2026-08-16
HomeEkintza SindikalaGaldakaoko Udalak etxez etxeko laguntza zerbitzua publifikatzeko hartutako erabakiaren modukoek egiten dute...

Galdakaoko Udalak etxez etxeko laguntza zerbitzua publifikatzeko hartutako erabakiaren modukoek egiten dute zaintza sistema publikorako bidea

LABen pozik hartu dugu ekimena, pribatizatutako zaintza langileen eremuetan 2022az geroztik martxan daukagun Langile publikoak gara! dinamikaren gauzatze praktikoaren adibide garbia baita.

Atzo, Galdakaoko udalbatzan, LABen iritziz zaintza sistema publikoa eraikitzeko bidean oso garrantzitsua den erabaki bat hartu zen. Udalak etxez etxeko laguntza publifikatzea erabaki zuen. Ekimenak EH Bilduren, Usansolo Herria alderdiaren eta Auzoa alderdiaren aldeko botoak jaso zituen, EAJk aurka bozkatu zuen eta PSEk abstentzioa hautatu zuen.

Etxez etxeko laguntzaren publifikazioa abian jarri eta udalak zerbitzua zuzenean kudeatzeko beharrezko azterketak onartu ziren atzo, eta erregelamenduaren hasierako onespena egin zen. Publifikazioari bide emateko lehen izapideak onartu eta prozesua martxan da, beraz. LABek ongietorria eman dio udalak hartu duen erabakiari. Izan ere, hau da, sindikatuaren ustez, tokiko administrazioetan zein gainerako administrazio publikoetan sustatu beharreko bidea.

Bide beretik, LABek balioan jarri nahi du publifikatuko den zerbitzua ematen duten langileek zein LABeko ordezkariek egindako lana eta borroka. Borroka horren ondorioa da, udalak bertako langileei adierazi eta berretsi dien bezala, zerbitzuaren publifikazioa gauzatzearekin batera bertako langileak subrogatuko direla, inolako azterketarik pasa beharrik gabe. LABek hasieratik argi izan ditu bi gauza: bata, hainbeste urtez zerbitzua ematen aritu diren langileek nahikoa gaitasun frogatua dutela jada enplegu horretarako; bigarrena, jurisprudentzia nahikoa dagoela langile horiek subrogazio bidez zuzenean langile publiko bilakatzeko. Hori izan da prozesu honetan zehar LAB sindikatuak publifikazioa gauzatzeko etengabe aldarrikatu duena. Horrekin batera, subrogatuak izango diren langileen euskalduntzea bermatzeko behar besteko baliabideak eta liberazioak eskatzen ditu sindikatuak, beste hainbat neurriren artean.

LAB sindikatuarentzat udalak hartutako erabakia langileen garaipena da, eta oso garrantzitsutzat jotzen du. Batetik, pribatizatutako zaintza langileak langile publiko gisa aitortzen dituelako. Horrek balio politiko eta sindikal handia du, emakumeei* egotzitako lan baten publifikazioak lan horren aitortza ekonomikoa eta soziala ekarriko duelako, eta, ondorioz, prekarizazio prozesuari galga jarriko zaiolako. Eta bestetik, zaintza sistema publikoa eraikitzen joateko aurrerapauso handia delako, zaintza zerbitzuak guztiz pribatizatuta baitaude egun EAEn. Diru publikoa inolako baldintzarik gabe enpresa pribatuen esku uzten dute, eta zaintza zerbitzuekin negozioa egiten dute. Etxez etxeko laguntza zerbitzuan, esaterako, batez beste, %20 gehiago kobratzen diete erakunde publikoei orduko prezioa.

Bukatzeko, LABek adierazi du prozesuak berme guztiak izan ditzan publifikazioaren jarraipen zorrotza egingo duela, eta langileen ondoan egongo dela egoera guztiak aintzat hartuak izan daitezen eta prozesu osoa langileekin adostua izan dadin. Era berean, adierazten du gainerako toki administrazioetan borrokak piztuko dituela etxez etxeko laguntza zerbitzuaren publifikazioan urratsak egiten jarraitzeko.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Mugikortasun arriskuek eta prekaritateak lan koktel hilgarria osatzen dutela salatu dugu

LAB sindikatuak jakin duenez, Said El Hadi 42 urteko Funeseko bizilaguna hilaren 5ean hil zen Azkoienen, zirkulazio-istripu batean, eta, egiaz, in itinere lan-istripu baten...

Kaleratutako 13 lankideak berronartzea eskatu dute Konecta BTOko langileek

Lanuztea egin dute eta El Correo-ren Bilboko egoitzaren aurrean mobilizatu dira. Vocento da, Iberdrolarekin batera, Konecta BTOko bezero nagusia. Gaurkoa izan da langileek egin...

Osasunbideak ez ditu hizkuntzak baloratzen langile fakultatiboen deialdietan

Hizkuntzen balorazioa ezartzen duen araudi berriaren aplikazioari zor zaio. Azken hau euskararen dekretu gisa ezagutzen da. 2025ean horren inkoherentzia eta bidegabekeriak salatu genituen, eta...