2026-06-18
Blog Page 912

Joan den astean hildako garraiolariaren lan heriotza salatuko dugu bihar, Atxondon

Elkarretaratze bat egingo dugu Sorazulen izandako lan istripuaren ondorioz hildako garraiolaria gogora ekartzeko, euskal gehiengo sindikalak deituta. Urriaren 5ean izan zuen istripua, eta urriaren 13an hil zen. Comercial Arrate enpresaren aurrean izango da protesta, Artia industriagunean, Atxondon. 12:00etan elkartuko gara, "Prekarietatea hiltzailea, lan istripu gehiagorik ez" leloarekin.
 

 

 

Elkarretaratze bat egingo dugu bihar, Basurtoko ospitalean, adierazpen askatasunaren alde

0

Duela egun gutxi arrautzak bota zituzten LABek Basurtoko ospitalean duen bulegoaren aurka. Sakabanaketaren aurkako banderola eta Kataluniarekin elkartasunean jarritako estelada izan zituen jomuga erasoak, leihoan zintzilikatuta baititugu bi ikur hauek. Bada, elkarretaratze bat egingo dugu bihar, urriak 20, Basurtoko Ospitalean, erasoa salatzeko. 11:30ean bilduko gara, kanpoko kontsultak egiten diren aldean.
 

 

 

Itziarreko Reiner e Hijos SL enpresan askatasun sindikalari eraso egiten zaio

Itziarreko Reiner e Hijos S.L.- ko delegatu batek falta larri baten komunikazioa jaso zuen maiatzaren 12an enpresaren partetik Kimikako hitzarmen estatalean 60.5 artikuluan oinarrituta, “desobedentziaren” akusaziopean. Ez dugu egoera hau ez ulertzen, ez konpartitzen, denbora luzean enpresari kontu ezberdinak eskatu dizkio gure delegatuak, denon baldintzak eta eskubideak hobetzeko asmoz, horregatik ez dugu onartuko enpresako langile eta delegatua jo puntuan jartzea.

Uztailaren 10ean kontziliaketa saiakera bat izan genuen. LAB sindikatutik prozesu horren baliogabetasuna aitortu, eta subsidiarioki zigorraren inprozedentzia onartzeko eskaera egin genuen; aldi berean, prozesua bertan behera eta eraginkortasun gabe gera zedin eskatuz. Kontziliaketan, enpresak jarrera kaxkarra izan zuen, elkarrizketarako eta arazoari konponbide bat topatzeko intentziorik erakutsi gabe; hori dela eta, urriaren 20ean epaiketa bat burutuko da.

LABek enpresaren jarrera gaitzesten du. Egoera hau diskriminazio eta askatasun sindikalari eraso bat besterik ez da; eta ez gaude Reiner e Hijos S.L. enpresan delegatu lana egiteagatik jazarpen hau jasateko prest.

Horregatik, kontzentrazioa egin genuen atzo, bertan zigortutako ordezkariari gure elkartasun osoa helarazteaz gain, enpresari zentzugabekeri hau alde batera lagatzeko eskatu genion.
 

 

 

Altsasura iritsi da Ekimen Ibiltaria

Altsasun geldiadia egin du gaur Ekimen Ibiltariak, "Lan duina, bizi duina" mezua Sakanan zabaltzeko helburuarekin. Hain zuzen ere, tailer bat egin dugu goizean Gure Etxean, lan munduko hainbat gairen inguruan. Sindikatuaren ekintza soziosindikal berrituaren nondik norakoen berri eman dugu, besteak beste. Arratsaldean, Sakanako egoera orokorra izango du hizpide.

Ekimen Ibiltaria Leitzatik iritsi da Altsasura, baita dinamika hau laguntzen duen furgoneta ere. Leitzan, atzo gauean, Kataluniarekin egin genuen bat, elkarretaratze baten bitartez.

Lizarrara egingo dugu jauzia bihar, urriak 19. Ekintza sindikaleko tailerrekin hasiko dugu eguna. Ondoren, elkarretaratze bat egingo dugu SAR QUAVITAE enpresaren aurrean. Amaitzeko, propaganda banatuko dugu azokan.

 

 

 

LAB eta ELA Ostalaritzako Akordio Markoaren inpugnazioaren aurka mobilizatuko gara urriaren 24an

Giza kate bat egingo dugu Eusko Jaurlaritzatik EAEko Justizia Auzitegi Nagusiraino, CCOO eta UGT sindikatuek aurkeztutako demandaren epaiketaren hasiera dela-eta. Agerraldi bat egin dugu gaur Bilbon, eta Ostalaritzako Akordio Markoa indargabetzeak izango lituzkeen ondorioen berri eman dugu, hots, sukaldaritza kolektiboko hitzarmen estatala aplikatzeak. Hain zuzen ere, zenbait kasutan soldata %50 baxuago izango litzatekeela salatu dugu, besteak beste.

Garbiñe Aranburuk eta Saul Arangibelek, LABeko idazkari nagusiak eta Zerbitzu Pribatuetako Federazioko idazkariak, hurrenez hurren, hartu dute hitza gaurko agerraldian, ELAko ordezkariekin batera. Arangibelek ohartarazi du, inpugnazioak aurrera eginez gero, ondorioak larriak izango liratekeela langileentzat: “Soldata okerragoa jasotzeaz gainera, langileok, asko aldizkako kontratuak dituztenak, kaltea jasango lukete langabezia-prestazioetan eta etorkizuneko erretiroan. Estatu mailako zenbait enpresa, esaterako Eurest, Sodexho eta Serunion, beren langileei dagoeneko aplikatzen ari dira estatu mailako lan-hitzarmeneko baldintzak”.

Hortaz, LABek eta ELAk honakoa salatu dugu:

-EAEn %17ko ordezkaritza duten CCOO eta UGT sindikatuen jarrera antidemokratiko eta antisindikala.

-Patronalak CCOO eta UGTrekin elkar hartu izana milaka langileren enplegua prekarizatzeko; langile hauetako gehienak emakumeak dira, eta hauek, lanaldi partzialaren arazoak ez ezik, lan-baldintza miserableak ere pairatu behar dituzte.

-CCOOk eta UGTk estatuko hitzarmena sinatzeagatik lortu dituzten onurak; esaterako, enpresek ordaindutako lanaldi osoko hainbat liberatu sindikal.

EAEko Ostalaritzako Akordio Markoaren helburuak gogoratu dituzte, jokoan zer dagoen erakusteko:

-EAEko Lanbidearteko Akordioaren moduan, ostalaritzan lehentasuna ematea Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako lan-hitzarmen sektorialei, estatu mailako hitzarmenaren baldintza txarragoak saiheste aldera.

-Kolektibitateetan (hezkuntza-sare pribatuko jantokiak, sukalde zentralak, erietxeetako jantokiak, zahar-etxe eta enpresetako jantokiak, besteak beste: aipatutako hitzarmenak aplika daitezela, eta ez estatu mailako sukaldaritza kolektiboko hitzarmena.

Marko propioaren defentsa
Garbiñe Aranburuk inpugnazioa erretiratu dezatela eskatu die CCOO eta UGT sindikatuei. Eusko jaurlaritzari ere zuzendu zaio: “Eusko Jaurlaritzari negoziazio kolektiborako marko propioa erasotzen duen inpugnazio honen aurrean jarrera argia har dezala eskatzen diogu. Ezin da autogobernuaz hitz egin negoziazio kolektiborako eskubidea ezin badugu defendatu, injerentziarik gabe. Eztabaida Sozialerako mahaia bertan behera uztea ere eskatzen diogu, bertan negoziazio kolektiborako marko propioa erasotzen duen gutxiengo sindikala bakarrik dagoelako eta Jaurlaritzak ezin duelako bi sindikatu hauei babesa eta zilegitasuna ematen jarraitu”.

Patronalarentzat ere izan ditu hitzak: “Ostalaritzako Akordio Markoa defendatu eta aplikatzen jarraitzeko eskatzen diogu Patronalari. Ez daude derrigortuak estatuko soldata eta lan baldintzak aplikatzera”.
 

 

 

Nafarroan hizkuntzen erabilera arautzen duen foru dekretuak ez ditu nafar guztien hizkuntza eskubideak bermatuko

Zonifikazioaren legea mantentzea eta Dekretu berrian egindako aldaketen mugak salatu ditu LAB sindikatuak. Administrazioan hizkuntza erabilera arautzeko dekretuak euskararen bigarren mailako hizkuntza egoera egonkortzen jarraitzen du; orain arteko egoerari soluziorik eman gabe eta nafarren hizkuntza eskubideen urraketa betikotuz. LAB sindikatuak hamaikagarrenez moldatu duten Dekretua bertsioz bertsio okerrera egiten ari dela salatu nahi du, euskararen kontrakoen nahietara hurbilduz.

Arazoa ez da Dekretua bera. Arazoa “Vascuencearen Legea” da. LABen ustez, indarrean dagoen lege honek ezartzen dituen mugak gainditu egin behar dira, sakoneko aldaketa eman nahi bada, behintzat. Eta horixe da sindikatuaren iritziz, hain zuzen, arduradun politikoei faltan sumatzen zaiena. Ausardia. Euskararen kontrako jarrera dutenak dira “aldaketaren gobernuaren” jarduna baldintzatzen ari direnak, eta horrek, besteak beste, UPNk utzitako ondareak hor jarraitzea dakar.

Lege horrek inposatzen duen zonifikazioa eta hortik eratorria hiritarren artean finkatzen duen hizkuntza diskriminazio antidemokratikoa lehenbailehen bertan behera uztea ezinbestekoa da, nafar guztien hizkuntza eskubideak bermatu ahal izateko.

Dekretu hau lehenagotik zuzena ez zen lege bati egokitu behar izan zaio eta argi gelditu da, azkenean Legearen beraren gatibu gelditu dela.

Eleaniztasuna inoiz baino baloratuago dagoen garaiotan, LAB sindikatuaren iritziz ulertezina da hizkuntza eskubideenberdintasunarenaurkahorrelakoegoerakjasanbeharizatea. Euskarak,hizkuntzagutxituaden heinean, babes neurriak behar ditu, bere aldeko diskriminazio positiboa, eta ez bigarren mailako hizkuntza izaerarekin jarraitzeko bideak zabaltzea.

Langileok ere euskararen normalizazioan eragile aktiboak izan behar garela uste dugulako, LABek dekretuaren egikaritze prozesuan zehar etengabeko parte hartzea izan du, gure ustez hasieratik herren zegoen baina hobetu zitekeela uste genuen Dekretuari ekarpenak eginez.

Bide horretan egindako emendakin batzuk kontuan hartu diren arren, ez da inondik inora nahikoa izan eta Uxue Barkos lehendakariak Parlamentuan eginiko agerraldian guri erreferentzia eginez, aipatzen zuen bezala, “oso mugatua” iruditzen zaigu lantzen ari den testua.

Dena dela, LABek bere konpromisoa adierazi nahi du bide honetan sakondu eta nafar guztion hizkuntza eskubideak bermatzeko ahaleginean jarraitzeko.
 

 

 

Gasteizko Udaleko Ordenantza Fiskalen akordioak ez ditu gasteiztarren interesak lehenesten

PP eta EAJk Gasteizko Udaleko Ordenantza Fiskalen gainean gauzaturiko akordioa dela eta, LAB sindikatuak horren aurrean bere erabateko ezadostasuna adierazi nahi du publikoki. Akordio horrek 2018rako ezarririko zerga, tasa eta prezio publikoetatik jasoko den diru-bilketa baldintzatuko du. Adosturiko neurrien artean, ekonomia-jardueren gaineko zerga da gehien kezkatzen eta arduratzen gaituena. Bertan, milioi bat eta bi milioiren arteko fakturazioa duten enpresek %50ko hobaria izango dutela dago jasoa.

Neurri honek bereziki bi zentzutan sortzen du guregan ezinegona: Alde batetik, hobaria automatikoki ezarriko da, enpresen fakturazioa soilik kontuan hartuz, eta ez dira aintzat hartuko beste aldagai batzuk: enpresa horietan zein lan baldintza dauden, fakturazio tasa hori lortu dutenentz soldatetan eta lan-osasun nahiz segurtasun neurrietan aurreztuz, edota lanpostuak mantentze aldera bideragarritasun planik ba ote den. Ez da lehenengo aldia izango, diru laguntza edo hobariak jaso ostean enpresak itxi eta langileak kaleratzen direna.

Biziki kezkatzen gaitu baita ere, nola bermatuko duten zerga-bilketan jaitsierarik ez ematea, gasteiztarron gainean presio fiskala handitu gabe edo babes-sozialean eta zerbitzu publikoetan murrizketarik egin gabe. Bai Gorka Urtaranek eta bai Leticia Comeronek diru bilketan jaitsierarik ez dela emango esan dute, are gehiago, 600.000 euroko igoera egongo dela aurreikusi dute. Kontuan izanik, 840 enpresek %50ko hobaria jasoko dutela EJZn eta gainera zerga hau izozturik dagoela, guri behintzat ez zaizkigu kontuak ateratzen.

Hala ta guztiz ere, akordioa hau “Sentiberatasun sozial handikoa” dela esan digute, familia ugarientzako OHZn hobariak ezartzen direlako eta zerga batzuen izoztea jaso delako, ideia faltsu hori saldu nahi izan dute. Baina finean ez dira gasteiztarren interesak lehenesten, enpresari jakin batzuen aberastea bultzatu nahi da interes orokorraren kontra.

Akordioak PSEren babesa beranduago jaso badu ere, garbi dugu EAJk lortu nahi zuena zela PPrekin batera argazkian ateratzea, eta modu horretan bere alderdiak Madrilen egindako akordioa gainontzeko erakundeetara zabaltzen ari direnaren irudia islatzea. EAJk ez du inolako arazorik izaera antidemokratikoa eta ustela duen alderdi politiko batekin akordioak sinatzeko, horrek bere alderdiaren interesei mesede egiten badio.

LABen argi dugu, Politika Fiskaletan aldaketa sakona ezinbestekoa dela, behar sozialei aurre egiteko gaitasuna izango duena sistema progresibo eta bidezkoa lortze aldera. Baina horretarako borondate politikoa behar da, eta zoritxarrez Gasteizko gobernuak ez du horren asmorik. Onartu berri diren ordenantza fiskal horiek negargarri eta larriak diren ondorioak izango ditu, eta zalantzarik gabe, eragin zuzena izango
dute hurrengo aurrekontuetan. Jendartearen mobilizazioa eta salaketa publikoa izango dira eman beharreko lehenengo pausuak instituzioetatik inposatu nahi dizkiguten politika neoliberalen aurrean.
 

 

 

Prekarietatearen aurkako mezua industriaguneetara eraman dugu

"Lan duina, bizi duina" ekimen ibiltariak bigarren eguna bete du gaur. Iruñean aurkeztu genuen atzo, eta gaur Lekunberri, Leitza eta Beteleu bisitatu ditu prekarietatearen aurkako dinamikak. Hain zuzen ere, industriaguneetan izan gara, lan eta bizi duinak izateko eskubidea lantokietan aldarrikatzeko.

Iruñean atzo iragarri bezala, ekimen ibiltaria Nafarroan ibiliko da urriaren 26a arte. Altsasura abiatuko gara bihar, urriak 18, eta delegatuen batzarra eta ekintza sindikaleko tailerra egingo ditugu goizean, 10:30ean, Gure Etxean. Arratsaldean, 18:00etan, Infogunea egokituko dugu Altsasuko Foruen plazan, eta prekarietatearen aurkako eskola egingo dugu bertan, gazte mugimenduarekin batera.
 

 

 

Herriari hitza eman diezaiotela eskatu diegu Alfonso Alonso eta Borja Semperri

0

78ko erregimena sustengatzen duen Partido Popularreko bi kideren bisita desatsegina izan dute CAFeko instalazioetan, gaur goizean: EAEko Partido Popularreko presidente Alfonso Alonso, batetik; eta Gipuzkoako Partido Popularreko presidente Borja Semper, bestetik. CAFeko Enpresa Batzordeko kideok, unea probestuz, egungo egoera sozio-politikoan beraiek kide diren alderdiak duen erantzukizuna aurpegiratuz gutun bat eman diogu eskura, LABen ekimenez.

Hauxe da Alfonso Alonsori eman diogun gutuna, enpresa batzordearen izenean:

Desde el Comité de Empresa de CAF no podemos pasar la oportunidad de su visita a nuestras instalaciones sin trasladarle nuestra preocupación por los últimos acontecimientos.

Lo acontecido en las últimas semanas y en especial en las últimas horas nos preocupa sobre manera. La nula capacidad de dialogo y la clara apuesta por las vías represivas que el Estado Español está demostrando, gobernado por el Partido Popular partido al que usted pertenece, están lejos de lo que entendemos debería de ser un estado de derecho consolidado.

Como Comité de Empresa y como trabajadores/as, entendemos que todo pueblo tiene derecho a la libre determinación. La palabra de un pueblo no puede estar supeditada a normas, leyes y constituciones emanadas de un pasado franquista que no se acaba de superar.

Difícilmente se puede entender desde un prisma democrático que hoy en el estado Español haya dos nuevos presos políticos. Esta vez, son dos representantes del movimiento civil catalán, cuyo delito es simplemente defender una postura política totalmente legítima.

Desde este Comité de Empresa, pedimos el cese de toda represión contra quien trabaja para dar la voz al pueblo, pedimos el respeto al camino que está realizando el pueblo de Cataluña y respeto a la representación legitima que constituyen las instituciones catalanas.