2024-07-27
HomeUncategorizedSektore publikoa indartzeko mesedetan eta lanpostuak egonkortzeko baliatu nahi ditugu Europako epaiak

Sektore publikoa indartzeko mesedetan eta lanpostuak egonkortzeko baliatu nahi ditugu Europako epaiak

LAB sindikatuak prentsaurrekoa egingo du berriki publikatu diren Europako sententziek sektore publikoan izango duten eraginaren berri emateko agerraldia eskaini dugu. Behin-behineko langileek jaso behar dituzten kalte ordainetatik harago, prekarietatean eta iruzurrean eraikita egon den kontratazio sistemaren porrota irudikatzen dute sententzia hauek ere, sindikatuaren ustez. Sententziek argi uzten dute zerbitzu publiko batek ezin dituela bere oinarrizko eginkizunak behin-behineko langileekin bete. LABen iritziz, plantilak finkatzeko garaia iritsi da; egiturazkoak diren lanpostu guztiak aitortu eta sektore publikoan ematen den prekarietate egoerekin amaitu behar da. Sindikatuak bere proposamenak jakinaraziko ditu.

Irailean zehar publikatutako Europako sententziek eragin handia izango dute esparru publikoan. Behin-behinekotasunean oinarritzen den iruzurrean eraikitako sistema kolokan jartzen dute langile interino zein behin-behinekoei kalte ordainak onartzen dizkien sententziak. Ukaezina da erabaki honek administrazio ezberdinetan eragina izango duela, astero ehunaka langileek ikusten baitute beraien lan harremana etenda, gaur egun arte, inongo kalte ordainik jaso gabe.

Europako sententziek beraz, banakako eskubide berriak sortu dituzte behin-behineko langile publikoentzat. Sententzia hauek izaera laborala duten langileeek, finkoek jasotzen duten kalte ordain berdina jasotzeko eskubidea argia jasotzen dute eta funtzionarioei erreklamazioak egiteko aukera irekitzen die. Egoera honetan dauden langileak erreklamazioa egin beharko luketela pentsatzen du LABek eta horrela sustatuko dugu.

Sententzia sorta hauen eragina hala ere ez da soilik kalte ordainaren onarpenera mugatzen. Urteetan iruzurrean eraikitako sistemari kolpe latza ematen zaio. Ezin dira estrukturalak diren lanpostuak behin-behineko langileekin bete. Baieztapen honen harira, eginkizun berdinerako behin eta berriz behin-behineko kontratuak edo kontratu interinoak izaten dituen langileak, lanpostu horretan finkatzeko eskubidea dauka EPEa deitu bitarte. Langile horrek beraz, finko ez mugagabe izaera izango du eta lanpostu horretan gelditzeko eskubidea dauka lanpostua deialdi publikoan ateratzen den arte, edo eta lekualdatze lehiaketa bidez betetzen den arte

Langile hauek norbanako erreklamazio eskubidea izango dute. Ez dira gutxi baina; irakaskuntzan estrukturalak diren 6.000 lanpostu baino gehiago betetzen dira finkatuak ez dauden langileekin. Osakidetzan, esate baterako estrukturalak izan baina finkaturik gabe dauden lanpostuak 15.000 baino gehiago izan daitezke. EAEko administrazioan 2.000 baino gehiago izango lirateke. Adibideekin jarraituko bagenu kopurua beldurgarria dela ohartuko ginateke. Langile bakoitzaren egoeran daukan eragin pertsonalarekin batera, zerbitzu publikoen kalitatean sekulako eragina daukala ukaezina da.

Egintzat eman dezakegu Europako hiru epaiek ondorioak izango dituztela Euskal Herriko administrazioetan. Ezin dugu ahaztu zerbitzu publikoen etaldura sistema iruzurrean dagoela oinarrituta, funtzionarioetan zein laboraletan. Harremana amaitzerakoan kalteordaina eskatu ahal izatea edo EPEra arte estrukturaltzat jotako lanpostuan gelditzea eskatu ahal izatea mugarri berria da funtzio publikoko lan harremanetan.

Milaka langilea ari dira administrazio publikoen ebentualitatearen itsasoan igerian. Urte batean ikastetetxe batean eta hurrengoan beste batean dauden irakasleak, edo Euskal Herriko ospitale desberdinetako kontratuak kateatzen dituzten erizainak. Hauxe da Euskal Herriko administrazioetatik gero eta gehiago zabaltzen den prekarietatea eta zerbitzu publikoen kalitateari ere eragiten dio.

Ezin dugu ahaztu urte hauetan zerbitzu publikoak kudeatzen ibili direnen erantzukizuna. Pertsona hauek beharrezko konplizeak izan dira ebentualitatean oinarritutako iruzurrezko eredu hau ezartzerako orduan. Administrazio publikoa hezurretan uzteko formula perfektua eta zerbitzu publikoak erraztasun handiagoarekin pribatizatzeko. Badakigu epai hauek aukera paregabea ematen dietela administrazioei zerbitzu publikoen aldeko bide propioan aurrera egiteko; epaiak prekarietatea eta lapurretararen amaiera exijitzen du sektore publikoan.

Plantilak finkatzearen garaia heldu dela pentsatzen dugu beraz. Bukatu behar da inon aitortu nahi ez dituzten lanpostuak, etengabe ziurgabetasunean dauden langileen kontura betetzea. Europako sententziak garbi uzten du; zerbitzu publikoa eskaintzen duen administrazio batek ezin du beharrezkoak dituen eginkizunen %25etik gorako lanpostu defizita izan. Euskal Herriko administrazioen kasuan askotan ematen da egoera hau eta Europako sententziak garbi esaten du lanpostu defizit hori enplegu publikorako eskaintza batekin bete behar dela. Ziur gaude administrazio hauek aukera itzela ematen dietela administrazioei zerbitzu publikoen defentsarako bide propioan aurre egiteko

Horregatik zerbitzu publikoetan aro berri bat irekitzen dela uste dugu eta administrazio guztietan sententzia hauen aplikazioaren alde egingo du LABek:

â—Ź Kontratuak eteterakoan langileei beraien kalte ordaina ordaintzea eskatuko diegu administrazioei.

â—Ź Behin-behineko kontratazioetan gehiegikeriekin bukatu behar da; behin-behineko langileen ziurgabetasunarekin bukatu behar da.

â—Ź Administrazio bakoitzaren errealitatearen arabera iruzurrean betetzen ari diren lanpostuak finkatzea eskatuko dugu.

â—Ź Epe ertainera administrazioa publikoek Enplegu Plan Integrala martxan jarri beharko dute, administrazio bakoitzean beharrezkoak diren eginkizunak deialdi publikoen bidez beteak izan daitezen.

â—Ź Finean, Euskal Herriko instituzioei zerbitzu publikoen defentsarako sententzia hauek eskaintzen dituzten tresna juridikoak erabili ditzaten eskatuko dugu.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

LAB sindikatuak Guggenheim Urdaibai proiektua bertan behera uzteko eskatzen die Eusko Jaurlaritzari eta Bizkaiko Foru Aldundiari, beste behin eta behingoz

Politika publikoen bultzadak balio behar du eskualderako etorkizun ekosozial justua bermatzeko, eta bertan bizi eta lan egiten duten langileentzat lan baldintza, bizi baldintza eta zerbitzu publiko duinak bermatzeko.

Eusko Jaurlaritzak onartutako langile publikoentzako soldataren igoerak erosahalmenaren galera eta Madrilekiko menpekotasuna dakar, beste behin ere

LABek Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak langile publikoentzat (*) onartu berri duen %2ko soldata igoera salatzen du. Ikasturte honetan hiru greba eta hainbat mobilizazio egin ditugu soldata eta enplegua hemen erabakitzeko, bertan negoziatu eta adosteko. Hauek dira Jaurlaritzak agindutako azken neurriaren aurka azaltzen ditugun argudioak:

Prekaritateak dakarren lan segurtasun ezak hil egiten du

Gipuzkoako Kale Garbiketa sektoreko alderdi sindikal guztiak, ELA sindikatua izan ezik, pasa den uztailarean 10ean, Iruñean, gaueko txandan bere lana egiten zuen bitartean, lan istripuan hildako FCC-ko (Iruñerriko Mankomunitateko azpikontrata) langilearen familia, lagun eta lankideei elkartasuna eta babesa helarazteko, gaur uztailak 24, elkarretaratzea egin dugu Gipuzkoako FCC-ko egoitza nagusiaren parean, Hernaniko Zubiondo poligonoan.