2026-01-01
Blog Page 940

Nafarroako metalgintzako negoziaketa mahaia irekitzea eskatzen dugu

0

UGT, CCOO ta Patronalak 2016 eta 2017rako sinatu zuten metalgintzako hitzarmenean, jasotzen ziren soldata igoerak sindikatu horiek eta patronalak Madrilen AENCren markoan (Acuerdo del Empleo y la Negociación Colectiva) sinatutakoari lotzen ziren. Hau da Nafarroako Metalgintzako langileen interesak gureak ez diren marko arrotz batetara eraman ziren. Beraz, Nafarroan adostea dagokiguna Madrilen adosten da.

Honek bi eragin larri ditu. Alde batetik UGT,CCOO eta Patronalak sinatutako akordioak, 2016. urterako, %1,5eko (Tabletan bakarrik) soldata igoera jasotzen du, baina urte horretan, Nafarroan, KPI-a %1,8koa izan zen. Ondorioz erosmen ahalmenak behera egin zuen. Bestaldetik 2017ko soldata igoerak aipatutako AENC-ra lotzen dira, gaur gaurkoz eta martxoan gaude jada, 25.000 langile inguru 2017-ko soldata igoerarik gabe dago.

Akordioa erdietsi zenean, LABtik salatu genuen negoziaketa markoa Nafarroatik Madrilera eramateak sektoreko langileei ez ziela mesederik egiten. Denborak, zoritxarrez, arrazoia eman digu. Penagarria iruditzen zaigu UGT eta CCOO-k Nafarroako langileen interesen gainetik berain interes nazionalak lehenestea. Hau dela eta metalgintzako negoziaketa mahaia irekitzea eskatzen dugu.

 

 

 

Lan istripuen atzean prekarietatea dagoela salatu dugu


Euskal gehiengo sindikalak, ELA, LAB, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek, kontzentrazioa egin dugu Bilbon lan-istripuz hildako langilearen heriotza salatzeko. Mobilizazioa “Lan istripu gehiagorik ez, prekarietatea hiltzailea” lelopean egin da. Azken batean heriotz guzti hauek faktore amankomun bat dute oinarri, prekarietatea.

Istripuak ez dira gertatzen arrazoi puntual edo koiunturalengatik. Oinarrizko arazo bat dugu, arazo estrukturala da. Eredua da arazoa, langileon bizitza eta osasuna kolokan jartzen duen eredua, bizitza galtzeraino. Beraz honen aurrean obren benetako kontrola egon dadin eskatzen dugu. Era berean administrazioari istripu hauek ekiditeko benetako neurriak hartzeko eskatzen diogu.
 

 

 

Langileen osasuna erdigunean izango duen eredu baten alde borrokatzeko deia egiten dugu


Gaur astelehena, C.E.V. 62 urteko langilearen heriotza eragin duen lan istripu baten berri izan dugu. Gaurkoarekin 11 dira gutxienez 2017an zehar Euskal Herrian hildako langileak, eta faktore amankomun bat dute oinarri, prekarietatea, hau baita istripu guztien amankomuneko faktorea. Azken istripu hau salatuz bihar 11:30etan Arriagan plazan ELA, LAB, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRU sindikatuok konzentrazioa egingo dugu.

Gaur astelehena, C.E.V. 62 urteko langilearen heriotza eragin duen lan istripu baten berri izan dugu. Bilboko berritze obra batean, aldamio batetik erorita hil da DekoNorte 2000 SL enpresako langilea.

Lehenik eta behin, LAB sindikatutik langilearen senide lagun zein lankideei, gure elkartasun eta babes osoa helarazi nahi diegu momentu gogor hauetan.

Gaurkoarekin 11 dira gutxienez 2017an zehar Euskal Herrian hildako langileak, eta faktore amankomun bat dute oinarri, prekarietatea, hau baita istripu guztien amankomuneko faktorea.

Aurreko asteko azken heriotza salatzeko elkarretaratzean ginenean izan dugu beste honen berri. Istripuak ez dira gertatzen arrazoi puntual edo koiunturalengatik. Oinarrizko arazo bat dugu, arazo estrukturala da. Eredua da arazoa, langileon bizitza eta osasuna kolokan jartzen duen eredua, bizitza galtzeraino.

Berriz diogu, noizko obren gaineko benetako kontrola? Identifikatuta dago eta jakina da obretan ematen diren baldintzek prekarizazioa eta osasun eta bizitzaren galerak dakartela.

Behingoz eta bide batez administrazioari, eta kasu honetan Jaurlaritza berriari, lan istripuen aurrean neurriak hartu eta beharrezko baldintzak ezartzea exijitzen diogu,

Azkenik, bihar 11:30etan Arriagan plazan ELA, LAB, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRU sindikatuok konzentrazioa egingo dugu azken lan-istripu hau salatzeko, eta modu berean borrokan jarraitzeko lan zentru eta lantokietan eredu berri baten alde, baldintza duinen alde eta langileon bizitza eta osasuna erdigunean jarriko duen jendarte eta herri baten alde.
 

 

 

Lan istripuen atzean lan baldintzen prekarizazioa dago

0


Elkarretaratzea egin dugu telefono azpiegituretan ematen diren lan istripuak salatuz. Istripu hauek, lan baldintzen prekarizazioa eta telefono azpiegituren mantenu faltari loturik daude. Horrez gain azpimarratu nahi dugu onartezina dela Telefónica bezalako enpresa bateko, azpiegiturak honelako balditza kaskarretan edukitzea, langileak arriskuan jarriz.

Telefonicako enpresa batzordeak, enpresa honi zein azpikontratatutako enpresei eskatzen die, martxan jarri ditzatela gaurtik aurrera, segurtasun zein babeserako araudiak betetzeko beharrezkoak diren tresna zein mekanismo guztiak, azpiegituren egoera hobetu eta gaur egun existitzen diren defizientzia ugariak konponduz.

 

 

 

Gure etorkizuna erabakitzari bai, euskal Estatu burujabeari bai

Azken urteetan Euskal Herrian gertatu dena azaltzeko lanaren eta bizitzaren prekarizazioaz eta pobreziaz hitz egin behar dugu. Erreforma eta murrizketen bidetik lan harremanak erasotu dizkigute; soldata geroz eta murritzagoak ezarri; emakumeon zaintza lanak aitortu gabe jarraitzen du eta lan munduan bigarren mailako lanak egitera behartuak gaude; sektore publikoa eraitsi eta eskubide sozialak birrindu dizkigute, pentsioak arriskuan jarri eta bizitza duinerako eskubidea etengabe urratu. Zapalkuntza hirukoitza bizi dugu: patriarkala, soziala eta nazionala. Langileoi erabakitzeko eskubidea ukatu digute eta Kapitalaren interesak gailendu dira, Herri interesen gainetik. 

Bertako errealitate eta beharren araberako erabaki politiko, ekonomiko eta sozialak ez hartzeak herri bezala ahuldu egin gaitu. Estatuek ez dute Euskal Herriaren nazio izaera aitortzen eta horrela ez dago benetako alternatiba sozial, politiko eta ekonomiko bat eraikitzerik. Nola ziurtatu bizi proiektu duin eta askea edukitzeko eskubidea, geuri dagozkigun gaietan erabakiak hartzeko aukerarik ez badugu? Erabaki dezagun, izan gaitezen gure etorkizunaren jabe, herri aske eta burujabe!

GURE ETORKIZUNA ERABAKITZEARI BAI
EUSKAL ESTATU BURUJABEARI BAI

Erabakitzeko eskubidea behar dugu, egoera laboral eta soziala iraultzeko. Erabakitzeko eskubidea, erreforma eta murrizketa guztiei aurre egin eta alternatibak eraikitzeko Erabakitzeko eskubidea, Euskal Herria prozesu eratzaile eta eraldatzaile batean murgiltzeko.

Oinarri berriak dituen jendarte eredu askea nahi dugu eta posible da. Langileok aukera paregabea dugu geure hitza eta erabakia aktibatzeko eta gure borondatea adierazteko antolatu diren herri galdeketetan. Estatua da tresna Euskal Herria politikoki egituratzeko eta sozialki kohesionatzeko. Bizitza duina bermatzeko behar ditugun baliabide politiko, ekonomiko eta sozialak eskuratzeko. Langileriaren bizi eta lan baldintzen hobetzeko. Langileok erabaki. Langileok BAI, Euskal Estatu burujabeari!

LAN MUNDUTIK ZERTARAKO ERABAKI?

– Euskal demokrazia eraikitzeko. Gure etorkizunaren jabe izateko. Gure eskubideak arautzeko eta betetzeko markoa izan dezagun. Euskal Herria nazioa da, dagokigun erabakitzeko eskubidea eskuratzeko garaia da. Gure historian, kulturan eta hizkuntzan oinarrituriko herri anitza sortzeko, beste kulturen integrartzaile, munduari zabalik. 

– Egungo sistema errotik aldatzeko. Neoliberalismoari aurre eginez, jendarte, produkzio eta kontsumo eredu berri bat eraikitzeko. Jendarte eredu eta herri askea posible egiteko.

– Egoera ekonomiko eta soziala iraultzeko. Bizitza erdian kokatuz, eredu sozioekonomiko propio bat eraikitzeko. Botere ekonomikoaren gainetik herri boterea jartzeko. 

– Langileon izenean beste inork erabaki ez dezan. Gure lan eta bizi baldintzetan eragiten diguten gaietan langileok izateko protagonistak. 

– Zapalkuntza oro gainditzeko. Genero bereizketa eta zapalkuntza, klase zapalkuntza eta nazio zapalkuntzarekin amaitzeko. 

– Lan harremanetan eragiteko. Lan mundua aldatzeko. Langileon erabaki ahalmena handitzeko. Erabakia langileengandik zenbat eta gertuago, orduan eta hobe. Laneko gaietan ahalmen legegile osoa behar dugu.

– Gure lan hitzarmenen defentsan. Gure hitzarmenak hemen erabakitzeko eta hitzarmen propio horiek estatukoetatik babesteko. Hitzarmen duinak bermatzeko, gure hitzarmenak hemen erabakitzeko.
 

LAN MUNDUTIK ZER ERABAKI?
– Lan Harremanetarako eta Babes Sozialerako Euskal Esparrua. Lan munduan prekarietatearen amaiera. Soldata eta lan baldintza duinak, aberastasunaren banaketa. 1.200 euroko gutxieneko soldata eta 35 orduko lan astearen defentsa. Lan osasuna bermatzea. Euskaraz lan egiteko eskubidea.
 
– Negoziazio kolektiborako marko propioa. Gure hitzarmenen defentsan, lan baldintza duinen alde. Enplegu duina bermatuz, gure hitzarmenak, lanaren eta aberastasunaren banaketarako tresna izan daitezen.

– Babes sozialerako euskal sistema publikoa. Pobreziaren aurka, pertsonak lehenesteko, denontzat bizitza duina bermatzeko; Euskal Herri oparoago, zuzenago, solidariago eta berdinzaleago baten alde. Gizarte-sistema propioa, integrala, euskalduna erabaki, kalitateko enplegua sortuko duen politika erreal eta eraginkorrekin, jubilatzen diren pertsona guztientzat 1.080 euroko pentsioa bermatuz.
 

– Aberastasunaren banaketa justu eta progresiboa. Zerga sistema justu eta birbanatzaile batek lagunduta. 

– Sektore publiko indartsu bat. Gehiengo sozialaren mesedetan izango diren politika publikoak sustatuz, enpleguaren defentsan, pribatizazio eta merkantilizazio prozesuekin amaitzeko.

– Industria politika eraginkorrak. Multinazionalen interesen gainetik Euskal Herriak industria politika propioa izan dezan, sektore estrategikoen aldeko apustua eginez.

 

 

 

Euskotreneko makinisten greba berriak martxoaren 12tik aurrera

0

Amara eta Arasoko Langileen Asanbladak, otsailaren 23an batzartuta, greba deitzea erabaki du. Langileek zuzendaritzak inposatu duen langile finkoen igoera (Hendaia-Lasarte eta Amara-Zumaia lineetan zerbitzu berriak jartzeak sortua) guztiz askieza dela salatzen dute. LAB sindikatuak, INDEPENDENTEekin batera greba deitu eta babesten dugu.

Amara eta Arasoko (EUSKOTREN) Langileen Asanbladako prensa-oharra

"Euskotreneko makinisten greba berriak martxoaren 12tik aurrera

Amara eta Arasoko Langileen Asanbladak, otsailaren 23an batzartuta, greba deitzea erabaki zuen du Amara eta Arasoko egoitzetan jarraian aipatzen diren egun eta orduetan.

Martxoak 12: 10:25etik 14:35etara.

Martxoak 14 eta 16 eta apirilak 3, 5, 7, 25 eta 27; 06:25etik 08:35era eta 17:25etik 19:35era.

Martxoak 18 eta apirilak 1, 13, 15, 17 y 29: 11:55etik 16:05era.

Martxoak 20, 22 y 24 eta apirilak 11: 6:55etik 9:05era eta 17:55etik a 20:05era.

Martxoak 28 eta 30 eta apirilak 19 eta 21: 07:25etik 09:35era eta 18:25etik 20:35era.

Greba hau Amara eta Arasoko Langileen Asanbladak proposatu eta berretsi du. LAB eta INDEPENDENTEEK deitu eta babesten dute.

Grebarako lehen arrazoia, zuzendaritzak inposatu duen langile finkoen igoera (Hendaia-Lasarte eta Amara-Zumaia lineetan zerbitzu berriak jartzeak sortua) guztiz askieza da langileek irailaren 12aren aurretik genituen lan-baldintzak eta jarduera aurrera eramateko baldintzei eusteko.

Bigarren arrazoia, Zuzendaritzak uko egiten diola berehala jarri beharreko garraio planari. Plan honek Arasoko egoitzara eraman dituzten langile guztientzako izan beharko luke.

Hirugarrenik, Zuzendaritzak negoziazioetan zehar erakutsitako jarrera immobilista legoke. Modu sistematikoan baztertu ditu alde sozialaren proposamenak, neurri handi batean konpontzen zituztenak zerbitzuaren bidagarritasuna, ikuskapen trenak edo langileentzako garraioa bezalako arazoak.

Eta azkenik, uztailean, Zuzendaritzak apurtu egin zituela negoziazioak zerbitzuen taulen inposizioarekin. Irailaren 12an sartu ziren hauek indarrean.

Grebaren helburua, azken finean, Treneko Agente finkoen plantilla handitzea da, langile talde honek irailaren 12aren aurretik zituen lan eta jarduera egiteko baldintzei eusteko. Gainera, Arasoko langileek lanera joan ahal izateko garraio publikoa edukitzea ere aldarrikatzen da."
  

 

 

2012. urteaz geroztik soldatak izoztuak dituztela salatu dute Oreretan

Oreretako zahar egoitzako langileak eta eraikin publikoetako garbitzaileak kalera irten dira euren lan eskubideak defendatzeko. Hain zuzen ere, bizitzaren kosteak eta UNI2 eta Eulenen aurrekontuak urtez urte gora egin duen bitartean, euren egoerak bere horretan jarraitzen duela salatu. Bost urte igaro dira hitzarmena sinatu gabe dutela, eta, orduz geroztik, soldatak izoztuak dituzte.
 

 

 

Enpresaren asmoen aurka egin dugu protesta, Simplytik Simplyra

0

Simplyko langileek mobilizazioak egin dituzte, Sabeco Banaketako enpresa batzordeak deituta. Auto karabana bati ekin diote Mungiako Simplytik abiatuta, eta, herria zeharkatu ondoren, Durangoko Simply hipermerkatuan bildu dira euren eskubideak defendatzeko.

Sabeco Banaketa S.L. enpresak (SIMPLY dendak), langileen kontrako neurriak hartzeko asmoa adierazi du balizko salmenten jaitsiera argudiatuz. Izan ere, denda batzuen itxiera posibleaz gain (eta honen ondorioz emango liratekeen kaleratzeak), enpresak denda batzuen egungo funtzionamendu eredua aldatzeko nahia ere adierazi die langileei.

Aldaketa hauek ordutegien erabateko liberalizaziora eramango gintuzkete (urteko 365 egunak irekita, 18 ordu egunean) eta orain arte langileek borrokatutako lan-baldintzen galera suposatuko luke (denda batzuetan Simply-ko hitzarmen estatala aplikatzeko nahia, Bizkaiko elikadurako hitzarmena gutxika saltatu nahi dutelarik).

Egoera honen aurrean, langileek mobilizazioak egin dituzte, euren eskubideen defentsan.