2026-02-07
Blog Page 941

Greba egin dute Oreretan

Jesusen Bihotza zaharren egoitzako langileak eta eraikin publikoetako garbitzaileak greba egiten ari dira gaur, lan baldintza hobeak eta soldata duinak aldarrikatzeko. Hain zuzen ere, soldatak 2012. urteaz geroztik dituzte izoztuak, bost urte igaro baitira jada hitzarmena sinatu gabe dutela. 150 langile inguru daude deituta gaurko grebara, eta goizean hainbat protesta egin dituzte; zaharren egoitzaren aurrealdean elkarretaratu dira goizean goiz, eta, eguerdian, manifestazioa egin dute herriko plazatik abiatuta.

Arratsaldean, 19:30ean, beste elkarretaratze bat egingo dute; Jesusen Bihotza zaharren egoitzaren aurrean, hau ere. Apirilaren 3 eta 4rako ere grebak deitu dituzte borrokan diren langileek.
 

 

 

Suhiltzaile plantilla berritzeko akordioa sinatu dute Nafarroan

Gobernua eta ordezkaritza sindikalaren artean, langileek berretsita, sinatu akordioak kalitatezko zerbitzua ematea ahalbidetuko du. Akordioak 388 suhiltzailetan finkatzen du erreferentziazko zenbakia, eta 55 suhiltzaile lanpostu berri hurrengo jasotzen ditu hurrengo hiru urteetan zehar.

Ezer baino lehen heldu da momentua esker onez goza dezagun erabili dugun konpromezu, elkartasun eta borrokak behingoz, saria eduki dutelako.

“Corralito Foral” basamortuaren barna egin dugun ibilbide luze honetan ez gara geldirik egon, non iritzi publikoarengana jo dugun okerren pasatzen direnen alde egon garelako, desarrollismoaren basakeria edota bankuen estafa salatzekotan… halaber, suhiltzaileon plantilaren edo bere funtzioen murrizteko asmoak salatu ditugu ere eta iragarri dugu ez dugula onartuko parkeen itxierarik edo pribatizaziorik gure arloan.

Era berean, lan txandak bete ditugu behar zen tokian, anbulantzia medikalizatu berria mantentzeko ahaleginak formakuntza zokoratuz… finean, gure konpromezu profesionala agerian utzi dugu.

Legegintzaldi honetan Nafarroako Larrialdietarako Ageztziaren desagerketa izan da itzalik handiena eta gaur egun ere ondorioak pairatzen ari gara. Zapore gazi-gozoa utzi digu iadanik dimitutako aurreko zuzendaritzaren esperientziak Suhiltzailetan orain jasotzen ditugun fruituak beraiek markatutako ibilbidearen bidetik doazelako eta gustatuko zitzaigukeen ikustea zer ez ote zuten beraiek egingo orain emango diren baldintzetan. Azkenik, argitze aldera, alde positiboan eman den negoziaketa eta lortu den Akordioa suhiltzaileon asanbladaren oneritziarekin aipatu behar da.

LABentzat akordio honek eragin positivo nabarmena dauka hiru mailatan:

-Kolektibo mailan duen eragina: Akordioak 388 suhiltzailetan finkatzen du erreferentziazko zenbakia. 55 suhiltzaile lanpostu berri hurrengo hiru urteetan zehar eta jada marxan dauden . LEPekin, Akordio honen funtsa jotzen da, izan ere ahalbidetzen da oraingo parke sarea, eguneko gutxiengoak eta orain ditugun lan zereginak edo eduki ditzakegun berriak. Bigarren Jarduerako araudia ere aurtengo lehenengo erdian zeratu behar da.

-Zerbitzu mailan duen eragina: Adosten diren neurriak, eguneroko krisitik emergentzien erronka berrien aurrean erantzunak bilatzera pasaraztea suposatuko digu. Zentzu honetan, akordioak jasotzen du arlo sanitarioak gurean daukan garrantzia gure lanaren erdia anbulantziarekin egiten dugularik eta errekurtsoen aprobetxamendu nabarmena da administrazio publikoetarako. Ez hori bakarrik, gure eredu europearra eta integrala berresten da lobbie eta pribatizatzeko saiakeren aurrean indartuz. Finean, antolakuntza eta erakundea etorkizunaz, sustengarritasunaz eta bideragarritasunaz hornitzen da.

-Gizarte mailako eragina: LABen iritziz, Nafarroako gizarteak Suhiltzaile zerbitzu integrala, publiko, kalitatezko eta populazio eta geografiarekin proportzionatuta behar du.
Akordio honetako neurri zuzentzaileak errealak dira eta etorkizuna ematen digute. Nafarroak merezi duen emergentzietarako erakundea izan edukiko du.
 

 

 –

Prekarietatearen aurkako dinamika Bilbora iritsi da

LAB elkarguneak antolatzen ari da asteotan, Ostiral Duinak ekimenaren baitan, kapitalismoak eragindakogaitzari aurre egiteko. Gaur izan da Bilboko hitzordua. Hainbat jarduera egin dugu Areatzan, 16:30etikaurrera. Info-puntua eta bideoaz aparte, solasaldia egon da, “Prekarietatearen milaka aurpegi ”izenburupean. Bertan, Pedro Incoesako langabetuak, Rocio etxeko langile batek eta Eneko EHUko ikerlariprekarioak parte hartu dute. Helburua, prekarietateari aurpegia eta errealitate zehatzak jartzea. XabierUgartemendia LABeko Zerbitzu Pribatuen Federazioko arduradunak testuinguru orokorrean kokatu du prekarietatea, gure egunerokotasuneko esparru ezberdinetan sortzen duen eragina zehaztuz eta honiaurreegitea ezinbestekotzat jo du, langileon antolaketaren bidez.

Mahai inguruaren ondoren, La Naja alboan eskubide sozialen alde gaur gose greban hasi diren gizarte
eragileetako kideei bisita egin diete. Ekimenaren berri bertatik bertara jaso dute grebalari baten eskutik, parte hartzeko eta bertaratzeko gonbitearekin batera.

Ondoren, kalejira egin dute Alde Zaharretik, musika, dantza eta aldarrikapenekin. Bidebarrieta eta Posta kaleetatik eta Unamuno plazatik pasatu dira prekarietatearen guneak seinalatzen, hala nola Foster Hollywood (ostalaritza), Hosten (merkataritza), Vodafone (telemarketina) edo Metro Bilbao (azpikontratazioa).
Prekarietatearen aurkako hirugarren elkargunea izango da Bilbokoa, Gasteiz eta Iruñakoen ondoren. Oarso Bidasoan, martxoaren 31n egingo da eta Donostian, apirilean zehar.

LABen ustez, prekarietatea agenda politikoan sartzeko garaia da. Helburu horrekin antolatu ditu LAB
ekaipatu elkarguneok, lan prekarioa betetzen dutenek bildu eta esperientziak truka ditzaten, beti ere alternatibak daudela erakusteko asmoz. Dinamika honetan parte hartzera animatzen ditugu langileak, denon ekarpena beharrezkoa baita prekarietateari aurre egiteko.

Urratsak eman ditzaten eskatu behar diegu eragile politikoei. Honako hauek dira premiazkoenak:
. 1.200 euroko gutxiengo soldata bermatu
. Lanaren banaketa bultzatu, asteko lanaldi osoa 35 ordura murriztuta
. Bertako hitzarmen kolektiboak adostu eta blindatu, Madrildik etor daitezkeen erreformekiko
. Gutxiengo orduak ezarri, lanaldi partzialean kontratatzeko garaian
. Laneko ikuskaritzak kontrol eragingorra egitea enpresei

Prekarietateari aurre egiteko antolaketa, kontzientziazioa eta borroka beharrezkoak dira, kalean zein
lantokitan. Gaur egun, lanposturen bat izateak ez du esan nahi prekarietaterik pairatuko ez dugunik. Euskal Herrian langile txiroak daude, lanpostu prekarioengatik hilabete amaierara iristen ez direnak.

Zerbitzuen sektorean egindako 3.369 inkesta anonimoen bidez, LABek egoera honetara ekarri gaituzten aldagai nagusiak aztertu ditu, eta emaitza latza da: langileen %80ek lan baldintza kaskarretan dihardutela adierazi dute, eta behin-behinekotasuna, soldata, malgutasuna, lanaldi mota eta lan ordutegiak aipatu dituzte prekarietatearen ardatz gisa.

Sistema kapitalistaren tresna bat da prekarietatea, gobernatzeko baliatu ohi du. Alarma gorria piztu behar dugu gizartean, ezinbestean.

 

 

 

Lan heriotzak salatu dituzte Michelinen

Elkarretaratzea egin dute gaur Gasteizen, Michelingo enpresa batzordeak deituta. Hain zuzen ere, joan den asteartean hildako langilea izan dute gogoan, eta lantegiko atarian bi orduz prortesta egiteko deia egin dute, 13:00etatik 15:00etara. Martxoak 30erako, berriz, bi orduko lan uztera deitu dugu LAB, ELA eta ESK sindikatuok, 13:00etatik 15:00etara ere.

Michelingo enpresa batzordeak Roberto Garcés lankidearen heriotza deitoratu du, aho batez, eta doluminak eta elkartasuna helarazi die hildako langilearen senitarteko, lagun eta lankideei.

Enpresa batzordeak jakinarazi du erabili ziren jarduera protokolak ikertuko dituela, eta beharreko zuzenketa edo hobekuntzak exijituko dituela antzerako egoerak errepika ez daitezen.

Aste honetan, bi langile hil dira Euskal Herrian.
 

 

 

Abiadura Handiko Trenari buruzko hitzaldia, Iruñean

0

Unibertsitate irakasle David Hoyosek "El proyecto de Red Ferroviaria de Alta Velocidad, un análisis transdisciplinar" txostena aurkeztuko du astelehenean, Iruñean. Hitzordua Civivox Condestable espazioan izango da (Kale Nagusia, 2), 19:00etan.

David Hoyosek, beste irakasle batzuekin batera, ATHari buruzko beste txosten bat aurkeztu zuen otsailaren hasieran, oinarri bera duena. LAB eta ELAren enkarguz egin zuten ikerketa lan hori.
 

 

 

Euskal gehiengo sindikalak bat egin du Korrikarekin

Korrikaren 20. ekitaldia aurkeztu zuten atzo, osteguna, Bilbon. LABeko ordezkariak bertan izan ginen, ELA eta STEILAS sindikatuko kideekin batera. Euskalgintzako, alderdi politikoetako eta beste hainbat arlotako ordezkariak ere bildu ziren ekitaldian. Datorren ostegunean ekingo dio ibilbideari Korrikak, Otxandiotik

Martxoaren 30etik apirilaren 9a bitartean ibiliko da Korrika Euskal Herrian zehar, "BatZuk" leloarekin. Otxandion hasi eta Iruñean bukatuko da.
 

 

 

2017ko EAEko aurrekontuek ez dituzte ezberdintasun sozialak zuzentzen

Datu makroekonomikoen arabera, hazkunde fasean sartu gara, eta, Barne Produktu Gordinari (BPG) begiratzen badiogu, hakunde hori % 3,1 izan dela konturatuko gara. Baina, tamalez, horrek ez du esan nahi hazkunde horrek egoera sozio-laboralean isla duenik; are gehiago, kapitalaren eta lanaren arteko erlazio produktibotik sorturiko errenten ikuspegitik, egoera okerragoa da orain, krisi urteetan baino.

Nahiz eta 2008 eta 2016 urteetan Hego Euskal Herriko ekonomiak aberastasun maila bera izan duen, aberastasun horren banaketan ezberdintasun nabarmenak daude:

  • 2008 urtean, BPGren % 50,8 soldaten ordainketara bideratzen zen; 2015 urtean, aldiz, portzentaia hori % 47,8 da, argitaratu diren azken datuen arabera.

SORTUTAKO ABERASTASUNETIK ZENBAT BIDERATZEN DA SOLDATETARA? (BPGren ehunekoa)


Iturria: LABek egina, Estatistikako Institutu Nazionaleko datuetan oinarrituta

Eusko Jaurlaritzak egoera hori zuzenduko ez duten aurrekontuak egitea erabaki du. Zergatik?

  • Zergen bilketari dagokionez, aldaketarik aurreikusten ez duelako.
  • Azken urteetako inbertsio sozialaren murrizketei dagokienez, murrizketa horiek indarrean dirautelako, eta horrek ondorio negatiboak izan dituetako politika birbanatzailean; gainera, murrizketek eta politika birbanatzaileak sektore ahulenak kolpatu ditu gogorren, prestazioei zein beharrezkoak diren zerbitzu publikoei dagokienez. Horren aurrean, 1.000 milioi euro gehiago beharrezkoak dira, murrizketei aurre egiteko (2009 urteko egoerara bueltatzeko, bederen).

 

 

 

Ainhoa Etxaide: “Estatu bat nahi dugu, ahalik eta gaitasun gehien emango digun estatus politiko bat”

LABen hitzaldi zikloa Bilbora iritsi da ostegunean, Ainhoa Etxaideren solasaldiarekin. Burujabetza, aliantzak, langileen borroka, feminismoa… gai asko izan ditu hizpide sindikatuko idazkari nagusiak, Hika Ateneoan egindako ekitaldian. Elkarrizketa Ekhiñe Atorrasagsti eta Maite Asensio kazetariek gidatu dute, eta gogoeta mamitsuak utzi ditu. Biltzar Nagusiaren atarian gauden honetan, Etxaidek nabarmendu du LABen erronka nagusienetako bat burujabetza prozesuari bultzada ematea dela.

“LABek etorkizuna du, gure ibilbidea egiteko gaitasuna dugu elkarlanen beharrik gabe, baina benetan burujabetza prozesu bat abian jarri nahi badugu, patronalari gure etorkizuna erabakitzeko eskubidea kendu nahi badiogu, herri berri bat eraikitzeko benetako eragilea izan nahi badugu, elkarlana beharrezkoa dugu. Aliantzarik gabe ez da egoera iraultzeko aukerarik egongo”.

Ainhoa Etxaideren hitzak dira hauek, aliantzei buruzko galderari erantzuteko unean esandakoak. Hain zuzen ere, burujabetza prozesua azkartzea da LABen erronketako bat, bizi eta lan baldintzak hobetzeko bidean, eta ELArekin eta helburu hori duten eragileen arteko elkarlana abian dela nabarmendu du; joan den ostiralean Gasteizen egindako ekitaldia adibide, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta ardatz.

Estatus politikoaren eztabaida irekita dagoela berretsi du LABeko idazkari nagusiak: “Estatus politiko berri batera goazela begibistakoa da, hori ezin da ekidin. Momentu historiko honetan, subiranistek zer egingo duten da gakoa. Estatus politiko berri bat definituko da datozen hilabeteetan. EAJk zer egin nahi duen ikusten ari gara: eztabaida guztia Legebiltzarrera mugatzen ari da, bere neurrira egiteko, Euskal Herriaren neurrira egin beharrean. Guk gure helburuak finkatu ditugu: Estatu bat nahi dugu, ahalik eta gaitasun gehien emango digun estatus politiko bat. Horretara goaz. Nola lortuko dugu hori? Estatus hori EAJrekin adostuz? Ez. Horrek esan nahi du herri honetan ezin dela herri akordiorik egin? Lortu daiteke, baina behartu egiten badiegu”, azaldu du.

Confebaskek klase proiektu bat inposatu duela salatu du, herri proiektu bat edukitzea inoiz baino garrantzitsuagoa denean. “Confebaski herri proiektu indartsu batekin egin behar zaio aurre, eta herri proiektu hori ezin da oinarritu Confebaskek berak defendatzen dituen interesetan. Eta EAJk interes horiek berak defendatzen ditu”, zehaztu du.

Hainbat gai jorratu ditu Etxaidek, idazkari nagusi gisa ia hamarkada bat bete duenean. Urte horietan krisi ekonomikoak eta erreformek gogorki kolpatu dute euskal langileria, eta euskal sindikalgintzaren aurkako enbata ere ez da nolanahikoa izan. Etxaideren gidaritzapean, ekaitz horri aurre egin dio LABek, eta ez hori bakarrik, garai berri bat irekitzeko oinarriak ezarri ditu, datorrena gure garaia, langileon garaia, izan dadin. Etxaidek lekukoa pasako du 9. Biltzar Nagusian, etxeko lanak eginda. Bilboko solasaldiak agur kutsua izan du horrexegatik. Facebook-en ikus daiteke elkarrizketa bere osotasunean.

 

 

 

Aniztasun sexuala eta genero eskubideen aurkako urraketa salatzen dugu

Chrysallis erakundeak ume transexualek bizi duten errealitatea jendarteak ikustarazteko egindako kanpaina eta gero, Hazteoir Madrilgo eskuin muturreko erakunde ultrakatolikoak, gorrotoa bultzatzen duen kanpaina jarri zuen martxan. Ekimen honen gorroto mezua autobus laranja batean ibili da Estatuko hainbat lekutatik, eta Euskal Herrira ere heldu da. Iruñeako kaleetan egon zen eta eragile sozial eta sindikalek modu irmoan erantzun genuen; hurrengo egunean, Gasteizen egongo zela zabaldu arren, ez zen Arabako hiriburutik agertu. Hurrengo asteetan Euskal Herrian agertu daiteke berriro, eta beraz, prest egon behar gara erantzuteko.



LABek ozen salatu nahi du aniztasun sexuala eta genero eskubideen aurkako urraketa hau. Oinarrizko eskubideen aurka jotzen dute eta gorrotoa bultzatzen dute. Hori dela eta, Euskal Herrian ez dugu onartzen horrelako mezurik gure kaleetan. Gorrotoa sustatzea zigortua egon behar da. Horrela bada, bi eskaera argi egiten dizkiegu dagokien administrazioei: alde batetik, ez dezatela baimendu autobus hori gure errepide eta kaleetan izaterik, ez autobus hori, ezta antzeko mezurik izan dezakeen beste ekimenik ere. Eta beste alde batetik, akusazio bezala ager dadila gorrotoa eragiten dutenen aurrean, horrelako mezuek indarkeria dakartelako. Kasu honetan, gainera, berez sistema heteropatriarkal honek zigortuta dauzkan haur transexualen aurka. 



Autobusak testu hau darama: “mutilek zakila daukate”, “neskek alua daukate” “ez zaitzatela engainatu”, “gizon jaiotzen bazara, gizona zara” edo “emakumea bazara, izaten jarraituko duzu”. Oso ondo zaindu dute beraien mezua teknikoki salagarria izan ez dadin, baina aurrekariak dituzte, gure ikastetxeetara aniztasun sexualaren aurkako mezu guztiz argiak zeuzkan gidak bidali zituzten, zabaldu zitezen. 



Erakunde honek egungo sistema ez aldatzea babesten du, aldaketari dio beldurra, eta horren aurrean, gure lana, diskurtso hori desmontatzea izan behar da. Oinarrizko eskubidea da generoa askatasunez aukeratzea, eta edozein adinetan horrela izan dadin bermatu behar dugu, bai ikastetxeetan, baita nagusiagoetan ere, lantokietan.