2026-03-23
HomeJazarpen sindikalaPP frankismo garaiko moldeetara itzuli da protesta sozialak isilarazi nahian

PP frankismo garaiko moldeetara itzuli da protesta sozialak isilarazi nahian

Polizia Nazionala gaur bost lagun atxilotu ditu Nafarroan, tartean LAB sindikatuko Zerbitzu Pribatuen arloko arduradun Saul Arangibel. M29ko Greba Orokorraren egunean desordena publikoa eragin eta lanerako eskubidearen aurka egin izana egozten diete atxilotuei. Dagoeneko 35 lagun izan dira Nafarroan atxilotuak azken Greba Orokorrarekin lotuta, Alderdi Popularrak UPNren laguntzarekin diseinatutako operazioetan. 
90.hamarkadan intsumisioaren mugimenduarekin gertatu bezala, PPk eta UPNk Nafarroa errepresio estrategia berriak entseatzeako laboratorio gisa erabili nahi dute. Orduan gertatu bezala orain ere, euren ahalagina antzua izango da: ez dute lortuko muntaia polizialekin justizia sozialaren aldeko mugimendu soziala geldiarazterik.

Nafarroan martxoaren 29ko Greba Orokorrak izandako arrakasta izugarriaren ostean, jakitun dira gehiengo sozialaren aurka ari direla gobernatzen. Murrizketan ezartzeko argudioak falta dituzte, eta hori horrela izanik, protesta soziala isilarazi nahi dute, zer eta frankismo garaiko moldeak berreskuratuz, estatu poliziala inposatuz orohar langile klasearen, eta bereziki sindikalgintzaren aurka.

Langile klasearen aurkako eraso global baten aurrean gaude. Eta guztiz ezinbestekotzat jotzen dugu sindikalgintzaren eskutik erantzun irmo bat ematea, baita indar politikoen aldetik ere, gertaera bakan batzuk Greba Orokorraren arrakasta ezkutatzeko erabiltzea Nafarroako Parlamentuan gehiengoz arbuiatu duten indar politikoen aldetik, hain zuzen.

Hori horrela izanik, LABek, hainbat eragilerekin batera, atxiloketen aurka antolatu dituen elkarretaratzeetan parte hartzeko: gaur 19.00etan Iruñeako Espainiako Poliziaren etxearen aurrean, eta bihar, 12.00etan, Gobernuko ordezkaritzaren aurrean.

Iruñea, 2012ko maiatzaren 3an

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Arte Grafikoen sektoreak lanuzteak eta mobilizazioak deitu ditu AEGRANek hitzarmena berreskuratzeari uko egin diolako

LAB, ELA, UGT eta CCOO sindikatuek dei egin diete sektoreko langileei datozen hilabeteetan mobilizatzera, AEGRAN patronalak, Nafarroako Grafikagintzako hitzarmenaz hitz egitera esertzera urte bat...

Udalhitzen negoziazio mahaira edukiak ekartzeko, LAB Sindikatuak iragartzen du martxoaren 26an mobilizatu eta Apirilaren 17 eta 23an lanuzteak deituko dituela

Udalhitzen negoziazioa blokeatuta dago eta azarotik ez dago aurrerapauso nahikorik, gainera EAJk ez du gehiengo sindikalak babesten dugun EHBilduren euskararen proposamenarekin aurrera egin nahi. LAB...

Martxoak 21. Arraza diskriminazioaren aurka indar guztiz borroka egitera dei egiten du LABek

Ez dadila egun arrunt bat izan. Balio dezala, benetan, egiteke (asko) dauzkagun batzuetan aurrera egiteko. Erakunde sindikal gisa, LAB, olagarroaren beste tentakulu bat izan gaitezke edo, aitzitik, gure indar guztiekin haren aurka borrokatu.