2026-07-22
HomeEkintza SindikalaSEAk negoziazioa blokeatzen segitzen du Arabako metalgintzan

SEAk negoziazioa blokeatzen segitzen du Arabako metalgintzan

Atzera pausoetan oinarritutako proposamena kendu gabe jarraitzen du patronalak, eta sindikatuei egotzi die blokeoaren erantzule izatea.

Aste honetan Arabako metalgintzako hitzarmena negoziatzeko bostgarren bilera egin da. Bertan, SEAk alde sozialaren eskakizunari erantzun gabe jarraitzen du, hau da, eskubideen murrizketarik edo okertzerik gabeko proposamen bat ekartzea. Aurreko bileran okertze hauek mugatzeko mugimendu txiki bat egin zuen arren, proposatutako 4 atzerapausuetatik 3 bere horretan mantentzen dira. Beste guztiak, berdin jarraitzen du (jardunaldi murrizketarik ez, KPI erreferentziarik ez, eta abar).

Aurrekoetan aipatu dugun bezala, hitzarmen baten negoziazioa azken akordioaren baldintzetatik abiatu behar da. Inoiz ez atzeragotik. Hori oinarrizko premisa da LABentzat. Ez ditugu eskubideak salerosten. Ez da onargarria, ia 6 hilabeteko negoziazioaren ondoren, 25.000 pertsona inguru arautzen dituen hitzarmenaren baldintzak okertzea proposatzen jarraitzea abiapuntu gisa. Horien guztien aurkako erasoa da. Hitz politen atzean, negoziatzeko borondate eza argi ikusten da, eta negoziazaioa denboran zehar luzatzeko asmoa besterik ez duela erakutsi du.

Erabateko blokeo puntu honetara iritsita, LABetik argi daukagu, patronala mugitu nahi badugu, guztiok hartu behar dugula gure gain mahaian dagokigun erantzukizuna. Bakoitzak duen ordezkaritzarekin. Indarrak batu, sektorea antolatu eta aktibatzeko garaia da. Patronala eta enpresak mugiarazi nahi baditugu, baldintzak sortu beharko ditugu.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Michelinek azkar eta gaizki egindako lanerako mugikortasun-plana onartu du

Parte-hartze eskasa eta behar baino neurri gehiago.

Euskal langileriak borroka eta antolakuntza sindikalaren aldeko apustua berretsi du aurtengo ikasturtean

Ikasturte oparoa izan da: LABek 180 borroka antolatu ditu, eta greba erabili du horietatik 86tan. Langileek erantzun egin dute prekarizazioaren, eskubide murrizketen edo patronalaren eta instituzioen inmobilismoaren aurrean, eta euren lan zentroetatik harago eraman dituzte borrokak.

LABek erakutsi du Tuterako Udalak ez duela zuzenbidearen arabera jokatzen

Hainbat eskaera egin behar izan dizkiogu Udalari, bi helegite Nafarroako Administrazio Auzitegiari eta bi kexa Arartekoari. Guztia, Toqueroren lantaldeak eskatutako informazioa eman ziezagun. Nahiz eta Legeak horretara behartzen duen.