Etiquetak EkintzaSozialaKomunitatea

Etiketak: ekintzaSozialaKomunitatea

Langile guztiei etxebizitza eskuragarri eta duina bermatzeko aldarrikatu du Abiatuk, Ekintza...

Ekimena egin dugu Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen ordezkaritzaren eta Gasteizko Udalaren aurrean, negozioa babesten duen egungo etxebizitza politika salatu eta langileoi etxebizitza eskuragarri eta duina bermatu behar zaigula aldarrikatzeko. Arrasaten ere mobilizatu gara, "etxebizitza duina langile guztientzat" leloarekin.

Arrazakeriaren aurkako sindikalismorantz abiatu gara!

Zor historiko bat dugu. Garrantzi handiko apustu estrategikoa da, sindikatu gisa arrazakeriaren aurkako betaurrekoak janzteko, atzerritartasuna eta migrazioa lantzeko eta langile guztientzat tresna izateko, sindikatuaren maila eta dimentsio guztiak eraldatzeko asmoarekin.

Bizi baldintzen borroka erdigunean jarriko du Abiatu-k, Ekintza Sozialeko Komunitate berriak

Jauzi berri bat egin du sindikatuak. Ekintza Sozialeko Komunitatea aurkeztu dugu, Bilboko Bidebarrieta Kulturgunean; Abiatu izeneko egitura berria, alegia. Hain zuzen ere, enpleguaren eremua zabaldu eta, lan baldintzez gain, bizi baldintzen inguruan borrokak sustatu nahi ditugu egitura honekin, egun piztuta dauden borroketan parte hartu eta ekarpena egiteaz gain, aliantzak indartzeko helburuarekin.

[IRITZIA] “Sindikalismo borrokalariaren taupada berri bat”

LABeko Ekintza Sozialeko kide Endika Perezek, Iratxe Delgadok eta Josefina Roco 'Txefi'-k larunbatean Bilbon aurkeztuko dugun Ekintza Sozialeko Komunitatearen izaerari buruz idatzi dute.

“Lantokietatik kanpo sindikatuak sustatu nahi dituen borroketan parte hartzeko modua da...

Abenduaren 11n Bilbon, Bidebarrieta Kulturgunean, Ekintza Sozialeko Komunitatearen aurkezpen ekitaldia egingo dugu. Inposatzen diguten ereduari bulkada eraldatzailea ematera goaz, eta herritar guztiei dei egiten diegu aurkezpenera hurbil daitezen. Ekintza Sozialeko kide Endika Perezekin eta Alaitz Ajuriagerrarekin hitz egin dugu, Komunitate berriari buruzko xehetasunak ezagutzeko.

Herri batzarrak antolatu ditugu herrialdeka ekintza sozialeko komunitatearen sorreran eta saretzean...

Hitzordu guztiak LABen egoitzetan izango dira, 18:00etan: Gasteizen, urriaren 20an; Iruñean, urriaren 21ean; eta Donostian eta Bilbon, urriaren 27an.

Irun eta Hendaia artean hainbat migratzailerentzako pasabide segurua bermatu dugu, sortu...

Ekintza Sozialeko Komunitatea errealitate bat da jada. Bada, bere jaiotzaren lehen orduetatik erakutsi dugu zein den komunitate berriaren izaera: ekintzailea da. Zentzu honetan, ekintzak egin ditugu Irun eta Hendaia artean, Atarrabian, Basaurin eta Gasteizen.

Eraldaketarako lan eta borroka tresna izango da Ekintza Sozialeko Komunitatea

LAB sindikatuko Ekintza Sozialeko Komunitatea elkarrekin eratzeko eta saretzeko topaketak egin ditugu, bizitzaren prekarizazioari aurre egin eta eredu sozio-ekonomikoaren errotiko eraldaketa sustatzeko lan eta borroka tresna berria abian jartzeko.

Ekainaren 10 eta 12an egingo ditugu Ekintza Sozialeko Komunitatea elkarrekin eratzeko...

Ekainaren 10ean, Gasteizen egingo ditugu topaketak, eta, ekainaren 12an, Atarrabian, Basaurin eta Irunen. Izena eman behar da aldez aurretik, bertan parte hartzeko.