2023-12-01
HomeUncategorizedPatxi Lópezen gobernuak ez du lortu LABek maiatzaren 31rako EAEko sektore publikoan...

Patxi Lópezen gobernuak ez du lortu LABek maiatzaren 31rako EAEko sektore publikoan deitutako bi orduko greba deialdia eragoztea

Patxi Lópezen gobernuak EAEko administrazioetan eta Zerbitzu publikoetako bi orduko greba deialdia eragozteko egin dituen ahaleginak eraginik gabe gelditu dira gaurko Justizia Auzitegi Nagusiaren (TSJPV) autoaren ondoren.

Patxi Lópezen gobernua murrizketak aplikatzen aitzindaria da, etorkizunik gabeko konstituzionaltasun helegiteak iragartzen baditu ere. Greba eskubidearen urraketan ere aitzindaria izaten saiatu egin da.

Hori horrela, Entzutegi Nagusiak gaur idatzitako autoan dio iragarritako gutxieneko zerbitzuak ez datozela bat egindako deialdiarekin. Ez du zer ikusirik LABek egindako bi orduko deialdiarekin.

Administrazioak, fiskaltza ministerioaren txostenaren arabera, ez du ezta “aipatzen eta ondorioz era horretako aldaketa batek sor zitzakeen kalteak ez ditu argudiatzen” eta administrazioari “oinarrizko eskubidearen aurrean” gaudela gogorarazten dio. Beraz, gobernuak bi ordurako aldaketa ez onartzeak greba eskubidea baldintzatzeko saiakera antzu bat besterik ez da.

Hori dela eta, deialdia isilarazteko eta baldintzatzeko asmoa zuen erabaki politikoak, mehatxuak eta bere ekinbideen trakeskeriak agerian gelditzen dira, baina kaltea dagoeneko eginda dago eta langile batzarrak modu negatiboan baldintzatu ditu.

Jende guztiari egindako deialdiarekin bat egitera dei egiten diogu berme juridiko eta sindikal guztiekin, eta kasu horretan langileak pairatuko duen kalte bakarra gure deialdiak zehazten duen bi orduko diru-kenketa izango da.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Prozesu historiko baten emaitza izan den atzoko egunaren arrakastaren ondoren, erantzukizunen ordua heldu da: zaintza sistema publikoa, orain!

Atzoko Greba Feminista Orokorraren ondoren, agerraldi bana egin dugu Gasteizen (EAEko Lehendakaritzan) eta Iruñean (Nafarroako Gobernuan), atzoko egunaren balorazioa egin eta hemendik aurrerako bidearen berri emateko. Zaintzaren inguruko Herri Akordioa lantzeko bidean, bilera bana eskatu diegu Hego Euskal Herriko instituzio nagusiei.

GREBA FEMINISTA OROKORRA HERRIZ-HERRI

Greba Feminista Orokorrean egindako ekimen ezberdinen argazki galeria herriz-herri.

Zaintzaren iraultza martxan da

“Zorionak Euskal Herria!” hitz horiexekin hasi dute mugimendu feministako ordezkariek hainbat eta hainbat hiri eta herritan arratsaldean egin diren mobilizazioen osteko manifestua. Goizean goizetik jo eta sua aritu dira milaka grebalari lurralde osoan barrena, zaintza sistema publiko komunitarioa aldarri eta kaleak astintzen. Oraindik amaitu ez den prozesu baten mugarri historikoa izan da gaurkoa.