2026-09-22
HomeEkintza SindikalaSektore feminizatuetako langileen lana aitortzea, duintzea eta babestea aldarrikatu dugu Deustuko zubian

Sektore feminizatuetako langileen lana aitortzea, duintzea eta babestea aldarrikatu dugu Deustuko zubian

Sektore feminizatuetako langileek bizi duten prekaritatea eta enplegu galera borrokatzeko dinamika bat abiatu dugu LABetik. Aste honetan hainbat ekintza gauzatuko ditugu herrialde ezberdinetan, emakumeak* isilarazi eta ikusezin bilakatzeko asmoekin nazkatu garela salatzeko.

Hala, Deustuko zubia blokeatu dugu gaur, Bilbon, euskal gobernu eta patronalei mezua argi bat zabaltzeko: premiazkoa da emakumeen enplegua baloratzea eta duintzea. Ondoan dagoen Zubiarte merkataritza gunean ere egin dugu ekintza, “No sobra nadie. Lana banatu, kapitala banatu!” lelodun pankarta zintzilikatuta. Deustuko zubian ere zintzilikatu dugu pankarta bat, “Esto no es digitalización, es precarización” leloarekin, kasu honetan.

Zerbitzu Pribatuetako federazioko idazlari Maddalen Doradorrek azaldu bezala, “garbitzaileak gara, duintasunetik urrun dauden lan baldintzak ditugunak; ostalaritzako langileak gara, gure politikoek gu kontuan hartu gabe ireki eta ixten dituztenak; merkatariak gara, enpresen irabaziak hazten ikusten ditugun bitartean, murrizketa eta kaleratzeak sufritzen ari garenak… jarduera ezberdinetako langileak gara, egunero-egunero are gehiago prekarizatuak eta tantaka kaleratzen gaituztenak, eta gure kaleratzeak ez dira inon ageri”.

Onartezina da azken urte honetan egiten ari den inprobisazioa. Euskal Herriko enpleguak babestu behar dira. “Bizitzak sostengatzen ditugunak gara, Euskal Herriak martxan jarraitzea ahalbidetzen dugunak. Beharrezkoa da gure lana aitortzea, duintzea eta emakumeen enplegua babesteko politikak egitea”, adierazi du Doradorrek.

Azken mezu bat ere helarazi dugu gaurko ekintzarekin: hau hasi besterik ez da egin. Borrokak hauspotu eta indartzeko garaiak datoz Euskal Herrira.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Bilboko Udalaren eraikinetako garbitzaile azpikontratatuek beste greba ziklo bati ekin diote

Gaur goizean manifestazioa eta elkarretaratzea egin dituzte, eta datozen egunetarako ere hainbat hitzordu iragarri dituzte.

Sidenorren akordio markoaren negoziazioaren eratzea eten dadila eskatzen dugu, langileoi hitza emateko

Basauriko lan zentroan erreferenduma egitea eskatu dugu, marko horretan jarraitu beharko litzatekeen edo ez erabakitzeko.

Voestalpine Railway Systems JEZ-en langile baten diziplinazko kaleratzea salatzen dugu eta beldurra kudeaketa-tresna gisa erabiltzeaz ohartarazten dugu

Sindikatuaren ustez, erabakia justifikaziorik gabea eta neurriz kanpokoa da, eta ohartarazi du horrelako erabakiek presio giroa eta segurtasunik eza sortzen dutela langileen artean.