2026-02-03
HomeNazioartea IdazkaritzaHitzaldiakSAT sindikatua otsaila bukaeran Euskal Herrian egongo da LABek gonbidatuta

SAT sindikatua otsaila bukaeran Euskal Herrian egongo da LABek gonbidatuta

Datorren otsailaren 22tik 25era SATeko (Sindicato Andaluz de Trabajadores y Trabajadoras) bozeramaile Nazionala den Diego Cañamero gure artean izango da beraien Herrian langile klasearen defentsan daramaten borroka azaltzeko. SAT Andaluziako klase sindikatu soziopolitiko eta borrokalaria da, 2007an sortua, sindikatu eta eragile ezberdinen bat egitearen ondorioz; besteak beste, SOC ere (Sindicato de Obreros del Campo) sortzaileen artean egon zen.

Andaluzian daramaten borroka sindikal eta sozial koherentearen ondorioz, beste ekintza batzuen artean Andaluziako zenbait lurjabe latifundisten lurren okupazioa, gaur egun errepresioaren biktima izaten ari dira, beraien ekintza sindikala oztopatu asmoz. 400 sindikalista ingururen aurkako prozedura judizialak irekita dituzte, guztira 400.000 euroko isunak eta 50 urteko kartzela zigorra eskatzen dietelarik, buruturiko banketxe, patronalen egoitza eta lurren okupazioa dela-eta.

“Elkartasuna herrien xamurtasuna” dioen leloari jarraiki, LABetik uste dugu bizi garen krisi kapitalistaren sasoi honetan, non disidentzia oro kriminalizatua eta jazartua den, inoiz baino garrantzitsuagoa dela Nazio ezeberdinen arteko langile klasearen eta kalse sindikalgintzaren arteko elkartasun internazionalista

Horregatik beharra eta harrotasun arrazoia da LABentzat SAT-eko kideak gure artean izatea eta oligarkiaren eta errepresioaren kontra, eta langile klasearen defentsan beraien Herrian daramaten borroka zabaltzen laguntzea. Guzti hau azaltzeko bertan izango dugu euren Bozeramaile Nazionala den Diego Cañamero otsailaren 22tik 25era.

Euren egonaldian zehar, SAT-eko kideek ondoren herri eta hirietan emango dituzte hitzaldiak:

Egitaraua
– Otsailak 22 asteazkena, Sestao, 19:00etan Liburutegian
– Otsailak 23 osteguna, Gasteiz, 18:30etan LABeko egoitzan
– Otsailak 24 ostirala, Lizarra, 20:00etan “Peña la Bota”n
– Otsailak 25 larunbata, Baiona, 10:30etan Trinkete Modernoan

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Tubos Reunidoseko enplegu suntsiketa oro gaitzesten du eta enpresari zein erakundeei erantzukizunak eskatzen dizkie

LABek erabat gaitzesten du Tubos Reunidoseko zuzendaritzak Amurrioko eta Trapagarango lantegietan iragarritako EEEa. Ez dugu onartzen egoera koiuntural baten eta erabaki estrategiko okerren kostua langileei...

Euskaraz lan egiteko eta bizitzeko eskubidea bermatzeko exijitu du LABek administrazio publikoen aurrean

Hego Euskal Herriko administrazio publikoetan euskarak gaztelaniak dituen eskubide berberak izan ditzan aldarrikatu du LABek Bilboko, Donostiako eta Gasteizko administrazio publiko nagusien aurrean. Iruñean...

Estaños Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako Estaños Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...