2025-12-05
HomeZerbitzu PublikoakOsasungintzaProduktibitatea Osasunbidean: irtenbidea izan beharrean, arazoa da

Produktibitatea Osasunbidean: irtenbidea izan beharrean, arazoa da

Nafarroako osasun sistemak arreta zerbitzuan aspaldidanik dituen arazoak ez dira konpontzen ordainsari aldakorren ordainketa arbitrarioetan oinarritutako sistema ilun bat erabilita. Gainera, modu horrek osasun gastua handitzen laguntzen du, baina ez du hobetzen herritarrei ematen zaien arreta.

Osasunbideko langileen gutxiengo txiki batek sistematikoki jasotzen ditu inork zalantzan jartzen eta fiskalizatzen ez dituen osagarri batzuk; osagarri horiek ez dute berdin baloratzen profesional batzuen eta besteen lana. Hainbesteraino non, jarduera beragatik, pertsona batzuek beste batzuek halako bi kobratzen baitute. Horrek, esan beharrik ez da, zalantza handiak sortzen ditu kontzeptu horien arbitrariotasuna dela eta.

Produktibitatea duela hamarkada batzuetatik hona erabili da Osasunbidean, aparteko orduen bitartez unean uneko osasun premiek sortutako arreta-defizitak arintzeko. Gaur egun aparteko ordainsari horiek Covidaren krisian aplikatzen ari dira, eta, hortaz, edozein arazo konpontzeko, aparteko orduak ordaintzen zaizkie batzuei. Baina sekula ez da aztertu langile eskasiari aurre egiteko beste modurik dagoen, asistentzia-eskariak gora egin duen honetan.

Horregatik, batzuetan sistema hori zitala da; izan ere, osagarri horien onuradunek kudeatzen dituzte beharrei aurre egiteko behar diren orduak eta langileak, eta, horrela, bidegabeko ordainketa-sistema bat sortzen da, batere gardentasunik gabekoa. Hori dela eta, egoera gero eta larriagoa da, eta premiazkoak dira banaketa “egokia” eta araudia beteko duela bermatuko duten mekanismo fiskalizatzaileak.

Kontuen Ganberak ikuskatu du produktibitateen ordainketa, gastu gehien eragiten duen osagarri aldakorretako bat baita. Covid krisiak agerian utzi du Osasunbidearen gabeziak –langile falta eta %6oko behin-behinekotasuna- orekatzen saiatzeko erabili den gastu kezkagarri bat; baina, gastu hori Nafarroako Osasun Departamentuak bere gain hartua du, neurri handiagoan edo txikiagoan, duela hamarkada batzuetatik hona.

Azken hilabeteetan, LABek sakon aztertu ditu Osasunbideak eta Kontuen Ganberak emandako datuak; honako datu hauek erakutsi dituzte:

-2020ko lehen hiru hiruhilekoetan, produktibitatea 11 milioi eurotik gorakoa izan da Osasunbidean.

-Produktibitate guztien % 20,20 plantillaren % 0,37ren artean banatzen da.

Ondorio kezkagarri horien aurrean, LAB sindikatuak hausnarketa serio bat egiteko deia egiten du gaur egun ezarrita eta modu susmagarrian errotuta dagoen kudeaketa-ereduaren inguruan; izan ere, eredu hori epe motzerako neurri ez-eraginkor eta ez oso gardenez osatuta baitago, eta, aparteko ordainketei dagokienez, profesional kopuru oso mugatu bati esleitzen baitzaizkie.

Horren aurrean, LABek proposatu du baliabide ekonomiko horiek kontratazioak kudeatzeko eta plantillak behar bezala dimentsionatzeko erabiltzea, horrela bakarrik saihestu ahal izango baitira laneko gainkargak.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Zipreko PEO zentral sindikalaren kongresuan parte hartu du LABek

Zipreren batasunaren eta autodeterminazioaren aldarrikapenarekin bat egin du Igor Arroyo LABeko koordinatzaile orokorrak, Munduko Federazio Sindikaleko kide den zentral sindikalaren kongresuan. Horrez gain, sindikatuak...

Enplegu Publikoaren Legea Espainiako Auzitegi Konstituzionalera eramateko asmoak euskararen aurkako oldarraldi judiziala larriagotuko du

Euskal jendartearen eta langile publiko gehienen iritziaren aurka, euskara gazteleraren maila berean kokatzea debekatu lezake ebazpenak, eta euskara bigarren mailako egoera subsidiariotik atera ahal...

LABek irmo salatzen du Donostiako Martutene auzoan 111 lagun kale gorrian utzi izana

Herritar orok bizitza bizigarria izateko duen eskubidea gogoratu du LABek, hori bermatzeko eskatu die instituzioei, eta horren alde antolatzeko deia ere egin du. Donostian...