2026-10-07
HomeZerbitzu PublikoakGarraioaPasaiako Portuko Agintaritzaren Enpresa Batzordeak Estatuko Portuetako Agintaritza guztietan deitua dagoen bi...

Pasaiako Portuko Agintaritzaren Enpresa Batzordeak Estatuko Portuetako Agintaritza guztietan deitua dagoen bi orduko lan-etenaldian parte hartzea erabaki du

Pasaiako Portuko Agintaritzaren Enpresa Batzordeak ordezkari guztien aldeko bozkekin, LAB (6), UGT (1), CCOO (1) eta ELA (1), datorren uztailak 8an Lan–Hitzarmenaren ultraaktibitatea indargabetzeko auziaren aurrean Madrileko gobernuaren dekretuei erantzun bateratua emateko erabakia hartu dute. Oso larria deritzote lan erregulaziorik gabe gelditzearen arriskua, hori baita erreforma guzti hauen helburua.

Horregatik guztiagatik otsailaren 13an Estatuko Portuetako Agintaritza guztietan deitua dagoen bi orduko lan-etenaldian parte hartzea erabakia hartu dute, eta deialdia Bilbo eta Pasaiako portuetako langileei ere luzatu nahi izan die.

Enpresa Batzordeak borroka honetan finkatu dituen helburuak

  • 2010eko maiatza bitarte lortutako lan baldintzen defentsa (%5 itzultzea, aparteko sariei eustea,laudoa betetzea, adostutako lan egutegia, kontratazioak, langileen funtsa sozialaren %100, ea.)
  • Bilbo eta Pasaiako portuen kudeaketa eta jabegoa euskal instituzioen eskura pasatzea.
  • Euskal Autonomia barne diren portutako langileak lan-hitzarmen berean biltzea.
  • Bidegarritasun plana Pasaiako portuarentzat, non lanpostuak bermatuta geldituko diren eta komertzio jarduera indarberritzeko neurriak hartuko diren. 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Nafarroako Administrazio Auzitegiak arrazoia eman digu berriz ere eta baliogabetu egin du Toquero Tuterako alkateak ezarritako hilabeteko zigorra

Auzitegiak sindikatuaren historiari buruzko erakusketaren itxiera legez kanpokotzat jo zuen jada maiatzean, eta orain indarrik gabe utzi du udal ekipamenduak erabiltzeko debekua ere. Nafarroako Administrazio...

Hobekuntza gehiago lortzeko aukerak egon arren, Arabako kirol jardueretan deitutako lanuzteak desaktibatu dira

LABek patronalari eduki gehiago ateratzeko aukera zegoela uste bazuen ere eta burututako asanbladetan borroka mantentzea defendatu duen bitartean, gainerako sindikatuek nahikotzat jo dute patronalaren azken proposamena eta, ondorioz, asteazkenean, urriak 7, hastekoak ziren lanuzteak bertan behera uztea defendatu dute.

LABen greba orokorrerako prest gaude, eta deialdia adosteko lanean ari gara beste sindikatuekin

Langileen aldeko politika birbanatzaileen alde presioa areagotzeko momentua da: errentismoaren eta espekulazioaren kontra eta soldata duinen alde.