2026-11-03
HomeMurrizketakSindikatu eta eragileek zerbitzu publikoaren defentsa egin dute Sarrikon

Sindikatu eta eragileek zerbitzu publikoaren defentsa egin dute Sarrikon

Gastu publikoaren murrizketa defendatzen duen Estatu Batuetako Carmen Reinhart ekonomista Sarrikon izan da gaur mahai-inguru batean. Carmen Reinhart FMIko aholkulari ohia da, baita Growth in a Time of Debth (Zorraldian Hazkundea) liburu polemikoaren egilekidea. Politika hauen defendatzaileak salatzeko, sindikatu eta eragile sozialak biltzen dituen GUNE plataformak "FMI KANPORA, ZERBITZU PUBLIKOEN ALDE, MURRIZKETARIK EZ" lelopean elkarretaratu da.

Carmen Reinhart NDFko aholkulari ohia da, baita Growth in a Time of Debth (Zorraldian Hazkundea) liburu polemikoaren egilekidea. Liburu hau Biblia bezalakoa da NDF eta beste erakundeek gobernuei inposatzen dizkieten zorroztasun politikak eta murrizketak zuritzeko, zorraren krisialditik ateratzeko eta hazkundea sortzeko bide hoberena dela argudiatuz.

Argudio hauek publikoki deseuztatu egin dituzte ekonomilari askok, Reinhart-ek datuak erabiltzeko modu iruzurtiagatik; Troikak, berriz, gobernuak eta iritzi publikoa presionatzeko erabili dituzte, gastu publikoaren murrizketa etengabeko eta itzeletan oinarritutako zorroztasun politikak aurrera eramateko asmoz. Horrela zerbitzu publikoen suntsitzea eta pribatizazioa sustatzen dute.
  

LAB sarean
{module[111]}

       

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Etxebizitzarako eskubidea bermatu dadin, hiru eraldaketa eta sei ekintza lerro proposatu ditugu

Etxebizitza langileen eta herritarren beharren arabera antolatzeko, parke publikoa ardatz duen planifikazioa egin behar da; etxebizitza politiketan eman beharreko eraldaketak kapitalaren irabazi espekulatiboen bidez ordaindu behar dira; eta, jarduera espekulatiboak debekatuz, negoziorako erabiltzen diren etxebizitzak berreskuratu behar dira.

Mallabiko Enerpac enpresaren itxiera salatzen dugu

Errekorreko etekinak dituen multinazional batek 43 pertsona kalean utzi nahi ditu lehenago Larzep izena zuen lantegian.

Osakidetzako langileek irmoki erantzun diote greba deialdiari, eta kaleak bete dituzte lehenengo greba egunean

Eguerdiko manifestazioek milaka pertsona bildu dituzte, osasun zerbitzuko kategoria guztietako beharginak eta osasungintza publikoa babesteko herri plataformetako kideak eta herritarrak barne.