2025-12-05
HomeEkintza SozialaHelduak eta PentsiodunakPentsioen murrizketen kontrako mobilizazioak bihar hego Euskal Herriko lau hiriburuetan

Pentsioen murrizketen kontrako mobilizazioak bihar hego Euskal Herriko lau hiriburuetan

Bihar, urriak 19, pentsioen murrizketen aurka azaltzeko eguna dugu. ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, HIRU, CNT eta CGT sindikatuek eta hainbat gizarte eragilek deituta PPren Gobernuaren pentsio erreforma salatu eta haren kontra aurrean izango garela adierazteko mobilizazioak izango dira Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan. Donostian (Bulebarrean) eta Bilbon (Jesusen Bihotzean) arratsaldeko 17:30etan, Gasteizen (Bilbao Plazan) 19:00etan eta Iruñean (Bus geltoki zaharrean) 18:00etan dira hitzorduak. 

GUNE plataforma osatzen duten sindikatu eta eragileek deitutako mobilizazioak bost arrazoi nagusiren bueltan egingo dira:

– Pentsioak eskubide -eta ez negozioa- direla aldarrikatzeko.
– Pertsona guztientzako pentsio duinak eskatzeko.
– Pentsio berrien zenbatekoa eta eroste ahalmena gutxitzen dituzten murrizketei uko egiteko.
– Pentsioen gaineko legeria Euskal Herrian erabakitzeko eskatzeko.
– Hego Euskal Herriko erakundeei pentsio publiko duinak berma ditzatzen eskatzeko, eta Madrilen onetsitako erreformen ondorioak konpentsatzeko osagarria ezar dezaten eskatzeko.

Bide honetan gazte, pentsiodun, langabetu, langile, ordaindu gabeko etxeko zaintzaileei, egoera prekarioan bizi diren emakume eta gizon guztiei dei egin die bihar, urriak 19, mobilizazioetan parte hartzeko. 

LAB sarean
{module[111]}

       

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek irmo salatzen du Donostiako Martutene auzoan 111 lagun kale gorrian utzi izana

Herritar orok bizitza bizigarria izateko duen eskubidea gogoratu du LABek, hori bermatzeko eskatu die instituzioei, eta horren alde antolatzeko deia ere egin du. Donostian...

Eusko Jaurlaritza: bermatu beharrezko finantzaketa unibertsitate publikoari! Legebiltzarreko alderdi politikoak: irmo defendatu EHU!

Gaurko lanuzte eta elkarretaratzea aste honetan EHUko campusetan garatutako mobilizazioetako laugarrena da, eta jarraipena ematen dio beharrezko finantzaketa lortzeko aldarrikapenari. Izan ere, Eusko Legebiltzarrean 2026ko...

Nafarroako langileriaren lan eta bizi baldintzak: bi nafarretik batek prekarietate egoeran bizitzen jarraitzen du

Nafarroan batez besteko soldata igo da azken urtean, baina desberdintasun sozial zein pobrezia egoerak handitzen ari dira. Hortaz, sortzen den aberastasuna gero eta modu...