2026-09-28
HomeZerbitzu PublikoakNafarroako AdministrazioaPatronalak zerga gehiago ordain ditzan eskatzen dugu

Patronalak zerga gehiago ordain ditzan eskatzen dugu

Ogasun Kontseilari Aranburuk erreforma fiskalaren ardatzak aurkeztu zituen urriaren 15ean Nafarroako Parlamentuan. LABen ustez, erreforma fiskal hori ez nahikoa da Nafarroan dauden beharrei erantzuteko. Areago eta gehiago, erreforma fiskal horrekin nekez bete ahal izango da Akordio Programatikoan jasotakoa. 

LABentzat bereziki kezkagarria da Elkarteen Zergan proposatzen dena. Bi aldaketa txiki besterik ez ditu planteatzen Aranburuk. Batetik, enpresa handiei ezarritako portzentaia %25etik %28ra igotzea. Igoera hau motza geratzen da, izan ere 2006an enpresa handiek %35 ordaintzen baitzuten eta portzentaia horretara jo beharko litzateke.

Bestetik, dedukzioak zenbatu ostean enpresek ordaindu beharreko gutxieneko zorua %10etik %13ra igotzea planteatzen du Aranburuk. Alabaina kontutan hartu behar da 2013an %12,9a izan zela bataz beste enpresek ordaindu zutena. Beraz, zoruaren igoerak ez du eragin handirik izango.

LABen ustez, patronalak gehiago ordaindu egin behar du, izugarrizko etekinak izaten ari delako. Zailtasunak dituzten enpresak egon badira, baina horiek ezin dira aitzaki izan benetako egoera zein den ezkutatzeko: nafar Patronalaren aberastasuna urtez urte hazi den bitartean, aberastasun horri ezarritako zergak gutxitu egin dira. Une hauetan, Nafarroako fiskalitatea nafar langileon bizkarren gainean sostengatzen da, 2009tik eta bereziki 2011tik soldata galera handia pairatu duena.

Kontutan hartu beharra dago azken urteetan zehar Patronalak Nafarroako Barne Produktu Gordinaren zati gero eta handiagoa eskuratu duela. 2008ra arte, soldatetara bideratutako BPG zatia, gutxiengo enpresarial eta profesionalak eskuratutakoa ("excedente bruto de explotación" delakoa) baino handiagoa zen; alabaina, gutxiengo enpresarial eta profesionalaren zatia handitu da, langileei bideratutakoa txikitzen zen bitartean. Hau da, patronalak gero eta ondasun gehiago pilatu du langileon kontura. Izan ere, 2009tik "excedente bruto de explotación" delakoa soldatetara bideratutako zatia baino handiagoa da.

Testuinguru honetan, harrigarria egiten zaigu ikustea nola Nafarroako Lehendakari Uxue Barkosek Nafarroako Patronalak EAEn, Estatuan eta eurozonaldean baino gutxiago ordainduko duela aldarrikatzen duen, pasa den astean Navarra Capital agerkarian egin bezala.

LAB mobilizatu egingo da, beste eragile sozialekin batera, fiskal sakonagoa eskatzeko eta bereziki patronalak pilatzen ari den aberastasunaren mailako zergak ordain ditzan aldarrikatzeko.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Aguraingo kale garbiketa zerbitzuan akordioa #LortuDugu!

Joan den astean, gure borroka publiko egin eta urrirako sei greba egun deitu zituzten Aguraingo kale garbiketa zerbitzuan lan egiten duten SEULA enpresako langileek, herriko jaiekin bat etorriz. Gaur, enpresak premiazko bilera batera deitu gaitu eta, azkenean, orain arte defendatu izan ditugun baldintzetan lortu dugu akordioa sinatzea.

Nafarroako ikuskizun eta ekitaldietako profesionalak grebara doaz berriz hitzarmen bat exijitzeko

LABek, Nafarroako ikuskizun eta ekitaldi sektorean %100aren ordezkaritza duenak, urriaren 10ean grebara deitu ditu sektoreko langileak, patronalari exijitzeko Nafarroako ikuskizun eta ekitaldietarako laguntza teknikorako...

Patronalaren blokeoa salatzen dugu eskola garraioko eta jolastokiko zaintzaileen hitzarmenean, eta Hezkuntza Sailari exijitzen diogu EAEko eskola publikoetan enplegua suntsitzeari utz diezaiola

Interim enpresak soldaten parekatzea mantentzeari uko egin diola salatzen dugu, eta langileei eta hezkuntza komunitate osoari mobilizatzera de egiten diogu.