizi baldintza berdinekin.
EAEko aurrekontuek herritarren lehentasunekin ez dutela bat egiten salatu dugu Gasteizko...
EAEko 2021eko aurrekontuak onartzeko saioaren eguna da Gasteizko Parlamentuan. Honen aurrean, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartako eragileok mobilizazioa egin dugu kanpokaldean, "Ondasuna banatu, eskubideak bermatu, zerbitzu publikoak garatu" lemarekin. Hain zuzen ere, Legebiltzarraren eraikina inguratu eta ekitaldia egin dugu bertan, eta LABeko idazkari nagusi GarbiƱe Aranburuk hartu du hitza. Langile borrokak puri-purian dauden honetan, herritarren gehiengoaren egoera gero eta kaxkarragoa denean, langileen eta jendartearen aldarrikapenek aurrekontuetan ez dutela islarik salatu du: "Aurrekontu hauek langileak eta herritarrak mespretxatzen dituzte".