Etiquetak Ardogintza
Etiketak: ardogintza
Arabako ardogintzaren industriako aurreakordioa sinatzea #LortuDugu, hamarkadetan hobetu gabe zeuden alderdiak...
Gaur, otsailak 2, oniritzia eman dio LABek Arabako Ardogintza Industriako aurrekordioa sinatzeari. Atzoko egunez, sindikatuaren asanbladak baiezkoa eman zion aho batez. Akordio honekin jarraipena eman zaio iaz sinatutako hitzarmenari, % 4ko igoerak eta atzerapenak jasotzen baitzituen, KPIa -%0,5 izan zenean.
Arabako Batzar Nagusietara eraman dugu ardogintza sektorearen aldarria
Bi arrazoirengatik joan gara Batzar Nagusietara: batetik, negoziazioetan parte hartzen duen pertsonen aldetik lehen eskuko informazioa emateko, eta, bestetik, negoziazioetan inplikatzeko eskatzeko.
Arabako ardogintzan mobilizazioa beharrezkoa izango da eduki duinak lortu nahi baditugu
Upategiei eta SEAri dei egiten diegu edukiak mahai gainera ekar ditzaten, denbora galtzeari utziaz, oso argiak baitira akordioaren nondik norakoak.
Hitzarmen duin bat aldarrikatu dugu Arabako ardogintza sektorerako
Urriaren 28ko bilerak negoziazioa berriro bideratzen ez badu, adostutako mobilizazioen intentsitatea handitzeko aukera aztertuko dugu. Pilota upategien eta SEA patronalaren teilatuan dago.
Modu positiboan baloratzen dugu 2021erako Arabako ardogintza hitzarmeneko aurreakordioa
LABen modu positiboan baloratzen dugu aurreakordio are gehiago egungo baldintzak kontuan hartzen baditugu, hau da, COVID-19aren pandemia, erabat baldintzatu baitu negoziazio prozesua, bi urte baino gehiagoz luzatu dena 20 bilera baino gehiagorekin. Hobekuntzak lortu dira esparru sozial zein ekonomikoan. Ordaindutako baimenei dagokienez, gurasoak mediku-kontsultara laguntzea, seme-alaben heriotzaren aurrean 5 egun (aurretik 3), azterketetara joateko, etab.
Hitzarmen duin bat eskatu dugu Arabako ardogintzarako
Arabako ardogintzako sindikatuok elkarretaratzea egin dugu Gasteizen, hitzarmen duina eskatzeko, Arabako Batzar Nagusietan aurreikusitako agerraldiaren harira. Batzar Nagusien aurrean mobilizatu gara, hain zuzen ere.
Hitzarmen duina eskatu dugu Arabako Ardogintza sektorerako
LAB, UGT, CCOO eta ELA sindikatuok elkarretaratzea egin dugu Gasteizko Probintzia plazan, Arabako ardogintzako hitzarmen duinaren alde.
Arabako ardogintza sektorean benetako negoziazioa eta bidezko hitzarmen duina eskatzeko mobilizatu...
Arabako Ardogintza sektoreko hitzarmenak sinatu gabe jarraitzen du, 22 hilabeteko negoziazioen ostean. Gaur, langileen lan baldintza duinen defentsan mobilizatu gara. Kotxe-karabana egin dugu Bastidatik hasi, eta Eskuernaga, Samaniego, Biasteri, Zieko, Lapuebla de Labarkatik pasatu eta Oionen bukatuz.
Jarrera aldaketa eskatzen diogu ardogintzako patronalari
Arabako ardogintza sektoreko negoziazio-mahaiko kide garen LAB, UGT eta CCOOek, patronalak mahaian duen jarrera salatu nahi dugu. 2018ko abenduan hasi ziren...