2026-10-21
Blog Page 981

Kalean salatu ditugu azken lan istripuak

Atzo, maiatzak 31, gertatutako bi heriotz istripuak salatuz kalera irten da euskal gehiengo sindikala. Urretxun zein Murgan herritar ugarik heriotz hauen atzean prekarietatea dagoela adierazi nahi izan dute. Jada 26 langile hil dira Euskal Herrian eta trajedia hau gainditzeko neurriak hartzea premiazko da.

Istripuak ez dira gauzatzen arrazoi puntual edo koiunturalengatik. Oinarrizko arazo bat dugu, arazo estrukturala da, eredua da arazoa, langileon osasuna kolokan jartzen duen eredua, bizitza galtzeraino. Lan baldintzak eta lan merkatua eta bizi baldintzen arteko talka bat dago eta horiek aldatu ezean honelako gerataerak errepikatzeko arriskua dago. Bide batez administrazioari, behingoz lan istripuen aurrean neurriak hartu eta beharrezko baldintzak ezartzea exijitzen diogu.

 

 

 

Errekaleor babestera deitu ditugu langileak

Gasteizko ELA, LAB, ESK eta STEILAS sindikatuek eta Martxoaren 3ko elkarteak agerraldi bat egin dute gaur Errekaleorren, proiektu autogestionatuaren defentsan. Hain zuzen ere, langileak Errekaleor babestera deitu dituzte. Ildo honetan, Errekaleor Bizirik ekimenak manifestazio bat egingo du larunbatean Gasteizen, 17:30ean, Andra Mari Zuriaren plazatik abiatuta.

Gaiztezko agerraldi bateratuan irakurritako adierazpena:

Errekaleor langile-auzo izan zen hastapenetan. Gertutik nozitu zuen 1976an Gasteizen izandako langileen borroka.

Bitxia da ikustea garai berean bat eginda eremu eta borroka berberak. Lehenago langile mugimendua bizimodu duin baten aldeko borrokan ikusi genuen lekuan, Errekaleorreko auzokideak helburu beraren aldeko borrokan ari dira orain, batera.

Egun auzo gaztea da Errekaleor, bizi-bizia, bizimodu duin eta burujabe baten aldeko apustua egin duena.

Auzolana, duintasuna, aniztasuna, begirunea, norbanakoaren autonomiaren sustapena eta elkartasunaren gainean eraikitzen ari dira elkarbizitza.

Sindikalgintzan ere gure egiten ditugu balio horiek, langileen antolaketa sustatzen dugunean, eguneroko borrokei aurre egiteko. Enplegu suntsiketari, etekinak handitzearren eragindako lan baldintzen okertzeari, eskubide-murrizketei edota zerbitzu publikoen defentsari behin eta berriz egin behar baitiegu aurre. Aberastasunen banaketa gero eta bidegabeko baten aurka, garapen jasangarri baten alde, emakumeen eskubideen defentsan eta aniztasuna aldarrikatzen duten borrokei ere gogor eutsi beharrean aurkitzen gara. Ezarri nahi diguten sistema honen aurkako borrokak, azken batean.

Horrexegatik, espekulatzaileen mesedetan eta kapitalismorik basatiena ezarriz, udal gobernuak auzoa eraitsi nahi duela adierazi duelarik, langileei Errekaleor babestera dei egiten diegu, herrien aurka gehien dutenen interesen defentsan ari den sistemaren alternatiba argia. Kapitalaren interesak pertsonen bizitzen gainetik jartzen dituena.
 

 

 

Erreforma fiskalaren eztabaidan parte hartzea ezinbestekotzat jo dugu, patronalak mugak jar ez ditzan

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta osatzen dugun eragileok agerraldi bat egin dugu gaur Bilbon, bizitzaren jasangarritasuna erdigunean jarriko duen jendarte eredua eraiki nahi dugula aldarrikatzeko. LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk hartu du hitza, eta inposatu zaigun eredu ekonomiko eta soziala errotik aldatu beharra dagoela nabarmendu du. Mobilizaziorako deia ere egin dugu eragile sindikal eta sozialetako ordezkariok: giza kate bat egingo dugu ekainaren 8an, Bilbon, 11:00etan, Gran Viatik abiatuta.

Desoreka sozialak handitu eta sortzen den aberastasuna gero eta esku gutxiagotan pilatzen da. Kapitalak, gero eta botere gehiago eta gero eta errenta gehiago pilatzen du. Sortzen den aberastasuna birbanatzeko inolako erabakirik eta norabide horretan doan politika publikorik ere ez dago.

Aberastasuna birbanatzeko bi bide daude, ez batean ez bestean hartzen diren erabakiek ez diote helburu horri erantzuten:

-Lan harremenetan soldata eta lan baldintzak duintzea. Eta ez da hau azken urteetan hartu den bidea. Enplegu berririk apenas sortzen da edo oso prekarioa da eta dagoena prekarizatzen da.

-Aurrekontu eta zerga politika. Politika publikoen bidez bestelako babes sozial eta zerbitzu publiko sistema bat eraikiz. Soldatek BPGn duten pisua jaitsi egin da 2008 eta 2015 bitartean, %50,8tik %47,8ra.

Hain zuzen ere, gaurko agerraldian bigarren horri buruz aritu dira. Garbiñe Aranbururen hitzetan, "kontua da ze zerga politika egiten den, nondik biltzen den diru gehiago eta zertarako erabiltzen den diru hori. Zerga politikaren erreformaren beharraz entzun dugu egun hauetan, eta guk, noski, behar hori berresten dugu. Eztabaida hori mahai gainean egotea neurri handi batean sindikatu eta eragile sozialok egin dugun presioari esker da. Baina, eztabaida horren mugak ezin ditu patronalak ipini".

LABeko idazkari nagusiak adierazitakoaren arabera, "gaiak duen garrantziagatik, eta proposamen zehatzak izan baditugulako, eragile sindikal eta sozialok eztabaida horretan parte hartu behar dugula eskatzen dugu eta horretarako aukera eskaini behar zaigu. Bukatu behar da patronalaren neurrirako zerga politikarekin".

Aranburuk egoeraren erradiografia egin du, baita aldatu beharrekoak zehaztu ere:

-Zerga politika berrikusi behar da eta egun duguna baina progresibitate handiagoa izan behar du. Egun lanaren gaineko errentengan erortzen da zama gehien. Gehien duenak ordaindu behar du gehiago.

-Kontsumoaren gaineko zuzeneko zergak (BEZ) igo izan dira azken urteetan eta hori erabat bidegabea da, hori progresibitatearen aurka doa eta desberdintasun sozialak areagotu eta pobrezian sakontzen du.

-Enpresek dituzten irabazien arabera gehiago ordaindu behar dute. Bukatu behar da egun dagoen pikareskarako tartearekin. Enpresek kenkarien bidez, ezarritako tipoa baino gutxiago ordaintzen dute.

-Zerga iruzurrarekin amaitzeko determinazioa eta erabaki politikoa behar da. Horrek eskatzen duena da bitarteko tekniko, ekonomiko eta baita giza baliabide gehiago jarri behar dela horretarako. RGIan egon daitekeen iruzur tartea txikikeri izugarria da zerga iruzurrarekin alderatuz.

-Foru aldundiek eta bestelako zerga politika bat egiteko aukera eta tartea izan badute. Kontzertu ekonomikoak edota konbenioak ematen dituen aukerak herritarren gehiengoaren zerbitzura jarri behar dira. Noski patronalak ez du hori gustoko Eta horrekin batera, kontuan izanik zerga guztiak ezin dituztela arautu, burujabetza fiskala aldarrikatzen dugu.
 

 

 

Elkarretaratzea bat egingo dugu bihar, Oiartzungo Alcampon, saltoki handietako hitzarmena salatzeko

0


Fetico, Fasga, UGT eta CCOO sindikatuek eta ANGED patronalak hitzarmena sinatzeko akordioa egin dute. Hitzarmenean ez dute kontutan hartzen bertan lan egiten duten langileen beharrak eta beste behin ere iruzur berri bat egin diete sektoreko langileei. Hala, LABek elkarretaratzera deitu du ostiralerako, 10:30ean, Oiartzungo Alcampon, "Hemen lan egin, hemen negoziatu" aldarriarekin. Sindikatutik sektoreko langileak animatu nahi ditugu Carrefour Oiartzungo lan taldeak abiatutako bidea jarrai dezaten.

LABetik aspaldi ari gara ohartarazten hemen lan egiten dugun langileok ezin dugula inon itxaropenik izan Madrilgo mahai negoziatzaileetan adosten denarekin, akordioa onuragarria izango ez delakoan. Hori dela eta, hemen lan egiten duzuen langileei lantokietan pausoak eman ditzazuten animatzen zaituztegu. Urratsak akordioak lortzeko, prekarietatetik irteteko eta lan baldintza duinak izateko akordioak, hain justu. Honen adibide da Oiartzungo Carrefour merkataritza guneko langileek abiatutako bidea, 3 greba egun egin ondoren, non hipermerkatua itxita egon den, akordio on bat lortu dute hitzarmen estataletik at eginez.

LABetik Carrefour Oiartzungo langileak zoriondu nahi ditugu mobilizazio hauetan erakutsitako jarrera eta konpromisoagatik, eta sektoreko gainontzeko langileak animatu nahi ditugu Carrefour Oiartzungo lan taldeak abiatutako bidea jarrai dezaten. Carrefourren ahal izan bada, gainontzeko enpresetan ere ahal da.
 

 

 

Artxandako Tuneletako langileen lan hitzarmena berritzeko akordio batera iritsi gara

0
Aurreakordioa langileen gehiengo zabal batek babestu du eta, atzo, delegatuek sinatu zuten. 13 lanuzte egun egin ondoren eman da eta beste lanuzte batzuk hasi aurretik.

ELA eta LAB sindikatuak Artxandako Tuneletako langileen Lan hitzarmena berrizteko akordio batera iritsi dira.

Akordioak ondorengo hobekuntzak dauzka:

– 2018ko abenduak 31 arteko indarraldia, mugarik gabeko ultraaktibitatearekin

– Erreformei aurka egiten dien artikuluak. Enpresak ezingo du lan hitzarmena aplikatzeari uko egin langileekin adostu gabe

– 2014tik hona galdutako erosahalmen guztia berreskuratzen da. Izandako KPIen gainetik 

– Igande, jaiegun eta gauetako plusetan %50eko igoera. Gainera larubatetan lanera joateagatiko plusa sortzen da 

– 8 orduko lanaldi murrizketa, aukera askeko egun batekin

– Egutegian eta oporretan hobekuntzak

Artxandako tuneletako langileen mobilizazioa eta inplikazioa ezinbestekoa izan da aurre akordio hau sinatzerako orduan.
 

 

 

Garbiñe Aranburu: “Euskaraz lan egiteko eskubidea dugu langileok”

Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa sinatu du gaur LABeko idazkari nagusiak, Donostiako Miramar jauregian, euskal gehiengo sindikalaren ordezkariekin batera, Kontseiluaren ekimenez. Euskal Herrian euskaraz bizitzeko eta lan egiteko eskubidea aldarrikatu dute sindikatuek agerraldian, eta protokoloa praktikara eramateko konpromisoa erakutsi dute.

Garbiñe Aranburuk adierazi du protokoloarekin bat egiteko konpromisoak sindikatuaren Biltzar Nagusian erabakitakoaren ildoan doazela: "Lan mundua euskalduntzen jarraitzea izango da gure lan ildoetako bat eta instituzioei horretarako erabaki politikoak har ditzaten exijitzen jarraitzea, hori guztia ekintza sindikalaren bitartez”. Hizkuntza-politika ausart eta burujabeak aldarrikatu ditu, eta protokoloa sinatu aurreko hitzartzean garbi utzi du: "Euskaraz lan egiteko eskubidea dugu langileok".

 

 

 

Mobilizaziorako deia egin dugu gaur goizean hildako bi langileren heriotzagatik

Gaur asteazkena, bi langile hil dira beren lanpostuetan, bat Urretxun aldamio batetik erorita eta bestea, Murgako Elektrizitate estazioan, Aiaraldean, elektrokutatua. Urretxun, bihar egingo du mobilizazioa gehiengo sindikalak, 11:30ean Labeaga kalea, 50 zenbakian, istripua izan zen obraren aurrean.

Lehenik eta behin, LAB sindikatutik gure elkartasun eta babes osoa helarazi nahi diegu momentu gogor hauetan langileen senide lagun zein lankideei, gure elkartasun eta babes osoa momentu gogor hauetan.

Hauekin 26 dira gutxienez Euskal Herrian hildako langileak, eta faktore amankomun bat dute oinarri, prekarietatea, hau baitago istripu guztien amankomuneko faktorea.
Urretxuko istripuaren kasuan, nabarmentzekoa da azpikontrata batean ari zela hildako langilea.

Istripuak ez dira gauzatzen arrazoi puntual edo koiunturalengatik. Oinarrizko arazo bat dugu, arazo estrukturala da, eredua da arazoa, langileon osasuna kolokan jartzen duen eredua, bizitza galtzeraino. Lan baldintzak eta lan merkatua eta bizi baldintzen arteko talka bat dago eta horiek aldatu ezean honelako gerataerak errepikatzeko arriskua dago.
Bide batez administrazioari, behingoz lan istripuen aurrean neurriak hartu eta beharrezko baldintzak ezartzea exijitzen diogu,

Azkenik, dei egiten dugu hurrengo orduetan antolatu daitezken salatze mobilizazioetan parte hartzeko, eta modu berean borrokan jarraitzeko lan zentru eta lantokietan eredu berri baten alde, baldintza duinen alde eta langileon bizitza eta osasuna erdigunean jarriko duen jendarte eta herri baten alde.
 

 

 

CIGen VII. Kongresuan izan gara

0

LABen ordezkaritza batek larunbata eta igandean Compostelan (Galiza) egin den Confederación Intersindical Galegaren (CIG) VII. Kongresuan parte hartu du. CIG da Galizako sindikatu nagusia gaur egun. Ibon Zubiela LABeko kideak, CIGeko zuzendaritza uzten zutenak eta talde berrian sartzen zirenentzat zorion hitzak izan zituen bere hitzartzean, herrien arteko elkartasun eta samurtasuna gogoratzeaz gain.

Kapitalismoaren oldarraldiaren garaian, sindikalismo borrokalaria aldarrikatu zuen Zubielak. Preso politikoak ere gogoan izan zituen, Rafa Diez LABeko idazkari nagusi ohia aipatuz.

Borrokarako konpromisoa berretsiz, aliantzen aldeko hitzak izan zituen, herrien burujabetza prozesuei alternatiba eta eduki soziala emateko eragile sindikal, sozial eta politikoen artean.
 

 

 

Lan zamak ekartzeko exijitu diogu Kayabako zuzendaritzari

0
Kayabak bizi duen egoera ez da kasualitatearen ondorio. Egungo egoerak arduradun garbiak ditu: batetik, Kayabako zuzendaritzaren kudeaketa txarra; eta bestetik, multinazionalaren utzikeriak egun Kayaban egiten den produktua zaharkitua geratzea ekarri du.

LAB sindikatuak KAYABA ORKOIENEKO ( KSS) gatazkari buruz honako adierazpenak egin nahi ditu:

1. Kayabak bizi duen egoera ez da kasualitatearen ondorio. Egungo egoerak arduradun garbiak ditu: batetik, Kayabako zuzendaritzaren kudeaketa txarra; eta bestetik, multinazionalaren utzikeriak egun Kayaban egiten den produktua zaharkitua geratzea ekarri du.

2. Honenbestez, eta erantzukizuna multinazionalarena den heinean soluzio ere multinazionaletik pasatzen da. Hau da, KAYABA-k duen arazoa lan zamarik ez izatea baldin bada, empresak lan zama nahiko ekarri behar du egun lantegian lana egiten duten 240 langileentzat. Lan zama handitzetik pasatzen ez den proposamen orok solik multinazionalak dituen enpresetako plantilla arteko eskubideen arteko talka ekarriko luke.

3. Multinazionalari arazoari irtenbidea emateko lan zamak ekartzea exijitzen diogu.

4. LAB -k eszenatoki hori sortzeko ahleginak egiteko konpromezua hartzen du eta Nafarroako Gobernuari norabide horretan bultza dezan eskatzen diogu.