2026-01-01
Blog Page 965

Oñatin hildako garraiolariaren heriotza salatuko dugu bihar Donostian


Euskal gehiengo sindikalak elkarretaratzea egingo du bihar, urtarrilak 10, ‘Prekarietatea hiltzailea, lan istripu gehiagorik ez’ leloarekin. Protesta 11:30ean izango da, Eusko Jaurlaritzak Donostiako Andia kalean duen egoitzaren aurrean.

LAB, ELA, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek doluminak eta elkartasuna adierazi dizkiete lan istripuan hil den garraiolariaren senide eta lagunei.

Euskal gehiengo sindikalaren arabera, beste sektore askotan gertatzen den moduan, garraioan ere lan baldintzak gero eta prekarioagoak dira. Garraiolariek ez daukate giza nahiz lan gaixotasunen aurrean babes egokirik askotan, izan ere, gehiengo batean langile autonomoak baitira, eta gainera, berauek edukitako lan istripuak ez dira maiz estatistika ofizialetan kontutan edukitzen. Horrela, Administrazioek beste alde batera begiratzen dute, sektoreak bizi duen prekarietate egoeraren ezagun izan arren.

Azpimarragarria da garraiolariek jasaten dituzten lan istripuen gehiengoak errepideetako merkantzien garraioak urte luzez pairatzen daraman prekarietatea eta desregulazio basatia agerian uzten dituela. Gainera, garraiolarien eskubide eza ere nabaria da, izan ere, lana mantendu ahal izateko, askotan kargatzaileen presak, ezinezko ordutegiak, gehiegizko pisudun kargak, prezio baxuak, lan egun luzeak eta atseden eza jasan behar baitituzte. Beste askotan, gainera, zamaren deskarga egitera behartuak direlarik. Hauek eta honelako beste hainbat arrazoi dira lana modu seguru eta duinean egitea oztopatzen dutenak, garraiolarien bizitza arriskuan jartzeaz gain. Arazo hauek dira Administrazioak behin eta berriz ezkutatzen saiatzen direnak, beste alde batera begiratuz gehienetan, beraien nahia garraio merkea lortzea baita, edozein preziotan.

Honegatik guztiagatik, gehiengo sindikaleko kideok elkarretaratzea egingo dugu asteartean, urtarrilak 10, Donostiako Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritzaren aurrean, 11.30ean. Mobilizazioa ezinbestekoa da eta istripuak gertatzen direnean LAB, ELA, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRU bertan egongo gara salaketa egiten eta hildako langilearen familia eta lagunei babesa ematen.

 

 

 

Ostalaritzako akordio markoa sinatu dugu Estatutik datozen erasoetatik babesteko

LABek eta ELAk beharrezko jotzen dute negoziazio kolektiboaren blokeoari aurre egin behar zaiola, baita Kolektibitateetarako lan-hitzarmen bat lortzea ere. Gaur bildu den Ostalaritzako Akordio Markoaren negoziazio mahaiean egiturari buruzko akordio bat iritsi da, zeinak aplikazio-lehentasuna ematen dien bere eremuan sartzen diren hitzarmen sektorialei (hiru probintzietako ostalaritzako hitzarmenak eta Gipuzkoako ostatu- etxeetakoa), estatu mailako akordioen aldean.

Behin akordio hau burututa, estatuko sektore-eremutik ezin izango dute negoziazio kolektiboa galarazi dagoeneko badiren negoziazio-eremuetan, ezta etorkizunean EAE mailan erabaki litezkeenetan ere.

LABen eta ELAren iritziz, akordio honek babestu egiten ditu, batetik, EAEko ostalaritzako hitzarmenak estatutik patronalak (Confebask honen kide delarik), UGTk eta CCOOk egiten dituzten eraso eta injerentzietatik; bestetik, negoziazio kolektiboko euskal marko bat egituratzen du ere.

Akordio hau iritsi arren, LABek eta ELAk badakigu negoziazio kolektiboa blokeatuta dagoela, eta, horrenbestez, uste dugu beharrezkoak direla blokeoa gainditzeko ekinbideak: Araba eta Gipuzkoako ostalaritza hitzarmenen negoziazioari heldu behar zaio berriz, Gipuzkoako ostatu-etxeetako negoziazioari ekin eta akordioak lortu, sektore horietan lan baldintzak okertzen dituen egoerari konponbidea emateko. Horretarako, dei egiten diegu lurralde horietako patronalei negoziaziora itzul daitezen akordioak iristeko borondatez, hartara lantokietan pairatzen den prekaritatea bideratzeko.

LABek eta ELAk hitz ematen dute borrokatuko direla lan-hitzarmen horiek berreskuratzeko, beti ere eduki nahikoa izango dutelarik sektore horietako langileek pairatzen duten egoera kaskarrari aurre egiteko.

Sukaldaritza edo kolektibitateen sektoreari dagokionez, akordio honen aplikazio-eremuan sartzen delarik, erabaki da probintzia bakoitzeko ostalaritza hitzarmena aplikatuko dela, horrela Madrildik inposatu den estatu mailako Sukaldaritza Hitzarmenaren inposizioari aurre eginez.

LABek eta ELAk uste dugu sukaldaritzako azpisektorearen ezaugarri bereziek berariazko lan hitzarmen bat eskatzen dutela, hura arautze aldera. Beraz, elkarrekin urratsak egingo ditugu negoziazio-mahai bat eratu arte, azpisektore honetako lan baldintzak arautzeko hitzarmen bat gauzatzeko.
 

 

 

Diru sarrerak Bermatzeko Errenta %1,5 igotzea guztiz urria da

LABek Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta %8 igotzea eskatzen du, Lanbidearteko Gutxieneko Soldata beste.

Abenduaren 30ean, Ministro Kontseiluak Lanbidearteko Gutxieneko Soldataren (LGS) %8ko igoera onartu zuen errege dekretu bidez, 2017rako 707,60 eurotan utziz. Era berean, Eusko Jaurlaritzako DBE %1,5 igotzeko asmoa erakutsi du.

Dirusarrerak Bermatzeko Legeak zuzenean lotzen ditu Dirusarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) eta Lanbidearteko Gutxieneko Soldata (LGS) eta Eusko Jaularitzak DBE %8an igo beharko luke. Baina errege dekretuak zirrikitu legal bat uzten du irekita igoera ez aplikatzeko.

LABen ustez, ezinbestekoa da igoera berehala aplikatzea, euskal jendartean enplegudun, langabe eta pentsionisten artean zabaltzen ari den pobrezia eta prekarietateari aurre egin ahal izateko.

Baina, gainera, bere garaian mobilizazio sozial desberdinetan salatu genuen moduan, kontuan hartu behar da Patxi Lopezen Gobernuak 2012 urtean DBEri egin zion %7ko murrizketa, ondorengo urte hauetan guztietan Iñigo Urkulluren gabineteak mantendu duena.

Horregatik guztiagatik DBEri lehendabizi %7ko murrizketa ezabatzeko eta ondoren LGSren %8ko igoera aplikatzeko exigitzen dugu.
 

 

 

Lan uzteekin jarraituko dute Maderas Mejoradas Industrialen

0

Legorretako enpresako langileek asteak eman dituzte lan uzte partzialak egiten, eta Gabonen ondoren ere horrela jarraituko dutela jakinarazi dute, beti ere hitzarmen duin baten alde borrokatzeko.

Maderas Mejoradas Industrial enpresako (Prodema, orain gutxi arte) langileek honako hau adierazi dute gaur:

Urte bete daramagu jada gure hitzarmena negoziatzen, eta, zenbait puntutan adostasunetara iritsi baldin bagara ere, guretzako oso garrantzitsuak diren bi puntutan blokeo baten aurrean aurkitzen garela esan beharra dago, soldatak eta lanaldia Esan beharra dago enpresaren egoera ekonomikoa azpimarragarria dela. Izan ere, zenbaki gorririk izan ez, eta azken urteetan irabazi esanguratsuak izan ditu.

Soldatei dagokienez, gure eskaera %50 murriztu dugu eta 2016 eta 2017rako, urte bakoitzerako %2 eskatzen dugu, beti ere nominako kontzeptu guztietan.

Bestalde, lanaldiari dagokionez, gure lanaldia 5 orduz murriztea eskatzen dugu 2 urteetan.

Eskaera hauek, aldiz, urrun daude enpresen eskaintzetatik. Izan ere, soldatetan %1,4 eta %1,6 eskaintzen du urte bakoitzerako, baina ez soldata errealetan, horrek suposatzen duen ezberdintasunarekin, eta, bestetik, lanaldiaz ere ez du hitz egin ere egin nahi. Eta bi puntu hauek langileentzat marra gorria dira, eta horregatik ari gara borrokan.

Jada 5. greba astea dugu, eta Madera Mejoradas Industrialeko langileok argi dugu borrokan jarraituko dugula, eskatutakoa bidezkoa delako.

 

 

 

Litalsako langileak zuzendaritza berriaren aurka mobilizatu dira

0

Litalsako enpresa batzordeak gogorki salatu ditu zuzendaritza berriaren jarrera despotikoa, kontrola eta mehatxuak. Adostasunn eta akordiotara iristeko borondatea alde batera utzi eta erabakiak aldebakartasunez eta inposizioz aplikatzea erabaki du zuzendaritza berriak.

Azaroaren 6an egin zen batzarrean langileei zuzendaritzak hartu zituen hainbat neurriren berri eman zitzaien, baita zeuden arazoei buruzko aipamena egin ere. Besteak beste langileei azaldu zitzaien zuzendaritza berrian bideo-zaintza neurriak inposatu dituela eta segurtasun neurri eskasak daudela.

Egoera honen aurrean langileek salaketa hau Lan Ikuskaritzara eramateaz gain mobilizazioei ekitea erabaki dute. Hala nola, gaur hilak 9, elkarretaratzea egin dute enpresa aurrean eta zuzendaritzaren jarrera aldatu ezean kalera irtego dira ere urtarrilaren 16an.

 

 

 

BSHko langileak greba mugagabean dira

0


Gaur hilak 9, BSH ko langileek greba mugagabea hasi dute enpresak ez baitutu bete BSH Villatuertako langileak Eskirotzeko plantara joateko adostutako akordioaren baldintzak. Akordioa hau ez betetzeak ondorio zuzenak dakartza langileentzat, hala nola gutxi gora behera urteko 2000 euro gutxiago kobratzea.

Enpresa batzordeak, enpresaren jarreraren aurrean negoziaketa prozesua ireki zuen, akordioa sinatutako terminoetan bete zedin. Zuzendaritzak ordea entzun gogor egin du. Honen aurrean langileek greba mugagabea hasteko erabakia ekarri dute eta tinko eutsiko dute enpresak traslado akordioan eta indarrean dagoen hitzarmenean sinatutako konpromezuak bete arte.

 

 

 

Rafa Diez: “Euskal Herrian ez da aldaketa sozialik emango burujabetza politiko-ekonomikorik gabe”

0


LABeko idazkari nagusi ohi Rafa Diez elkarrizketatu du ‘Gara’ egunkariak. Santoñako kartzelatik erantzun die galderei, bertan baitago preso. Duela zazpi urte kartzelaratu zuten, eta abuztuan irtengo da kalera, zigor osoa bete ondoren, ‘Bateragune auziaren’ baitan. Egungo egoera politikoari buruz hitz egin du, baita sindikatu abertzaleen estrategiari buruz ere.

‘Gara’ egunkariak gaur argitaratutako elkarrizketan, Rafa Diezek argi utzi du aldaketa soziala emateko burujabetza politiko eta ekonomikoa beharrezkoak direla, eta nabarmendu du ez dagoela burujabetza prozesurik neoliberalismotik abiatuta.
 

 

 

Diru sarrerak Bermatzeko Errenta %8 igotzea eskatzen dugu, Lanbidearteko Gutxieneko Soldata beste

Pasa den ostiralean Ministro Kontseiluak Lanbidearteko Gutxieneko Soldataren (LGS) %8ko igoera onartu zuen errege dekretu bidez, 2017rako 707,60 €tan utziz. Diru sarrerak Bermatzeko Legeak zuzenean lotzen ditu Dirusarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) eta Lanbidearteko Gutxieneko Soldata (LGS) eta Eusko Jaularitzak DBE %8an igo beharko luke. Baina errege dekretuak zirrikitu legal bat uzten du irekita igoera ez aplikatzeko eta Pedro Azpiazu, Ogasun eta Ekonomia sailburuaren hitzak entzunda, beldur gara Eusko Jaularitza ez ote den zirrikitu hori erabiltzen saiatuko.

LABen ustez ezinbestekoa da igoera berehala aplikatzea, euskal jendartean enplegudun, langabe eta pentsionisten artean zabaltzen ari den pobrezia eta prekarietateari aurre egin ahal izateko.

Baina, gainera, bere garaian mobilizazio sozial desberdinetan salatu genuen moduan, kontuan hartu behar da Patxi Lopezen Gobernuak 2012 urtean DBEri egin zion %7ko murrizketa, ondorengo urte guzti hauetan Iñigo Urkulluren gabineteak mantendu duena.

Horregatik guztiagatik, DBEri lehendabizi %7ko murrizketa ezabatzeko eta ondoren LGSren %8ko igoera aplikatzeko exigitzen dugu.
 

 

 

BBVAk zentsura politikoa ezarri digu

0

Sindikatuek eta BBVAk akordio bat dugu komunikatu sindikalak bidaltzeko bankuko intraneten bidez. Horrela, sindikatuok ipintzen ditugu langileei bidali nahi dizkiegun komunikatuak Bankuak berak prestatu duen “saski” batean, eta beraiek bidaltzen dizkiete langile guztiei. Bada, LABek urte berriari agurra emateko ipinitako komunikatuaren zati bat zentsuratu du BBVAk.

Urte amaiera honetan LABen sail sindikalak urte berriari agurra emateko komunikatu bat ipini genuen “saski” horretan, Bankuak bidal zezan. Baina, hara non, erantzun hau eman ziguten: “Atxikita dagoen zirkularraren inguruan, gaur sartu dena lan harremanen postontzian, sentitzen dut jakinaraztea ez dela posible argitaratzea, bere edukiek ez dituztelako enpresan ordezkaritza sindikalaren funtzioa betetzeko bitartekoak arautzen dituen 2014-09-18ko Akordio Kolektiboko 9.a) puntuan ezarritako baldintzak betetzen. Honen arabera ‘transmititu beharreko informazioak soilik laborala den edukia izan beharko du, langileen legezko ordezkaritza funtzioak betetzearekin soilik zuzenean harremanatua, beste helburu batzutarako erabili ezingo delarik…’ Horregatik, eta bere argitalpenerako beharrezkoak diren argibideak emate aldera, eskatzen dizut zirkularraren azken paragrafoa ezabatzea”

Aipatutako paragrafoa hauxe zen:

“Eta hasteko, urtarrilaren 14 honetan, Bilon, askatasuna eta bizikidetzaren aldeko hitzordua dugu. BBVAko LABeko atal sindikalak bere egiten du SAREren manifestaziorako deialdia, euskal presoen eskubideen alde”.

BBVAko LAB Sail sindikalak zera adierazi nahi dugu honen aurrean:

1- Adierazpen askatasunari mugak ipintzekotan, norberak ipini behar ditu. Gure asmoa paragrafo horrekin guretzat garrantzi handia duen deialdi batekin gure atxikimendua adieraztea da. Hori egokia den ala ez langile bakoitzak iritzi beharko du, ez Bankuak.

2- Bankuak berak erabili ditu bere baliabideak deialdi “sozialak” egiteko interesa izan duenean. Beste sindikatuek ere bai. Baina gai batzuk onartzen dira eta beste batzuk ez, horretarako irizpide politikoak erabiliz.

3- LABek sindikatu sozio-politiko bezala definitzen du bere burua. Garen moduan azaldu nahi ditugu gure aukerak eta iritziak langileen aurrean, langileek eurek epai gaitzaten, ez bankuak.

Horregatik, publikoki esaten dugu: zentsurarik ez, ez BBVAn ez inon!