2025-11-13
HomeEkintza SindikalaPunt Romak ez die langileen beharrei erantzuten

Punt Romak ez die langileen beharrei erantzuten

Gasteizko dendako langileak nekatuta daude eta enpresaren konpromiso falta eta erantzun ezak salatzen dituzte; izan ere, enpresa ez da negoziatzera eseri eta ez du legea betetzen.

Arabako Punt Romako hitzarmenaren iraunaldia 2019-2021ekoa da, hau da, hitzarmena eguneratzea eta negoziatzea beharrezkoa da. Maiatzean negoziazioekin hastea adostu zuten, horregatik apirilaren amaieran enpresari lehenengo bilera egiteko daten proposamena bidali zitzaion. Egun, ez dute erantzunik jaso, eta beraz, lan baldintzek berdin jarraitzen dute.

Punt Romako langileek enpresaren erantzun faltagatik euren frustrazioa eta atsekabea azaleratu dute. Enpresarekin duten elkarrizketa eta komunikazio ezagatik kezkatuta daudela adierazi dute. Arrazoi hauengatik, enpresari exijitzen diote atzerapen gehiagorik gabe egindako eskaerei eta komunikatuei erantzuteko:

Lan egutegiari dagokionez, Araban dauden Punt Romako dendentzako hitzarmenak finkatzen du otsailaren 28rako egiaztatuta eta publikatuta egon behar dela. Hala ere, maiatzaren 24an enpresari lehenago adierazi zitzaizkion akatsak zuzendu gabeko egutegiaren proposamena jaso zen.

Oporren eta zubien onarpenari buruz garaiz bidaltzea eskatzen dute. Langileek 2023ko urrian bidali zituzten eskaerak, aurrerapen nahikoarekin. Hauen onespena maiatzaren hasieran iritsi zen. Gainera, langile batek ezin izan zuen eskatutako zubia izan onarpen falta zela eta. Gauzak horrela, beste eskaera bat bidali izan da, eta gaur gaurkoz ez da erantzunik jaso.

Lan osasunaren arloan irregulartasunak daude. Urtarrilaren 10ean enpresari dendako eskaileren egoera txarra jakinarazi zitzaion. Eskailera hauek dendako eginbehar ezberdinetarako beharrezkoak dira, hala nola, erakusleihoaren aldaketa egiteko, denda barruko ornamentaziorako, biltegiko lanetarako… Eskaileren egoerak berdin jarraitzen du.

Are larriagoa da Arabako sektoreko ehunkien hitzarmenaren betetze eza. Punt Romako hitzarmenean jasotzen ez den guztian aplikatu behar da sektoriala, hala agintzen baitu hitzarmenak: “Xedapen gehigarriak. Hitzarmen honetan aurreikusten ez den guztirako, Arabako Ehungintza Merkataritzaren sektoreko Hitzarmen Kolektiboan -edo hori ordezten duen hitzarmena- xedatutakoa aplikatuko da.” Enpresari behin eta berriz jakinarazi zaio hainbat artikulu aplikatu behar direla, hala nola, 15 minutuko atsedenaldia 6 ordutako lanaldi jarraietan, ornamentazio lanak gauzatzearen ordainketa edota inbentarioak ateak itxita egin ahal izatea… baina mezuei ezikusiarena egin die.

Horregatik guztiagatik, langileek hitzarmen berria eta eurek dituzten beharrei eta eskaerei kontuan hartzeko exijitzen diote enpresari. Izan ere, funtsezkotzat jotzen dute elkarrizketa eraikitzaileak izatea akordio onuragarriak lortzera bidean.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EUDEL elkarteari seriotasuna exijitzen diogu, UDALHITZ berria benetan negoziatu nahi badu

15 urteren buruan, EUDELi eskatzen diogu udal langileekiko arduraz eta begirunez joka dezala. Izan ere, bada sasoia Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako udal erakundeetan ezinbesteko...

LAB-ek Arabako zurgintza industriaren hitzarmenaren aurre akordioa sinatu du

KPI-aren gaineko igoerak eta lanaldi jaitsiera jasotzen ditu akordio berriari argi berdea eman diogu. Gaur, azaroak 12an, LAB-ek Arabako Zurgintzaren hitzarmenaren aurreakordioa sinatu dugu. Horrela,...

Aniztasun funtzionaleko eta helduen egoitzen sektoreen bigarren mobilizazioa, patronalen eta Nafarroako Gobernuaren gelditasunaren aurrean

Aniztasun funtzionaleko eta zahar egoitzen sektoreetako langileek elkarretaratzea egin dute gaur Nafarroako Parlamentuaren aurrean, LAB sindikatuak deitutako beste mobilizazio batean, lan-hitzarmenen negoziazioan aurrerapenak egitea...